Política de privacidad de datos.

A los efectos de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, YOIGO les informa de que los datos personales proporcionados serán incorporados en ficheros automatizados de datos de carácter personal creados por y bajo la responsabilidad de YOIGO, con la finalidad de tramitar su duda o sugerencia. Asimismo les informamos que pueden ejercitar en cualquier momento los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición previstos en la legislación vigente, dirigiéndose por escrito al domicilio social de YOIGO, Xfera Móviles, S.A.U. (Ref. DATOS), Avenida de la Vega, 15, 28108 Alcobendas (Madrid) o por correo electrónico a datospersonales@yoigo.com.

X

Tienes que aceptar la
Política de privacidad de datos.

ACEPTARX

¿Todavía no conoces Mi Yoigo app?

Puedes seguir navegando en la versión escritorio.

X
LLÁMANOS GRATIS AL 800 622 234
TE LLAMAMOS
¿TIENES YA LA FIBRA DE YOIGO?
CONSULTA TU COBERTURA DE FIBRA

EN YOIGO NO OCULTAMOS NADA, NADA. Y MUCHO MENOS NUESTRA INFORMACIÓN LEGAL.

Aquí tienes todas las condiciones de cada servicio para que no tengas ninguna duda de que en Yoigo decimos la verdad, toda la verdad y nada más que la verdad verdadera.

BATERATZE ZERBITZUAREN BALDINTZA PARTIKULARRAK.

1. XEDEA.

Bateratze Zerbitzuari aplikatzekoak zaizkion baldintzak finkatzea da Baldintza Partikular hauen xedea.

Yoigok merkaturatutako telefonia eta banda zabal mugikorreko (aurrerantzean, Zerbitzu Mugikorra) eta telefonia eta banda zabal finkoko (aurrerantzean, Zerbitzu Finkoa) zerbitzuak biak batera kontratatzeko aukera eskaintzen du Bateratze Zerbitzuak. Bi zerbitzuok beren Baldintza Orokorren arabera arautuko dira eta, modu osagarrian, Baldintza Partikular hauetan xedatutakoaren arabera.

2. IRAUNKORTASUNA.

Bateratze Zerbitzua kontratatzeak ez dio inolako iraunkortasun-konpromisorik sortzen Bezeroari. Zerbitzu Finkoa eta Zerbitzu Mugikorra kontratatzean Bezeroak hartu zituen iraunkortasun-konpromisoek, baina, beren horretan jarraituko dute. Hala, Bateratze Zerbitzuko modalitate batetik hileko prezio txikiagoa duen beste batera aldatuz gero, aldaketa hori kontsumo txikiagoko konpromisoa daukan prezio-plan baterako aldaketatzat joko da, iraunkortasun-konpromisoen ondorioei dagokienez.

3. PREZIOA ETA FAKTURAZIOA.

Bateratze Zerbitzuan eskainitako zerbitzu guztien ordainetan, kontratatutako modalitate zehatzari dagokion zenbatekoa ordaindu beharko du Bezeroak. Zerbitzua kontratatzean, aplikatzekoak diren prezioei buruzko informazio guztia emango zaio Bezeroari.

Kontratatutako modalitate zehatzean sartzen diren dei-bonoak edo datu-frankiziak gainditutakoan, prezioei buruz Bezeroari eman zaion informazioan zehaztutako zenbatekoak aplikatuko dira.

Bezeroak faktura bat jasoko du hilero, Bateratze Zerbitzuan sartzen diren zerbitzu guztiekin, Zerbitzu Finkoaren Baldintza Orokorretan eta Zerbitzu Mugikorraren Baldintza Orokorretan zehaztutako baldintzetan. Fakturako zenbatekoa Bezeroak emandako kontu korrontean zordunduko da.

4. LINEA GEHIGARRIAK.

Combinada tarifa daukan edo kontratatzen duen bezeroak %20ko deskontua lortu ahal izango du Baterako Zerbitzuko linea mugikor gehigarrietan. Deskontu hori hileko kuotaren gaineko %20koa izango da (zeharkako zergak barne), eta honako baldintza hauen arabera ezarriko da betiko:

  • La Combinada kontratatu ostean kontratatutako linea mugikorretan baino ez da ezarriko deskontua.
  • Bezeroak La Combinada tarifan baja hartzen badu -bertako edozein zerbitzutan, hau da, zerbitzu finkoan nahiz zerbitzu mugikorrean-, linea gehigarrietako deskontua galduko du.
  • Bezeroak linea gehigarrietako tarifa aldatu ahal izango du, baina deskontuari eusteko, ezinbestekoa izango da tarifa berria kontratupeko tarifa izatea.

5. TARIFA MUGIKORRA OPARI, “LA DE CASA” TARIFETAN.

Edozein ‘La de Casa’ tarifa kontratatzean opari moduan emandako lineak nabigaziorako 500MB eta minutuko 0 zentimoko deiak eskainiko ditu, eta alta hartzen denean bakarrik kontratatu ahal izango da. Bezeroak une horretan kontratatzen ez badu, ezin izango du geroago eskatu.

6. BATERATZE-ZERBITZUA UZTEA.

Kasu hauetan utziko da Bateratze Zerbitzua:

  • Bateratze Zerbitzua osatzen duten bi zerbitzuetako bat (Zerbitzu Finkoa edo Zerbitzu Mugikorra) uzteko edo behin betiko eteteko eskatuz gero.
  • Zerbitzu Finkoko edo Zerbitzu Mugikorreko titularra aldatuz gero.

Bezeroak Bateratze Zerbitzuan integratutako Zerbitzu Mugikorra utzi baina Zerbitzu Finkoari eutsi nahi izanez gero, Zerbitzu Mugikorra uzten duen hilabete naturala amaitu aurretik aukeratu duen Zerbitzu Finkoko tarifa (Yoigok une horretan merkatuan dauzkanetatik) jakinarazi beharko dio Yoigori. Bezeroak epe horren barruan ezer adierazten ez badu, Bateratze Zerbitzuko zati finkoarekin antzik handiena duen tarifaren arabera fakturatuko zaio Zerbitzu Finkoa.

Bezeroak Bateratze Zerbitzuan integratutako Zerbitzu Finkoa utzi baina Zerbitzu Mugikorrari eutsi nahi izanez gero, Zerbitzu Finkoa uzten duen hilabete naturala amaitu aurretik aukeratu duen Zerbitzu Mugikorreko tarifa (Yoigok une horretan merkatuan dauzkanetatik) jakinarazi beharko dio Yoigori. Bezeroak epe horren barruan ezer adierazten ez badu, Bateratze Zerbitzuko zati mugikorrarekin antzik handiena duen tarifaren arabera fakturatuko zaio Zerbitzu Mugikorra.

PARA LEYES LAS DE TU MADRE.