EN YOIGO NO OCULTAMOS NADA, NADA. Y MUCHO MENOS NUESTRA INFORMACIÓN LEGAL.

Aquí tienes todas las condiciones de cada servicio para que no tengas ninguna duda de que en Yoigo decimos la verdad, toda la verdad y nada más que la verdad verdadera.

XFERA MÓVILES, S.A.U.-REN WEB GUNEAREN ERABILERA-BALDINTZA OROKORRAK.

1. Xedea.

Honako Baldintza Orokorrek , Avenida de la Vega, 15, 28108 – Alcobendas (Madrid) eta CIF A-82528548 helbidea duen eta Madrilgo Merkatal Erregistrok 14.805 liburukian, 140 folioan, 8. atalean, M-246116 orrian, 1. inskripzioan datorren Xfera Móviles, S.A.U. ("XFERA")-rena den web gunearen sarrera eta erabilera arautzen dute.

2. Web gunea.

www.yoigo.com IP helbidearen bitartez ("Web gunea"), XFERAk erabiltzaileen eskura jartzen ditu hainbat arlotako edukiak eta informazioak nahiz telekomunikazioko zerbitzuak edo balio erantsiko bestelakoak kontratatzeko aukera eta zerbitzu horiekin erlazionatuko gaiak erosteko aukera.

3. Erabiltzaile-izaera.

Web Gunera sartzen den orok irakurri beharko ditu sartzeko momentuan indarrean dauden Baldintza Orokorrak eta horiekin guztiz ados ez badago, ezin izango du Web Gunea erabili. Web Gunea erabiltzeak erabiltzaile-izaera ematen du ("Erabiltzaile") eta honako Baldintza Orokorrak guztiz onartu eta argi eta garbi bete beharko ditu.

Ezingo dute Web Gunea erabili gurasoen baimenik edo haien legezko ordezkariak direnen baimenik ez dituzten adin txikikoek. XFERAk, adin txikikoren bat Web Gunean sartzen denean, haren gurasoen edo legezko ordezkarien baimena baduelako ustea izango du, adin txikikoa Web Gunera sartu denean indarrean dauden Baldintza Orokorrak ezagutu eta onartu beharko dituztelarik haiek.

4. Web gunearen bitartez eskura daitezkeen zerbitzuak.

Baldintza partikularrek arau ditzakete erabiltzaileak Web Gune honen bitartez kontrata ditzaken zerbitzuak, besteak beste telefonia mugikorra, balio erantsiko telekomunikazioko zerbitzuak, merkataritza elektronikokoak, urrutiko salmentakoak edo bestelakoak ("Zerbitzuak") eta gatazkarik balego, Baldintza Orokorren gain egongo lirateke.

Zerbitzuren batek bere baldintza partikularrak dituztenean, Web Gunearen bitartez informatuko zaio Erabiltzaileari behar bezala hark edukia ezagutu ahal izateko, Zerbitzua kontratatu nahi izanez gero, hori egiteko asmoa adierazi baino lehen.

5. Baldinaza orokorren aldaketa.

XFERAk edozein momentutan eta aurretik ezer adierazteko beharrik gabe alda ditzake Web Gunearen aurkezpena zein konfigurazioa, eta baita honako Baldintza Orokorrak ere. Ondorioz, Web Gunera sartzen den bakoitzean, Erabiltzaileak Baldintza Orokorren azken bertsioa irakurri beharko du Web Gunea erabiltzen jarraitu aurretik.

6. Web gunearen erabilera.

Internetera sartu eta konektatzearen kostuen aurka egin gabe eta Web Gunea erabiltzeko beharrezkoak diren aplikazio informatikoen lizentziak erosteko gastuen aurka egin gabe, horiek guztiak Erabiltzaileak ordaindu beharko dituelarik, Web Gunea doakoa izango da.

Hala ere, Web Gunearen bitartez eskura daitezkeen Zerbitzuen kontratazioa dagozkion baldintza partikularretan adierazitakoan oinarrituko da, bai alderdi ekonomikoari dagokionez, bai beste edozein alderdiri dagokionez. Zerbitzu horiek ordaindu beharra egon daiteke.

Erabiltzaileak badaki eta gogoz nahiz berariaz onartzen du Web Gunearen erabilera haren erantzukizuna bakarrik dela. Web Gunearen erabileran, Erabiltzaileak honako konpromisoa hartuko du: bere identitatea ez du faltsutuko, Web Gunea xede partikularrekin bakarrik erabiliko du eta ez enpresa-jarduera baten atal gisa, XFERAren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak ez ditu kaltetuko eta Legearen, moralaren edo ordena publikoaren kontrakoa den edo Web Gunearen erabilera arrunta kaltetu, baliogabetu, gainkargatu edo galaraziko duen jokabiderik ez duela edukiko.

XFERAk segurtasun-neurri egokiak erabiliko ditu birusik ez dagoela ziurtatzeko. Dena den, Erabiltzaileak badaki eta onartzen du Interneteko sistema informatikoentzako dauden segurtasun-neurriak ez direla beti fidagarriak eta, ondorioz, XFERAk ezin du birusik edo Erabiltzailearen sistema informatikoak (softwarea nahiz hardwarea) edo haren dokumentu elektroniko eta fitxategiak kalte ditzakeen beste elementurik ez dagoela bermatu.

7. Web gunearen edukiak.

Web Gunean eskura daitezkeen edukiak XFERAk jarri ditu Erabiltzailearen eskura XFERA berak edo hirugarrenen batek eskainitako informazioen bitartez. XFERA eduki horiek ahali eta kalitate onena eduki dezaten eta eguneraturik egon daitezen saiatzen da, baina ezin du Edukien erabilgarritasuna, egokitasuna, zehaztasuna, pertinentzia eta gaurkotasuna bermatu. Ondorioz, XFERAk ez du bere gain hartzen Web Gunean informazio akastunak, okerrak, zehatzak ez direnak, inpertinenteak edo atzeratuak egotearen erantzukizunik Erabiltzailearekiko.

8. Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak.

Web Gunea eta haren osagaiak, besteak beste, datu baseak, aplikazio informatikoak, zeinu bereizleak, logotipoak, argazkiak, diseinu grafikoa eta bestelakoak, jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak dituzte eta XFERA da haien titular bakarra edo lagapenduna behar den heinean. Honako Baldintza Orokorrek ez dute Web Gunearen edo haren osagaien jabetza intelektual edo industrialaren ez Erabiltzailearen aldeko transmisioa ezta lagatzea ere hartzen. Erabat debekatuta dago Erabiltzaileak Web Gunea edo haren osagaiak kopiatzea, banatzea, eraldatzea, argitaratzea, ematea, kentzea, berrerabiltzea, bidaltzea edo moduren edo prozeduraren baten bidez erabiltzea, legez onartuta dagoen kasuetan ezik edo XFERAren idatzizko baimen zehatzaren bitartez denean ezik.

Erabiltzaileak Web Gunearen bitartez eskura dituen edukiak ikusi eta haien kopia pribatu tenporala lor dezake erabiltzaileak haren sistema informatikoetan modu pertsonalean eta pribatuan erabiltzeko, merkatal-jarduerak edo lanekoak burutzeko ez denean. Erabiltzaileak ezingo du Web Gunearen bitartez eskura daitezkeen lan edo prestazioen eskubideen jabeak diren hirugarrenen edo XFERAren baimena ez duten ekintzak murrizteko burutuko dituen neurri teknologikoak saihestu edo saihesten saiatuko. Erabiltzaileak beti errespetatu beharko ditu Web Gune horren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak, XFERAkoak edo hirugarren batenak badira ere.

9. Legez kanpoko edukiak edo arau-hausleak adierazteko prozedura.

Erabiltzaileren batek Web gunearen eduki bat bere eskubideen aurka doala edo, beste arazoren bategatik, legez kanpokoa dela uste badu, XFERAri jakinarazi ahal izango dio hori haren helbide sozialera idatzi bat bidaliz, "Legez kanpoko edukiak" erreferentzia adieraziko duelarik. Idatzian, Erabiltzaileak honako datuak eman beharko ditu:

  • Bere izena, harremanetarako datuak eta NA edo baliokidearen zenbakia.
  • Bere eskubideen aurkako edo legez kanpoko Web Guneko edukia edo edukiak zein diren.
  • Eduki hori edo horiek bere eskubidearen aurka edo legearen aurka doazela zergatik uste duen.
  • Zein eskubideren edo arauren aurka doan bere ustez, kasuak kasu, titularra den lana, babestutako prestazioa, asmakizuna edo ikur bereizlea ere adierazten delarik.
  • XFERAri adierazitakoa egia dela ziurtatzen eta haren erantzule dela doien sinatutako aitorpena.

10. Hiperestekak eta lotutako lekuak.

a) Hiperestekak

Erabiltzaileak eta, orokorrean, haien Web orria Web Gunearekin hiperesteka ("Hiperesteka") ezarri nahi duten guztiek jarraian aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte. Hiperesteka jarraian adierazten diren baldintzak ez diren beste batzuekin ezartzeko XFERAren onarpena beharko du:

1. Hiperestekak Web Gunera zuzentzea bakarrik ahalbidetuko du, baina ezingo du Web Gunea zati batean edo osorik erreproduzitu.

2. Erabiltzaileak ezingo du bere web orrian Web Gunearen zati bat edo eduki osoa erreproduzitu edo imitatu, ezingo ditu haren edukiak edo forma erreproduzitu edo imitatu ("look and feel") Web Gunea eta Erabiltzailearen web orriaren arteko erlazioa sortzeko arriskurik egon ez dadin.

3. Erabiltzaileak ez du Web Gunean lotutako markorik ("Frames") edo estekarik ("Inline Links") erabiliko eta ez du Web Guneko edukien inguruko ingurunerik edo nabigazio-barrarik sortuko.

4. Erabiltzaileak ez du Web Gunearen, XFERAren, haren administratzaileen, langileen, produktuen edo zerbitzuen inguruko adierazpen faltsurik, gezurrik, okerrik edo iraingilerik egingo.

5. Erabiltzaileak ez du aitortuko edo aditzera emango XFERArekiko elkarlanik edo enpresa loturarik eta, Hiperesteka onartutako edo XFERAk gainbegiratutako eduki bezala azaltzen den web orriaren bitartez eskainitako edukiak ez ditu aurkeztuko.

6. Hiperesteka adierazten den web orriak ez du XFERA identifikatuko duen bereizgarririk edukiko, izendapenak, logotipoak edo esloganak barne, esteka beraren zatia diren izendapenak ezik.

7. Hiperesteka azaltzen den web orriak ez du orokorrean onartutako ohitura onen. moralaren eta ordena publikoaren aurkako informaziorik edo legearen kontrako edukirik edukiko, ezta hirugarrenen eskubideak urra ditzakeenik ere.

Edonola ere, XFERAk, edozein momentutan Web Gunearen Hiperesteka galarazi edo baliorik gabe uzteko eskubidea du. Erabiltzaileak, XFERAk hala eskatzen dionean, bere web orritik berehala kendu edo aldatu beharko du XFERAren jabetzako eduki edo bereizgarria.

b) Lotutako lekuak

Web Guneak Erabiltzailearen eskura uzten du, Interneten dauden informaziora, edukietara eta zerbitzuetara sartzeko hiperestekak eta loturako gailu teknikoak (esaterako, estekak edo botoiak), Erabiltzaileari leku horietara sartzea edo hirugarrenek kudeatutako Interneteko guneetara sartzea ahalbidetzeko ("Lotutako lekuak").

XFERAk ez du hirugarrenen bitartez ere ez merkaturatzen Lotutako Lekuen informaziorik, edukirik eta zerbitzurik eta ez du onartzen, gainbegiratzen edo kontrolatzen haien bitartez lortutako edukiak eta zerbitzuak, beraz, Erabiltzailearen erantzukizuna da bakarrik Lotutako Leku horietan ibiltzea.

11. Izaera pertsonaleko datuen erabilera.

Gure Web Gunean erabiltzeagatik bakarrik ez da Erabiltzailea identifikatuko duen izaera pertsonaleko daturik modu automatikoan gordeko. Dena den, badago izaera pertsonala ez duen eta Erabiltzaile zehatz bati lotzerik ez dagoen informazioa, XFERAren serbidoreetan gordetzen dena, Erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta Web Gunearen kudeaketa hobetzeko helburuarekin. Informazio hori "cookie-ak" delakoetan gordetzen da eta Erabiltzailearen Interneteko nabigatzaile-motaren, haren sistema eragilearen,Web Gunera zein IPtik sartzen den edo Web orrian zein edukien banaketa nahiago duenari buruzko datuak gordetzen dira haietan.

Edonola ere, Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake hark abisatzeko cookie-ak hartzen dituenean eta bere ordenagailuaren disko gogorrean instalatzea galarazteko. Nabigatzailearen konfigurazioa aldatzean, Erabiltzaileak cookie guztiak onar edo errefusa ditzake eta horietako bakoitza instalatu aurretik bere baimena eskatzeko konfiguratu.

Hala ere, Web Gunearen bitartez zenbait Zerbitzu kontratatzeko orduan, XFERAk Erabiltzaileari izaera pertsonaleko zenbait datu eska diezazkioke. Kasu horietan, XFERAk Erabiltzaileari eskainiko dio, aurretik, XFERAk izaera pertsonaleko datu horiek erabiltzeko onarpena emateko informazio guztia zein helburu duten adieraziz eta XFERArenak diren fitxategietan sartzeko.

Erabiltzaileen izaera pertsonaleko datuen erabileraren XFERAren politika konfidentzialtasunaren eta Erabiltzaileen nahien errespetuan oinarritzen da. Ondorioz, XFERAk Erabiltzaileek ematen dizkieten datu pertsonalak bakarrik erabiliko ditu eta erabilera horren helburu bakarra da Erabiltzaileekin duen kontratua hobeto kudeatzea, XFERAri datuak eman aurretik, bakoitzaren nahien arabera onartu dituen Erabiltzaile bakoitzaren beste helburu batzuekin batera. Haren lege-betekizunak betetzeko, XFERAk Erabiltzaileei bermatzen die konfidentzialtasuna eta haien datu pertsonalak erabiltzeko eta Erabiltaileek edozein momentutan haien datu pertsonalak aldatu, zuzendu, ezeztatu, balioztapenen informazioa jaso eta haiek erabiltzeari uko egiteko eskubidea erabili ahal izateko beharrezko neurriak hartuko dituela, indarrean dagoen legeriaren arabera. Eskubide horiek erabiltzeko, Erabiltzaileak idatzi baten bitartez jar daitezke XFERArekin honako helbidera idatziz: Xfera Móviles, S.A.U. (Ref. Datos Personales), Avenida de la Vega, 15, 28108 Alcobendas (Madrid), Bestela ere, posta elektronikoz datospersonales@yoigo.com helbidera idatzita.

12. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa.

Baldintza Orokor horiek Espainiako Legerian oinarritzen dira.