Política de privacidad de datos.

A los efectos de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, YOIGO les informa de que los datos personales proporcionados serán incorporados en ficheros automatizados de datos de carácter personal creados por y bajo la responsabilidad de YOIGO, con la finalidad de tramitar su duda o sugerencia. Asimismo les informamos que pueden ejercitar en cualquier momento los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición previstos en la legislación vigente, dirigiéndose por escrito al domicilio social de YOIGO, Xfera Móviles, S.A.U. (Ref. DATOS), Avenida de la Vega, 15, 28108 Alcobendas (Madrid) o por correo electrónico a datospersonales@yoigo.com.

X

Tienes que aceptar la
Política de privacidad de datos.

ACEPTARX

EN YOIGO NO OCULTAMOS NADA, NADA. Y MUCHO MENOS NUESTRA INFORMACIÓN LEGAL.

Aquí tienes todas las condiciones de cada servicio para que no tengas ninguna duda de que en Yoigo decimos la verdad, toda la verdad y nada más que la verdad verdadera.

SALDOA KARGATZEKO BALDINTZA BEREZIAK

Baldintza hauek arautuko dituzte Xfera Móviles, S.A.U. ("YOIGO") enpresaren aurretik ordaintzeko txartela Web bidez eta Zuzenean kargatzeko arauak eta funtzionamendua, YOIGOk kreditu- edo zordunketatxartelak erabiliz eta YOIGOk uneoro gaitutako saldoa kargatzeko kanalen bidez, www.yoigo.com web-orrian eskaintzen duen informazioaren arabera (aurrerantzean, "YOIGOren Saldoa kargatzeko kanalak").

1. Zerbitzuaren helburua.

1.1. Zerbitzuaren helburua da YOIGOren aurretik ordaintzeko txartelak kargatzeko zerbitzua ematea, YOIGOren Saldoa kargatzeko kanalen bitartez ("Zerbitzua"). Zerbitzua erabiltzeak Zerbitzuaren erabiltzaile bihurtzen zaitu (aurrerantzean "Erabiltzailea") eta adierazten du erabat onartzen dituzula baldintza berezi hauek (aurrerantzean "Baldintza Bereziak"). Baldintzak www.yoigo.com web-orrian aurki ditzakezu beti.

1.2. Alde bakarrean, edonoiz eta abisurik eman gabe, YOIGOk Zerbitzuaren aurkezpena, konfigurazioa eta edukia alda ditzake, baita Zerbitzua erabiltzeko Baldintza Bereziak ere, eta aldaketa horiek une horretatik aurrera egindako kontratuei aplikagarri izango zaizkie.

2. Zerbitzuaren deskribapena.

2.1. Zerbitzuak saldoa areagotzea ahalbidetzen du YOIGOren aurretik ordaintzeko txartela edonoiz berriro kargatuz, aurretik ordaintzeko txartelarekin ematen den zerbitzua aktibatuta dagoen bitartean. Horretarako, Erabiltzaileak YOIGOren Saldoa kargatzeko kanaletako edozein aukera dezake, www.yoigo.com web-orrian eskaintzen den informazioaren arabera.

2.2. www.yoigo.com web-orriaren bidezko kontratazioprozesuan, Zerbitzua kontratatu nahi duen Erabiltzaileak saldoa kargatzeko orriko inprimakian eskatutako datu guztiak bete beharko ditu. Inprimakia bete eta bidali, eta Baldintza hauek onartzeko klik egin ondoren, kontratazioprozesua amaituko da eta Erabiltzaileak YOIGOren proposamena eta aplikagarri zaizkion baldintzak onartzen dituela esan nahiko du. YOIGOk kontratazioaren kopia bat gordeko du bere artxiboetarako, euskarri elektronikoan.

2.3. Telefono bidezko kontratazio-prozesuan, inprimakiak bete eta Erabiltzaileari baimena eskatzean, kontratazioprozesua amaituko da eta Erabiltzaileak YOIGOren proposamena eta aplikagarri zaizkion baldintzak onartzen dituela esan nahiko du. Sistemaren segurtasuna hobetzeko eta egindako kontratazioaren egiaztagiria gordetzeko, YOIGOk elkarrizketa telefoniko horiek graba ditzake, Erabiltzaileak aurretiaz baimena emanda.

2.4. Edonola ere, kasuan kasu produktu eta zerbitzuak kontratatzeko YOIGOk ezarritako telefono-zenbakiak doakoak dira.

2.5. Zerbitzuak saldoa kargatzeko bi modalitate ditu: Web bidez kargatzeko aukera (Erabiltzaileak ez du erregistratu behar) eta Zuzenean kargatzeko aukera (Erabiltzaileak erregistratu behar du). Web bidez kargatzeko aukerarekin, edozein erabiltzailek karga dezake saldoa; Zuzenean kargatzeko aukerarekin, berriz, azkarrago karga daiteke, erabiltzailea erregistratu ostean. YOIGOren aurretiko ordainketa gaituta duten bezeroek soilik izan dezakete Zuzenean kargatzeko aukera.

2.6. Eragiketa bakoitzeko, gutxienez bost (5) euro kargatu behar dira, eta, gehienez, ehun eta berrogeia hamar (150) euro (zergak barne). Kargatzean, bost (5) zenbakiaren multiploak izango dira zenbateko guztiak.

2.7. YOIGOk eskubidea gordetzen du edonoiz Zerbitzu hau aldatu, aldi baterako eten edo bertan behera uzteko.

2.8. Prozesua amaitu ostean, egindako kargatzearen berrespena bidaliko dio YOIGOk Erabiltzaileari. Horretarako, posta elektronikoz igorriko dio kontratazioaren ziurtagiria (Internet bidez egiten bada, pantailaren bidez emango zaio ere). Era berean, YOIGOk SMS bat bidaliko du saldoa jaso duen aurretiko ordainketaren txarteleko zenbakira, kargatutako saldoaren zenbatekoa jakinarazteko.

2.9. Eragiketak arrazoiren batengatik huts egiten badu, YOIGOk Erabiltzaileari jakinaraziko dio. Legeak baimentzen duen heinean, YOIGOk ez du Erabiltzailearekiko erantzukizunik izango huts egiten duten eragiketengatik.

2.10. Zerbitzuaren ezaugarri bereziak direla-eta, ezin dira zuzendu kontratazio-prozesuan informazioa ematean egiten diren akatsak. Hori dela-eta, YOIGOk ez du erantzukizunik bere gain hartzen Erabiltzaileak saldoa kargatzean datuak gaizki ematen baditu, eta saldoa jasoko duen telefono-zenbakia eskatzen duten inprimakiak betetzean arreta berezia jarri beharko da. Erabiltzaileak telefono-zenbakia gaizki idazten badu, YOIGOk beharrezko izapide teknikoak gauza ditzake kargatzeko eskaeraren ondoko 24 orduetan, banku-txartelaren zordunketa deuseztatzeko. Horrelakoetan, eskatutako kargatzearen zenbateko osoa itzuliko zaio bakarrik (ez dira ordainketa partzialak onartuko), saldoa kargatu den txartelean saldo nahikoa badago eta Erabiltzaileak aurretiaz YOIGOri jakinarazi badio kargatzea deuseztatzeko asmoa eta eskaera-zenbakia. Bezeroaren arreta-zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, 622 zenbakira (doakoa YOIGOren saretik deitzen denean) edo 622 622 622 zenbakira deitu beharko du (beste operadore batetik deitzen denean).

3. Erabilera-baldintzak.

3.1. Zerbitzua doakoa da Erabiltzailearentzat. Dena dela, aurrekoa hala izanda ere, dagokion bankuak kreditu- edo zordunketa-txartelak erabiltzeagatik zenbateko bat kobra diezaioke Erabiltzaileari.

3.2. Erabiltzaileak hitz ematen du Zerbitzua zuzen eta eraginkortasunez erabiliko duela, eta legea, Baldintza Berezi hauek, orokorrean onartutako moral eta ohitura onak eta ordena publikoa gordeko dituela. Erabiltzaileak hitz ematen du ez duela Zerbitzua erabiliko legez kanpoko edo debekatuta dauden helburuekin, hirugarrenen eskubide eta interesen kaltetan edo Zerbitzua, ekipo informatikoak, softwarea, fitxategiak, dokumentuak eta YOIGOren edo hirugarrenen ekipo informatikoetan gordetako edukiak kaltetu edo normal erabili eta gozatzea oztopatzen duen eran. YOIGOk eskubidea du egoki deritzon neurriak hartzeko, Zerbitzua legez kanpo erabiltzen dela uste badu.

3.3. Erabiltzaileak bere gain hartuko ditu Baldintza hauen edo Zerbitzuaren erabilerarekin lotutako legearen araberako betebeharrak haustearen ondorioz YOIGOk izan ditzakeen edozein kalte-galera.

4. Ordainketa.

4.1. Saldoa kargatzeko, kreditu- edo zordunketa-txartelak erabiliko dira, edo Erabiltzaileak aukeratzen duen era, YOIGOk Zerbitzu honetarako aurreikusten dituenen artean. Ordainketarako erabiltzen den txartelaren titularra izan behar du Erabiltzaileak. YOIGOk eskubidea du kargatzeak atzera botatzeko, ordainketa-zerbitzua kudeatzen duen bankuak ezarritako segurtasun-neurriak gainditzen ez badituzte.

4.2. Kreditu-txartel bidezko ordainketa-zerbitzua kredituerakunde batek baimendutako merkatari titular batek kudeatzen du.

4.3. YOIGOk ez du erantzukizunik izango erabiltzaileak kreditu- edo zordunketa-txartelekin ordaintzeko ematen dituen datuen isilekotasun eta segurtasunaren gainean, informazio eta datu horien tratamendua YOIGOk esklusiboki kontrolatzen ez badu.

5. Zerbitzuaren eskuragarritasuna.

5.1. YOIGOk ez du bermatzen Zerbitzua eskuragarri eta beti funtzionamenduan egongo denik, edozein helburutarako egokia denik edo jardueraren bat egiteko bereziki erabilgarria denik, ezta hutsik egiten ez duenik ere.

5.2. Aplikagarri zaion araudiak baimentzen duen neurrian, YOIGO ez da erantzule izango Zerbitzua eskuragarri ez egoteagatik edo funtzionatzeari uzteagatik sortutako kaltegalerei, erabiltzaileek Zerbitzuari egotzi dioten helburu edo erabilera baterako egokitasun ezari eta Zerbitzuaren hutsegiteei dagokienez.

6. Datu pertsonalak.

6.1. Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, YOIGOk Erabiltzaileari jakinarazten dio kontratuan azaltzen diren datu pertsonal guztiak eta YOIGOk kontratua garatzean lor ditzakeenak datu pertsonaletako fitxategi automatizatuetan gordeko dituela YOIGOk, eta horien erantzule izango dela, Erabiltzailearentzat kontratua mantendu eta kudeatzeko eta beste operadoreen sareen bitartez egindako konexioak ordaintzeko. Horrez gain, Zuzenean kargatzeko zerbitzuaren Erabiltzaile bazara, merkataritza-ekintzak eta publizitate-sustapena egiteko erabiliko dira ere. Erabiltzaileak edonoiz gauzatu ditzake indarrean dagoen legedian aurreikusitako sarbide-, zuzenketa-, deuseztatze- eta aurkaratze-eskubideak. Horretarako, Xfera Móviles, S.A.U. enpresari idatziz zuzenduko zaio (Erreferentzia: DATOS), helbide honetara: Avenida de la Vega 15, 28108, Alcobendas (Madrid).

6.2. YOIGOk Erabiltzailearen datu pertsonalak isilpean mantendu eta gorde beharko ditu. Orobat, datu horiek aldatzea, galtzea, erabiltzea edo baimenik gabe inork atzitzea galarazteko neurriak hartu beharko ditu, indarrean dagoen legediak ezarritako betebeharren arabera. YOIGOk izaera pertsonaleko datuen babesaren inguruko betebeharrak gorde ahal izan ditzan, Erabiltzaileak hitz ematen du zentzuzko epe batean YOIGOri adieraziko diola emandako datuetan aldaketarik egon den kontratuak iraun bitartean.

6.3. Kontratazio-prozesua amaitutakoan, hots, beharrezkoak diren inprimakiak bete eta kontratatutako zerbitzuari edo produktuari dagozkion baldintzak onartutakoan, YOIGOk eskaera bidaliko du Erabiltzaileak adierazitako helbidera (Espainiakoa izan behar du). Dextra Móviles S.A.U. ("Logistikako Operadorea") enpresak kudeatuko du eskaera; enpresak A81971699 IFZa dauka, eta helbidea Calle Garzas n.º 1, Pinto (Madrid) da. Eskaera mezularitza-zerbitzu baten bidez entregatuko da.

6.4. YOIGOk Erabiltzailearen edo haren izenean ari denaren kaudimena egiazta dezake, ondare- eta kreditu-kaudimenaren gaineko fitxategi arruntak atzituz, fitxategien arduradunek zerbitzu horiek ematen badituzte, indarrean dagoen legediaren arabera. Horrez gain, Erabiltzaileak emandako datuak zuzenak direla ere egiaztatzeko eskubidea du YOIGOk. Erabiltzaileak, helburu estatistikoekin eta kaudimenaren azterketak egiteko, kaudimenaren datuak erabili eta mantentzeko baimena ematen dio YOIGOri. Baimen hori bertan behera geratuko da kontratua sinatzen ez bada.

6.5. Erabiltzaileak adierazten du YOIGOri emandako datu guztiak zuzenak direla, eta YOIGOri baimena ematen dio datuak zuzenak direla egiaztatzeko.

6.6. Inprimakian daturen bat betetzen ez bada edo gaizki betetzen bada, ez da eskaera izapidetuko.

7. Bezeroarentzako arreta-zerbitzua.

7.1. Erabiltzaileak informazioa jaso ahal izango du Zerbitzuaren eta hari eragiten dioten bestelako gertakarien inguruan Erabiltzailearen Arreta-zerbitzuaren bitartez. Horretarako, 622 zenbakira (YOIGOko saretik deitzen denean) edo 622 622 622 zenbakira (beste operadoreen sareetatik deitzen denean) dei dezake edo www.yoigo.com web-orrian sar daiteke. Halaber, postaz ere harremanetan jartzerik badago: Xfera Móviles, S.A.U., Departamento de Atención al Cliente, Avenida de la Vega, 15, 28108 Alcobendas (Madrid); baita posta elektronikoz ere, helbide honetara idatzita: clientes@yoigo.com.

8. Legedi aplikagarria.

8.1. Ondorio guztietarako, YOIGO eta Eerabiltzailearen arteko harremana Espainiako legediaren arabera arautuko da.