Política de privacidad de datos.

A los efectos de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, YOIGO les informa de que los datos personales proporcionados serán incorporados en ficheros automatizados de datos de carácter personal creados por y bajo la responsabilidad de YOIGO, con la finalidad de tramitar su duda o sugerencia. Asimismo les informamos que pueden ejercitar en cualquier momento los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición previstos en la legislación vigente, dirigiéndose por escrito al domicilio social de YOIGO, Xfera Móviles, S.A.U. (Ref. DATOS), Avenida de la Vega, 15, 28108 Alcobendas (Madrid) o por correo electrónico a datospersonales@yoigo.com.

X

Tienes que aceptar la
Política de privacidad de datos.

ACEPTARX

¿Todavía no conoces Mi Yoigo app?

Puedes seguir navegando en la versión escritorio.

X
LLÁMANOS GRATIS AL 800 622 234
TE LLAMAMOS
¿TIENES YA LA FIBRA DE YOIGO?
CONSULTA TU COBERTURA DE FIBRA

EN YOIGO NO OCULTAMOS NADA, NADA. Y MUCHO MENOS NUESTRA INFORMACIÓN LEGAL.

Aquí tienes todas las condiciones de cada servicio para que no tengas ninguna duda de que en Yoigo decimos la verdad, toda la verdad y nada más que la verdad verdadera.

TELEFONO MUGIKORRAREN ZERBITZUA KONTRATU MODALITATEAN EMATEAREN BALDINTZA OROKORRAK.

1. XEDEA.

1.1 Kontratu mugagabe honen bitartez, Xfera Móviles, S.A.U. (“YOIGO”) enpresak, A-82528548 IFZa eta egoitza Alcobendaseko (Madril) Avda. de la Vega, 15 (28108) helbidean duenak, erabiltzaileentzat erabilgarri dagoen telefono mugikorren zerbitzua eskainiko dio Bezeroari eta, hala badagokio, bezeroak eskatzen dituen komunikazio elektronikoen zerbitzuak eta balio erantsidun zerbitzuak (“Zerbitzua”).

1.2 Baliteke Zerbitzuarekin batera merkaturatzen diren telefono-terminalek SIM-LOCK mekanismoa edukitzea; hori dela-eta, YOIGO-k eskainitako Zerbitzuarekin bakarrik erabil daitezke. Bezeroak terminala desblokeatzeko eskatu ahal izango du, helburu horretarako YOIGO-k ezarritako prozedurari jarraiki.

2. ZERBITZU-EMATEAREN HASIERA.

2.1 YOIGO-k honako kontratu hau sinatu eta gehienez 15 eguneko epean Zerbitzua eskaintzen hasteko konpromisoa hartzen du.

2.2 Zerbitzua ematearren, Erabiltzailearentzako eskuliburua eta SIM txartel bat (SIM txartela) emango dizkio YOIGO-k Bezeroari, kontratatutako tarifaren informazio osoarekin batera. SIM txartel hori telefono-terminal bateragarri batean sartu beharko du Bezeroak.

2.3 Kontratu honetan xedatutakoaren arabera, Zerbitzura sartzeko esklusiboki eta Zerbitzua aktibo dirauen bitartean bakarrik erabili ahal izango du SIM txartela Bezeroak. Halaber, YOIGO-k txartela ordezteko beharra edo egokitasuna jakinarazten duenean, bai arrazoi teknikoengatik bai Zerbitzua hobeto eskaintzeko, Bezeroak SIM txartela emango dio YOIGO-ri.

2.4 SIM txartela entregatutakoan, Zerbitzua automatikoki aktibatuko da.

3. ZERBITZUAREN ERABILERA.

3.1 Baldintza orokor hauei eta indarrean dagoen legediari jarraikiz hartzen du Bezeroak Zerbitzua erabiltzeko konpromisoa. Nolanahi ere, Zerbitzuak bezeroaren erabilera pertsonalerako esklusiboki eskaintzen dizkie YOIGO-k bezeroei, azken bezero gisa; horrenbestez, bezeroak hitz ematen du ez dituela zerbitzuak esplotazio komertzialerako erabiliko, ez zuzenean ez zeharka.

3.2 Zerbitzua modu egokian erabiliko duela hitz ematen du bezeroak. Ahots-zerbitzua telefono-elkarrizketetarako soilik erabili ahal izango da, eta ez, ordea, beste erabilera batzuetarako, hala nola haurtxoak zaintzeko, walkie talkietarako edo antzekoetarako. SIM txartela gailu mugikorretan baino ezingo da erabili. Berariaz baztertuta geratzen da toki hauetan erabiltzea: telefonoguneetan, sim-box gailuetan, telefonotegietan edo dei masiboak egiten diren telefono-trafikoaren kontzentrazioko bestelako elementuetan, nahiz trafikoa birbideratzeko zerbitzuetarako direnetan edota trafikoaren bilguneak direnetan.
Erabilera desegoki, ohiz kanpoko edo gehiegizkotzat joko da bezero eta hilabete bakoitzeko 5.000 minututik gora kontsumitzea hilabetean edo 300 helmuga nazionaletara baino gehiagotara deitzea. Aipatutako minutu edo helmuga kopurua gainditutakoan egiten diren dei nazionalen prezioa 14,52 zent./minutukoa izango da, eta 18,15 zent. dei-ezarpenarena (BEZa barne). Arestian aipatutako minutu edo helmuga kopurua gainditzear dagoenean, YOIGO-k jakinarazi egingo dio Bezeroari. 3.2 atal honetan xedatutakoa kontratu modalitateko tarifa guztietan aplikatuko da, tarifa bakoitzaren baldintza bereziek aurkakoa xedatu ezean.

4. PREZIOA.

Une bakoitzean indarrean dauden eta kontratatutako modalitateari dagozkion tarifak eta kuotak aplikatuko zaizkio Bezeroak egindako ahots- eta datu-trafikoari. Aplikatuko zaizkion tarifak eta kuotak eta aplikagarriak diren arauak eman zaizkio ezagutzera Bezeroari, eta kontratatutako tarifa azaltzen duen dokumentu bat entregatu zaio. Haiek guztiak www.yoigo.com web-orrian aurki daitezke eguneratuta, edo arretarako telefono-zenbakien bitartez ezagut daitezke, hain zuzen ere: 622 (YOIGO-ren saretik deituz gero) edo 622 622 622 (beste operadoreen sareetatik deituz gero).

5. FAKTURAZIOA ETA ORDAINKETA.

5.1 YOIGO-k hilero fakturatuko ditu Zerbitzua eskaintzeagatik Bezeroak ordaindu beharreko zenbatekoak, kontratatutako tarifaren arabera. Gutxieneko kontsumoa duten tarifen kasuan, benetan izandako kontsumoaz gain, zenbateko horren eta gutxieneko kontsumoaren zenbatekoaren arteko aldea ere fakturatuko dio YOIGO-k Bezeroari. Kontratatutako tarifaren baldintzetan zehaztutako kuotak eta kontzeptuak gutxieneko kontsumotzat hartuko dira.

5.2 Zailtasun-teknikoak direla-eta sortzapenaren ondoren fakturatzea ezinezkoa denean, ondorengo aldietan bidali ahal izango da faktura kobratzeko. Horrez gain, Espainiatik kanpo egindako deien edo desbideratzeen kasuan, atzerriko operadoreak YOIGO-ri dei edo desbideratze horien zenbatekoa jakinaraztean hasiko da fakturazioa.

5.3 Kontratatutako tarifak alta emateko kuota badu, behin bakarrik kobratuko da Zerbitzuaren konexioaren ordainetan, eta haren zenbatekoa lehenengo fakturan sartuko da.

5.4 Bezeroari aldez aurretik jakinarazita, kasu hauetan aurreratu ahal izango du YOIGO-k zor diren zenbatekoen fakturazioa eta kobrantza: (I) Bezeroak YOIGO-k ezarritako kreditu-muga gainditzen badu, (II) Zerbitzua amaitzen edo eteten bada, edo (III) dena delako arrazoiarengatik kontratua amaitzen bada.

5.5 Banku-helbideratze bidez ordainduko du Bezeroak faktura bakoitzaren zenbatekoa. Bestela, Bezeroak hala eskatuz gero, banku-transferentzia bidez, kutxazain bidez, txartelaren bidez edo leihatilan bertan ordaintzeko aukera izango du.

5.6 Mugaegunean ordaindu ez diren fakturek atzerapenagatiko interesak sorraraziko dituzte; interes horien zenbatekoa horrela kalkulatzen da: diruaren legezko interesa bi puntutan handitu eta 6,05 €-ko komisioa (BEZa barne) gehituta, sorrarazitako kudeaketa-kostuengatik.

5.7 Bezeroak faktura xehatua lortzeko eskubidea izango du, maiatzaren 22ko 899/2009 Errege Dekretuak onartutako komunikazio elektronikoen zerbitzuen erabiltzailearen eskubide-gutunaren 22.2. artikuluan ezarritako xehetasun-mailaren arabera. Xehetasun-maila horren ordainetan, 1,21 €-ko (BEZa barne) hileko kuota ordaintzeko eska diezaioke YOIGO-k bezeroari. YOIGO-k hileko kuota hori eskatzea erabakitzen badu, fakturazio xehatua jasotzeari uzteko aukera emango dio Bezeroari, hilabeteko aurrerapenarekin.

5.8 Doakoak izango dira larrialdi-deiak atenditzeko zerbitzuei esleitutako zenbaki laburretara egindako deiak. Indarrean dagoen legediari jarraiki, aipatutako zerbitzuak eskaintzen dituzten autoritateen eskura jarriko du YOIGO-k larrialdi-zerbitzuei esleitutako zenbakietara egindako deien jatorriaren kokapenari buruzko informazioa.

5.9 Hilero, YOIGO-k faktura jaulkiko du, eta Bezeroarentzat eskuragarri jarriko du www.yoigo.com webguneko Mi Yoigo atalean edo Mi Yoigo aplikazioan. Bezeroak edonoiz aukeratu ahal izango du paperezko faktura jasotzeko aukera 622 zenbakira deituta.

6. DESKONEKTATZEKO ESKUBIDEA.

6.1 Nazioarteko deien zerbitzuak eta tarifikazio gehigarriko zerbitzuak deskonektatzeko eskatu ahal izango dio Bezeroak YOIGO-ri, Bezeroentzako arreta-zerbitzuaren bitartez.

6.2 Bezeroak eskatu eta hurrengo 10 egunetan deskonektatuko da zerbitzua. Bezeroaren erruz ez diren arrazoien ondorioz deskonexioa 10 egun horietan egiterik ez balego, YOIGO-k ordaindu beharko ditu deskonektatzeko eskatu den zerbitzutik eratorritako gastuak.

7. ZERBITZUA ALDI BATERAKO BERTAN BEHERA UZTEA.

7.1 Bezeroak zor dituen zenbatekoen zatiren bat edo zenbateko osoa ordainduko ez balu, irteerako deiak murriztu eta Zerbitzua bertan behera utzi ahal izango du YOIGO-k. Zor den zenbatekoa ordaindu dela egiaztatu ondoko lehenengo lanegunean zehar berrezarriko du Zerbitzua YOIGO-k. Horretarako, 18,15 € (BEZa barne) ordainduko zaizkio gehienez YOIGO-ri, Zerbitzua berrezartzeko kostu gisa.

7.2 Halaber, kontratu honetan xedatutakoaren aurkako erabilera emanez gero Zerbitzuari, edo, 11. klausulari jarraikiz, YOIGO-k eskatutako bermea gorde ezean, irteerako deiak mugatzeko edota Zerbitzua bertan behera uzteko eskubidea izango du YOIGO-k.

7.3 Zerbitzua bertan behera utziz gero, larrialdi-zerbitzurako deiak egin ahal izango dira 112 zenbakira.

8. ZERBITZUA ALDI BATERAKO ETETEA.

8.1 Zerbitzua eskaintzean, indarrean diren araudiek kalitateari buruz xedatzen dituzten betebeharrak gordeko ditu YOIGO-k. YOIGO-k 622 telefono-zenbakia eta clientes@yoigo.com helbidea jartzen ditu Bezeroentzat eskuragarri, gertakizunen arreta-zerbitzua mantentzeko zerbitzuaren berme-aldian.

8.2 Zerbitzua aldi baterako etengo balitz, Bezeroak kalte-ordain automatikoa jasotzeko eskubidea izango luke hurrengo fakturan, hurrengo bi zenbatekoen artean altuena, baldin eta haietako batek 1 €-ko zenbatekoa gainditzen badu:

  • Zerbitzua eten aurreko 3 hilabeteetan zehar etendako Zerbitzuarengatik fakturatutako batez besteko zenbatekoa, etenak dirauen denboraren arabera proportzionalki banatua. Etendako Zerbitzuaren antzinatasuna 3 hilabetetik behekoa bada, benetako kontsumo-aldia oinarritzat hartuta kalkulatutako hilabeteko kuotaren zati proportzionala hartuko da fakturaren zenbatekotzat.
  • Etete-unean indarrean dagoen hileko harpidetza-kuota bider 5, etenak dirauen denboraren arabera proportzionalki banatua.

8.3 Ezinbesteko kasuetan Zerbitzua eten beharra badago, YOIGO-k harpidetza-kuoten eta trafikoarekin zerikusirik ez duten zenbatekoak automatikoki itzuliko dizkio Bezeroari, etenak iraun duen denboraren arabera proportzionalki banatuta.

8.4 Mugikorrean Interneteko zerbitzua eteten bada, zerbitzu horren hileko kuotaren zenbatekoa itzuliko dio YOIGO-k Bezeroari, etenak iraun duen denboraren arabera proportzionalki banatuta. Etena 8:00ak eta 22:00ak bitartean gertatzen bada eta 6 ordutik gora luzatzen bada, kalte-ordaina automatikoki ordainduko da.

8.5 Horrez gain, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, fakturazio-ziklo bakoitzean zerbitzuaren etenek 8 ordu baino gehiago iraungo ez dutenaren konpromisoa hartzen du YOIGO-k. Etena 8 orduz baino gehiagoz luzatzen bada, arestian aipatutako 8.2. klausulan xedatutako kalte-ordaina bikoiztu egingo da. Horretarako, zerbitzuari berrekin ondoko hilabetean, Bezeroak kalte-ordainen eskaera bidali beharko du YOIGO-ren Bezeroentzako arreta-zerbitzura. Kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izanez gero, hurrengo fakturan deskontu bat egingo du YOIGO-k ordainketa gisa.

8.6 Bezeroak ez du kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango arrazoi hauetako batengatik eteten bada Zerbitzua: Bezeroaren kontratu-urratze larria, edo indarrean dagoen legediari jarraikiz egiaztatu ez diren terminalak erabilita konektatzeagatik sortutako sareko kalteak.

9. ZERBITZUAREN KALITATEA.

9.1 Interneteko zerbitzuen gehienezko abiadura kontratatutako tarifari lotutako mega kopuruaren araberakoa da. Gehienezko abiadura murriztu egingo da fakturazio-aldian tarifan zehaztutako mega kopurua gainditzen duenean bezeroak. Hurrengo fakturazioaldia hasten denean, gehienezko abiadura berrezarriko da. Era berean, bezeroak darabilen telefono mugikorraren gaitasunaren eta erabilgarri dagoen estalduraren menpekoa da abiadura.

9.2 Sarearen lotura agortzea edo saturatzea saihestearren, baliteke YOIGO-k trafikoa neurtzeko eta kudeatzeko diseinatutako prozedurak aplikatzearen eragina nabaritzea Zerbitzuaren kalitateak.

9.3 Bezeroek erabilitako trafiko-bolumenak kontrolatzeko neurriak aplikatu ahal izango ditu YOIGO-k, sarea kudeatu eta dimentsionatzeko xedez, bai eta kontratatutako Zerbitzuaren segurtasuna eta kalitatea bermatzeko ere.

9.4 Sarean segurtasun- edo osotasun-arazorik, edo mehatxu edo ahuleziarik izanez gero, gertatutakoari dagozkion neurri egokiak hartuko ditu YOIGO-k, gatazka horiek ahal bezain laster konpontzeko eta segurtasuna berrezartzeko.

10. DATUEN BABESA.

10.1 Kontratu honetan emandako datu pertsonalak eta kontratu-erlazioaren garapenean zehar YOIGO-k eskuratzen dituenak YOIGO-ren jabetzako fitxategietan gehituko dira, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erregistratuta daudenak. Helburu hauetarako erabiliko ditu YOIGO-k bezeroen datu pertsonalak: Zerbitzua (eta, halakorik balego, Balio erantsiko zerbitzuak) emateko eta kudeatzeko, eta kontratatutako zerbitzuen eguneratze edo hobekuntzarekin erlazionatutako komunikazioak bidaltzeko.

10.2 Bezeroak ez badu markatzen alta-kontratuan ondoren aipatuko den helbururako bereziki adierazitako koadroa:

  • Onartzen du YOIGO-k bere datu pertsonalak erabiliko dituela, produktuen eta zerbitzuen merkataritza-ekintzak, eta publizitate-promozioak garatzeko.
  • Onartzen du YOIGO-k bere datu pertsonalak erabiliko dituela, hirugarrenen produktuen eta zerbitzuen merkataritza-ekintzak garatzeko.
  • Onartzen du YOIGO-k bere trafiko-, fakturazio- eta nabigazio-datuak erabiliko dituela, merkataritza-promozioei buruzko informazioa eskaintzeko
  • Onartzen du YOIGO-k bere datu pertsonalak bere Taldeko enpresen utziko dituela, honek Zerbitzua garatu eta hobetzeko ekintzak edo bere produktu eta zerbitzuen merkataritza-ekintzak egiteko. Telekomunikazio-zerbitzuak ematen dituzten enpresek osatutako Talde baten barruan dago YOIGO.

Eskatutako balio erantsiko zerbitzuak ematearren, YOIGO-k trafiko- eta kokapendatuak erabili ahal izango ditu, zerbitzuok emateko beharrezko heinean eta denboran zehar. Bezeroak zerbitzu horiek deskonektatzeko eskatu ahal izango du edonoiz.
Modu anonimo eta laburtuan erabili ahal izango ditu YOIGO-k trafiko- eta kokapen-datuak, beti ere estatistika-helburuetarako eta sarearen egoera eta funtzionamendua ezagutzeko, sarearen kudeaketa eraginkorra dela bermatzearren eta funtzio berriak garatu ahal izatearren.

10.3 Bezeroak baldintza orokor honetan emandako baimenak deuseztatzeko eskubidea izango du, eta indarrean dagoen legedian xedatutako sarbide-, zuzenketa-, baliogabetzeeta aurkaritza-eskubideak erabili ahal izango ditu edonoiz, YOIGO-ri postaz idatzita (Avda. de la Vega, 15, 28108, Alcobendas, Madrid) edo datospersonales@yoigo.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita, beti ere NANaren edo dokumentu baliokideren baten kopia batekin batera, bezeroa identifikatu ahal izateko.

10.4 YOIGO-k Bezeroaren datu pertsonalak gorde beharko ditu, eta haiek aldatzea, galtzea, erabiltzea edo inork ezagutzea galarazteko neurriak hartu beharko ditu, indarrean dagoen legediak xedatzen dituen betebeharren arabera.

10.5 YOIGO-k Bezeroaren kaudimena egiaztatu ahal izango du, bere kasa edo bere izenean aritzen den hirugarren baten ardurapean, scoring prozedura automatizatuak erabilita eta ondare-kaudimeneko eta kredituko fitxategi komunak atzituta; zerbitzu horien arduradunek indarrean dagoen legediaren arabera eskainiko dituzte zerbitzuok. Horrez gain, Bezeroak emandako datuak zuzenak direla egiaztatzeko eskubidea du YOIGO-k. Estatistika-helburuekin eta kaudimenaren azterketak egiteko, kaudimenaren datuak erabili eta mantentzeko baimena ematen du Bezeroak. Baimen hori bertan behera geratuko da kontratua sinatzen ez bada. Era berean, Bezeroak YOIGO-rekiko dituen diru-betebeharrak behar denean betetzen ez baditu, kontratuak adierazten duen bezala, YOIGO-k Bezeroaren identifikazio-datuak eta ordaindu gabe dauden zorrei buruzko datuak ezagutzera eman ahal izango dizkie ondare-kaudimen eta kredituari buruzko informazioa ematen duten erakundeei, indarrean dagoen legediari jarraikiz beti ere.

10.6 Kontratazio-eskaera honetako datuak Sistema Hunter fitxategian gehituko direla jakinarazten dio YOIGO-k bezeroari. Aipatutako fitxategiaren arduraduna Espainiako Iruzurraren Aurkako Elkartea da. Eskaeretan iruzurrak saihesteko erabiltzen den Sistema Hunter fitxategiko telefonia-zerbitzuen eskaeretako datuekin alderatuko dira datu pertsonalak, zerbitzua onartzeko prozesuaren baitan iruzurrezkoa izan litekeen informazioa hautemateko helburu bakarrarekin. Datu ez-zehatzak, inkoherenteak edo osatugabeak hautematen badira, eskaera sakonago aztertuko da, datu horiek fitxategian gehituko dira eta arestian aipatutako helburuetarako begiratu ahal izango dituzte Sistema Hunter-i atxikitako eta sektore hauetako erakundeek: finantzak, txartel-jaulkitzaileak, ordainketa moduak, telekomunikazioak, renting, aseguru-etxeak, zor-erosketa, higiezinak, energia- eta ur-hornidura, aldizkako fakturazioa eta ordainketa atzeratua. Sistema Hunter-i atxikitako erakundeen zerrenda Espainiako Iruzurraren Aurkako Elkartearen web-orrian dago eskuragarri:
Bezeroak sarbide-, zuzenketa-, baliogabetze- edo aurkaritza-eskubideak erabili ahal izango ditu edonoiz, Espainiako Iruzurraren Aurkako Elkartearekin harremanetan jarrita. Hona hemen helbidea: Apartado de Correos 2054, 28002 Madrid. Sinatuta eta identifikazio-dokumentu baten fotokopia batekin batera bidali beharko da eskaera.

10.7 Bezeroak bere datu pertsonalak harpidedun-gidetan sartzea eskatuz gero, YOIGO-k Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari jakinaraziko dizkio datu horiek, batzordeak gidak egiten dituzten erakundeen eta informazio- eta kontsulta-zerbitzuak ematen dituzten erakundeen eskura jar ditzan.

11. BEZEROENTZAKO ARRETA.

11.1 Zerbitzuari edo edozein gertakariri buruzko informazioa jaso ahal izango du Bezeroak Bezeroentzako arreta-zerbitzuaren bidez, 622 (YOIGO-ren saretik deituz gero) edo 622 622 622 (beste operadoreen sareetatik deituz gero) telefonora deituta, eta www.yoigo.com webgunean. Postaz ere jarriko ahal izango da harremanetan, helbide honetara idatzita: Xfera Móviles, S.A.U., Atención al Cliente, Avda. de la Vega 15, 28108 Alcobendas (Madrid). Bestela ere, posta elektronikoz clientes@yoigo.com helbidera idatzita.

11.2 Zerbitzu-emateari buruzko erreklamazioak aurkezteko, Bezeroa YOIGO-rekin jarri beharko da harremanetan, aurreko paragrafoan aipaturiko modu baten bitartez, erreklamazioaren arrazoiaz jabetzen den momentutik hilabeteko epean. Erreklamazioa jasotzen duenean, erreklamazioari dagokion erreferentzia-zenbakia adieraziko dio YOIGO-k Bezeroari eta, halakorik eskatuz gero, erreklamazioaren aurkezpena eta edukia frogatzen duen dokumentu bat.

11.3 Erreklamazioa aurkeztu ondoren, Bezeroak hilabeteko epean YOIGO-ren aldetik behar bezalako erantzunik jasoko ez balu, arazoari dagokion Arbitraje-batzordean edo Estatuko Telekomunikazioen eta Informazio Gizarterako Idazkaritzan aurkez lezake erreklamazioa, lege aplikagarrietan zehaztutako baldintzen arabera. Horrek guztiak ez dio kalterik egingo Bezeroak auzitegietara jotzeko duen eskubideari.

12. KONTRATU-ALDAKETA.

12.1 Kontratuko datuetan gertatzen den aldaketa ororen berri YOIGO-ri emateko konpromisoa hartzen du Bezeroak, fakturazioaren helbideari eta ordainketak helbideratzeko banku-kontuari dagozkienak batez ere, kontratu honetatik eratorritako betebeharrak betetzeko ezinbestekoak baitira.

12.2 YOIGO-k, hilabeteko aurrerapenarekin eta Bezeroari jakinarazi ondoren, kontratu hau aldatu ahal izango du, legeen, teknologiaren edo telefonia mugikorraren merkatuaren egoera berrietara egokitzeko. Proposatutako aldaketarekin ados ez badago, Bezeroak kontratua bertan behera uzteko nahia adierazi ahal izango dio YOIGO-ri.

13. BERME-GORDAILUAK.

13.1 Kontratuaren xede diren betebeharrak gordetzen direla bermatu ahal izateko, berme bat eskatu ahal izango dio YOIGO-k Bezeroari, esku-dirutan emandako diru-gordailu ez-ordaindu gisa (gehienez ere 150 €), eta Bezeroari kreditu-muga esleitu edo goi-mailako zerbitzu, tarifikazio gehigarriko zerbitzu edo nazioarteko zerbitzuak erabiltzea eragotzi ahal izango dio, honako egoera hauen aurrean:

  • Kontratu honetatik eratorritako Bezeroaren betebeharrak ordaintzeko kaudimen nahikoa izatea egiaztatu ez izana.
  • Iruzurra, berankortasuna edo Zerbitzuaren legez kontrako erabilera egitea. Eskatutako bermea eman ezean, Zerbitzurako alta-eskaera baliogabetzeko, irteerako deiak mugatzeko, Zerbitzua eteteko eta kontratua bertan behera uzteko eskubidea izango du YOIGO-k.

13.3 Ordaindu beharreko zorrak dituela Bezeroak kontratua bertan behera uzteko edo jabetza aldatzeko eskatuz gero, zor den zenbatekoa bermetik kentzeko eskubidea izango du YOIGO-k, gainerakoa Bezeroarentzat erabilgarri utziz.

13.4 Bermeak sortu ondoko 4 hilabeteko gehienezko epean itzuliko ditu YOIGO-k bermeak, beti ere jaulkitako fakturak garaiz ordaindu baditu Bezeroak.

14. KONTRATUA AZKENTZEA. ZERBITZUA BEHIN BETIKO ETETEA.

14.1 Kontratuak azkentzeko kausa orokorrengatik eta, batez ere, kausa hauengatik azkendu da kontratua:

  • Bezeroak hala erabakiz gero, azkentze-eguna baino 2 egun baliodun lehenago gutxienez jakinarazita.
  • YOIGO-k hala erabakiz gero, (I) Bezeroak Kontratu honen baldintzen aurkako erabilera ematen badio Zerbitzuari; edo (II) Zerbitzua 3 hilabetetik gorako atzerapenarekin ordaintzen bada, edo bi aldiz eteten bada aldi baterako, berandu ordaintzeagatik.

14.2 Kontratua azkentzeak ez du Bezeroa kargugabetuko Zerbitzua erabiltzeagatik YOIGO-rekiko dituen ordainketa-betebeharrengandik.

Kontratu honek eta Espainiako legediak arautzen dute Bezeroaren eta YOIGO-ren arteko erlazio juridikoa.

TELEFONOAREN, MODEMAREN EDOTA ERAMANGARRIAREN (PRODUKTUA/K) EROSKETAREKIN ERLAZIONATUTAKO IRAUNKORTASUN-BALDINTZA BEREZIA.

Alderdiek berariaz adierazten badute soilik aplikatuko da baldintza berezi hau. Produktua/k erosteko orduan YOIGO-k Bezeroari egindako deskontuari (“Deskontua”) dagokionez, Bezeroak baja egiten badu edo kontsumo-konpromiso txikiagoa duen prezio-plan batera aldatzen bada Alta-kontratuan zehaztutako iraunkortasun-aldian zehar, aipaturiko Deskontuari proportzionalki dagokion zenbatekoaren zatia itzuli beharko dio Bezeroak YOIGO-ri, iraunkortasun-aldia ez gordetzeagatik. Halaber, baja egindako datan edo prezio-plana aldatutako datan ordaintzeke dauden Ordainketa atzeratuko kuota guztien epemuga aurreratu egingo da. Zenbateko horiek Bezeroari fakturatuko zaizkio hala dagokionean.

BALDINTZA EKONOMIKO ABANTAILATSUAK LORTZEAREKIN ERLAZIONATUTAKO IRAUNKORTASUN-BALDINTZA BEREZIA.

Alderdiek berariaz adierazten badute soilik aplikatuko da baldintza berezi hau. Bezeroak kontratatutako tarifan YOIGO-k egindako deskontuari, kontratatutako tarifaren baldintza ekonomiko abantailatsuei edo bestelako onura ekonomiko bereziei dagokienez, Bezeroak baja egiten badu edo kontsumo-konpromiso txikiagoa duen prezio-plan batera aldatzen bada Alta-kontratuan zehaztutako iraunkortasun-aldian zehar, Alta-kontratuan xedatutako zenbatekoaren baliokidea den kalte-ordaina gehienez ordainduko dio Bezeroak YOIGO-ri. Kalte-ordain hori ez da inolaz ere izango iraunkortasun-konpromiso honek sortzen duen abantaila ekonomikoaren zenbatekoa baino handiagoa.

IBILTARITZAKO ZERBITZURAKO BALDINTZA GEHIGARRIA.

batean erabiltzen denean, YOIGO-k erabilera nazionaleko tarifa berberak ezarriko ditu, betiere, bezeroa Espainian bizi ohi bada edo herrialde honekiko lotune egonkorrik badauka. Europako arautegian xedatutakoaren arabera, kontratatutako tarifako baldintza partikularretan halaxe aurreikusten bada, YOIGO-k kontratatutako datuen kopurua mugatu ahal izango du, eta, hortik aurrera, gainordaina ere ezarri ahal izango du, ondoren adierazten den bezala.
Bezeroak behar besteko konpromisoa hartuko du, EEEko beste herrialde batean ibiltaritzako zerbitzua zentzuz erabiltzeko. Zerbitzua larregi edo behar ez bezala ez erabiltzeko, YOIGO-k gutxienez 4 hilabeteko epean behatu ahal izango ditu kontsumoaren eta agerpenaren adierazle objektiboak. Honako hauexek izan ahalko dira adierazle horiek: datuetan kontratatutako kopuruaren %50 edo EEEko beste herrialde bateko agerpena egunetan neurtutako behaketa-epearen erdian baino gehiagoan gainditzea, jarduerarik gabeko eta aktibazioko epealdi luzeak edukitzea eta hainbat SIM txartel modu sekuentzialean erabiltzea.
Bezeroak EEEko beste herrialde batean kontsumitu daitezkeen datuen kopuruan zehaztutako muga gainditzen badu edo zerbitzua bera larregi edo behar ez bezala erabiltzen badu, YOIGO-k bezeroari ezarri ahal izango dio indarreko prezio handizkaria baino handiagoa ez den gainordaina, aurretiaz jakinarazi ostean. Ezarri baino lehen, bezeroak 14 eguneko epea izango du, hala badagokio, bere agerpenari edo kontsumoari buruzko benetako datuak aurkezteko.
11. klausulan xedatutakoaren arabera, bezeroak YOIGO-ra jo ahal izango du, hemen adierazitakoaren ezarpenarekin zerikusia duen edozein erreklamazio aurkezteko.
Ibiltaritzako zerbitzua erabiltzeko baldintzei buruzko informazio xeheagoa eduki nahi izanez gero: http://www.yoigo.com/pdf/condiciones-particulares-roaming-eusk.pdf

PARA LEYES LAS DE TU MADRE.