Política de privacidad de datos.

A los efectos de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, YOIGO les informa de que los datos personales proporcionados serán incorporados en ficheros automatizados de datos de carácter personal creados por y bajo la responsabilidad de YOIGO, con la finalidad de tramitar su duda o sugerencia. Asimismo les informamos que pueden ejercitar en cualquier momento los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición previstos en la legislación vigente, dirigiéndose por escrito al domicilio social de YOIGO, Xfera Móviles, S.A.U. (Ref. DATOS), Avenida de la Vega, 15, 28108 Alcobendas (Madrid) o por correo electrónico a datospersonales@yoigo.com.

X

Tienes que aceptar la
Política de privacidad de datos.

ACEPTARX

EN YOIGO NO OCULTAMOS NADA, NADA. Y MUCHO MENOS NUESTRA INFORMACIÓN LEGAL.

Aquí tienes todas las condiciones de cada servicio para que no tengas ninguna duda de que en Yoigo decimos la verdad, toda la verdad y nada más que la verdad verdadera.

TELEFONO MUGIKORRAREN ZERBITZUA KONTRATU MODALITATEAN EMATEAREN BALDINTZA OROKORRAK.

1. XEDEA.

1.1 Kontratu mugagabe honen bitartez, Xfera Móviles, S.A.U. (“YOIGO”) enpresak, A-82528548 IFZa eta egoitza Alcobendaseko (Madril) Avda. de la Vega, 15 (28108) helbidean duenak, erabiltzaileentzat erabilgarri dagoen telefono mugikorren zerbitzua eskainiko dio Bezeroari aurretiko ordainketa modalitatean eta, hala badagokio, bezeroak eskatzen dituen komunikazio elektronikoen zerbitzuak eta balio erantsidun zerbitzuak (“Zerbitzua”).

1.2 Bezeroak azken erabiltzaile gisa bakarrik erabili ahal izango du Zerbitzua; hortaz, ez du izango telefono-trafikoa berriz saltzeko, ezta Zerbitzua merkaturatzeko edo lagatzeko baimenik ere.

1.3 Baliteke Zerbitzuarekin batera merkaturatzen diren telefono-terminalek SIM-LOCK mekanismoa edukitzea; hori dela-eta, YOIGO-k eskainitako Zerbitzuarekin bakarrik erabil daitezke. Bezeroak mekanismo hori desblokeatzeko eska dezake, helburu horretarako YOIGO-k ezarritako prozedurari jarraikiz.

2. TXARTELA EMATEA ETA ZERBITZUA AKTIBATZEA.

2.1 Zerbitzua ematearren, Erabiltzailearentzako eskuliburua eta SIM txartel bat (SIM txartela) emango dizkio YOIGO-k Bezeroari, kontratatutako tarifaren informazio osoarekin batera. SIM txartel hori telefono-terminal bateragarri batean sartu beharko du Bezeroak.

2.2 Kontratu honetan xedatutakoaren arabera, Zerbitzura sartzeko esklusiboki eta Zerbitzua aktibo dirauen bitartean bakarrik erabili ahal izango du SIM txartela Bezeroak. Halaber, YOIGO-k txartela ordezteko beharra edo egokitasuna jakinarazten duenean, bai arrazoi teknikoengatik bai Zerbitzua hobeto eskaintzeko, Bezeroak SIM txartela emango dio YOIGO-ri.

2.3 Bezeroari SIM txartela ematen zaionean aktibatuko da automatikoki Zerbitzua.

3. PREZIOA.

Une bakoitzean indarrean dauden eta kontratatutako modalitateari dagozkion tarifak aplikatuko zaizkio Bezeroak egindako ahots- eta datu-trafikoari. Aplikatuko zaizkion tarifak eta haiek aplikatzeko arauak ezagutzera eman zaizkio Bezeroari, eta kontratatutako tarifa azaltzen duen dokumentu bat entregatu zaio. Haiek guztiak YOIGO-ren webgunean (www.yoigo.com) daude erabilgarri, edo arretarako telefonozenbakien bitartez ezagut daitezke, hain zuzen ere: 622 (YOIGO-ren saretik deituz gero) edo 622 622 622 (beste operadoreen sareetatik deituz gero).

4. KONTUA, SALDO ERABILGARRIA ETA SALDOA KARGATZEA.

4.1 Abonatu-zenbakiarekin erlazionatutako kontu bat izango du Bezeroak, eta bertan, une bakoitzean zerbitzua erabiltzeko duen saldo erabilgarria adieraziko da (Kontua). Egiten duen dei bakoitzaren ostean, Kontuan duen saldoaren berri emango zaio Bezeroari. Horrez gain, www.yoigo.com webguneko Mi Yoigo atalean edo Mi Yoigo aplikazioan, erabilgarri dagoen saldoa ikusteko aukerei buruzko informazio eguneratua dago ikusgai.

4.2 Deiak egiteko, mezuak bidaltzeko edo, Bezeroaren ekimenez, ahots- edo datutrafikoa sortzea eragiten duten Zerbitzuaren gainerako erabileretarako, nahitaezkoa izango da Bezeroak bere Kontuan, tarifa aplikagarrien arabera, eskatutako trafikoa aurrera eramateko bezainbesteko saldoa edukitzea. Saldorik ez edukitzeak, dena den, ez du 112 larrialdi-zenbakira deiak egitea galaraziko, ez eta Bezeroari kobratuko ez zaizkion mezuak eta deiak jasotzea ere, 7. klausulan aurreikusitako kasuetan izan ezik.

4.3 Bezeroak bere Kontuko saldoa handitu dezake SIM txartelaren saldoa edonoiz kargatuz, Zerbitzua aktibatuta dagoen bitartean. Horretarako, saldoa kargatzeko YOIGO-k eskaintzen duen moduetako bat aukeratu ahal izango du Bezeroak, YOIGO-ren www.yoigo.com webgunean adierazten den informazioaren arabera (kutxazain automatikoak, baimendutako banatzaileak, gasolindegiak, YOIGO-ren webgunean bertan, etab.).

4.4 Saldoa kargatzen duen bakoitzean, Bezeroak 5 € kargatuko ditu gutxienez, eta 150€ gehienez (zergak barne).

4.5 Doakoak izango dira larrialdi-deiak atenditzeko zerbitzuei esleitutako zenbaki laburretara egindako deiak. Indarrean dagoen legediari jarraikiz, aipatutako zerbitzu horiek eskaintzen dituzten autoritateen eskura jarriko du YOIGO-k larrialdi-zerbitzuei esleitutako zenbakietara egindako deien jatorriaren kokapena.

4.6 Kontratua amaitzen denean saldoa bezeroaren aldekoa bada, itzultzeko eskatu ahal izango dio YOIGO. Horretarako, Bezeroentzako Arreta Zerbitzura jo besterik ez du.

5. ORDAINKETA.

5.1 Bezeroak Zerbitzua ordaindu beharko du erabili aurretik, SIM txartelean saldoa kargatuta. Bezeroak Zerbitzua erabili ahala, tarifa aplikagarrien arabera hark duen kostua Bezeroaren saldo erabilgarritik kenduko da automatikoki. Hilabete jakin bateko komunikazioen xehetasunetan doan sartu ahal izango da Bezeroa, www.yoigo.com webguneko Mi Yoigo atalaren edo Mi Yoigo aplikazioaren bidez. Halaber, YOIGO-ren Bezeroentzako arreta-zerbitzuaren bidez (622) eskatu ahal izango du Bezeroak informazio hori. Kasu horretan, 5 € (zeharkako zergak kanpo) kobratuko dira egindako eskaera bakoitzeko. Zenbateko hori Bezeroaren Kontuan zordunduko da.

5.2 Kontuaren saldo erabilgarria ez da inoiz 0 €-tik beherakoa izango. Ondorioz, Bezeroak bere telefono-terminaletik deiak edo datu-transmisioak egiten dituen bitartean agortzen bada saldo erabilgarria, deia edo datu-transmisioa berehala etengo da. Era berean, Bezeroak deiak edo datu-transmisioak egin nahi dituenean bere telefonoterminaletik, eta aplikatuko diren tarifen arabera horretarako saldo nahikoa ez badu, ezin izango du eskatutako trafikoa sortu.

6. NAHITAEZKO GUTXIENEKO KONTSUMOA. (1)

(1) - 2013ko azaroaren 7tik, YOIGO-k ez du merkaturatzen gutxieneko kontsumoa duen inongo tarifarik aurretiko ordainketa modalitatean.

6.1 Zerbitzuak aktibaturik dirauen bitartean, tarifa aplikagarrian zehazten den Nahitaezko Gutxieneko Kontsumoa deritzon zenbatekoa berdindu edo gainditu beharko du hilean Bezeroak kontsumoari dagokionez. Hil natural batean Bezeroak Nahitaezko Gutxieneko Kontsumoa baino gutxiago kontsumituz gero, YOIGO-k haren Kontutik kenduko dio erabilitako kontsumoaren eta Nahitaezko Gutxieneko Kontsumoaren arteko aldea. Era berean, hil natural batean kontsumorik egin ez badu ere kenduko da Bezeroaren Kontutik Nahitaezko Gutxieneko Kontsumoaren zenbateko osoa. Kontratatutako tarifaren baldintzetan zehaztutako kuotak eta kontzeptuak hartuko dira gutxieneko kontsumotzat.

6.2 Nahitaezko Gutxieneko Kontsumoa hila bukatutakoan kobratuko da, hurrengo hilabeteko lehenengo lanegunean. Kobratzeko orduan, Bezeroaren saldoa Nahitaezko Gutxieneko Kontsumoa ordaintzeko bezainbestekoa ez bada, YOIGO-k saldo erabilgarria soilik kenduko dio Kontutik.

6.3 Zerbitzua aktibatzen den hilabeteko Gutxieneko Kontsumoa kalkulatzeko, hil horretan zerbitzua aktibo egon den egun kopurua hartuko da oinarritzat.

7. ZERBITZUA ALDI BATERAKO ETA BEHIN BETIKO DESAKTIBATZEA.

7.1 Bezeroaren Kontuak ondoz ondoko 6 hilabeteko epean zehar 0 €-ko saldoa izango balu, Zerbitzua aldi baterako desaktibatzeko eskubidea izango du YOIGO-k. Halaber, YOIGO-k Zerbitzua behin betiko desaktibatzeko eskubidea izango du ondoz ondoko 9 hilabeteko epean saldoa kargatzen ez bada.

7.2 Bezeroentzako arreta-zerbitzuaren bidez Bezeroak hala eskatuko balu, SIM txartela duen telefono-terminala edo SIM txartela bera galduz edo lapurtuz gero, Zerbitzua aldi baterako desaktibatu ahal izango du YOIGO-k.

7.3 Era berean, Zerbitzua aldi baterako edo behin betiko desaktibatzea aukera dezake YOIGO-k kasu hauetan: iruzurra gertatu bada, iruzurra gertatzeko arriskua badago edo Zerbitzua legez kanpo erabili bada.

7.4 Klausula honetan aipatutako arrazoiak direla-eta Zerbitzua behin betiko desaktibatzen bada, kontratua bertan behera utziko da automatikoki.

8. BEZEROENTZAKO ARRETA.

8.1 Zerbitzuari edo edozein gertakariri buruzko informazioa jaso ahal izango du Bezeroak Bezeroentzako arreta-zerbitzuaren bidez, 622 (YOIGO-ren saretik deituz gero) edo 622 622 622 (beste operadoreen sareetatik deituz gero) telefonora deituta, eta www.yoigo.com webgunean. Postaz ere jarriko ahal izango da harremanetan, helbide honetara idatzita: Xfera Móviles, S.A.U., Departamento de Atención al Cliente, Avda. de la Vega, 15, 28108 Alcobendas (Madrid). Bestela ere, posta elektronikoz clientes@yoigo.com helbidera idatzita.

8.2 Zerbitzu-emateari buruzko erreklamazioak aurkezteko, Bezeroa YOIGO-rekin jarri beharko da harremanetan, aurreko paragrafoan aipaturiko modu baten bitartez, erreklamazioaren arrazoiaz jabetzen den momentutik hilabeteko epean. Erreklamazioa jasotzen duenean, erreklamazioari dagokion erreferentzia-zenbakia adieraziko dio YOIGO-k Bezeroari eta, hala eskatuz gero, hura aurkeztu izana eta haren edukia frogatzen duen dokumentua.

8.3 Erreklamazioa aurkeztu ondoren, Bezeroak hilabeteko epean YOIGO-ren aldetik behar bezalako erantzunik jasoko ez balu, arazoari dagokion Arbitraje-batzordean edo Estatuko Telekomunikazioen eta Informazio Gizarterako Idazkaritzan aurkez lezake erreklamazioa, lege aplikagarrietan zehaztutako baldintzen arabera. Horrek guztiak ez dio kalterik egingo Bezeroak auzitegietara jotzeko duen eskubideari.

9. DESKONEKTATZEKO ESKUBIDEA.

9.1 Nazioarteko deien zerbitzuak eta tarifikazio gehigarriko zerbitzuak deskonektatzeko eskatu ahal izango dio Bezeroak YOIGO-ri, Bezeroentzako arreta-zerbitzuaren bitartez.

9.2 Bezeroak eskatu eta hurrengo 10 egunetan deskonektatuko da zerbitzua. Bezeroaren erruz ez diren arrazoien ondorioz deskonexioa 10 egun horietan egiterik ez balego, YOIGO-k ordaindu beharko ditu deskonektatzeko eskatu den zerbitzutik eratorritako gastuak.

10. ZERBITZUA ALDI BATERAKO ETETEA.

10.1 Zerbitzua eskaintzean, indarrean diren araudiek kalitateari buruz xedatzen dituzten betebeharrak beteko ditu YOIGO-k. YOIGO-k 622 telefono-zenbakia eta clientes@yoigo.com helbidea jartzen ditu Bezeroentzat eskuragarri, gertakizunen arreta-zerbitzua mantentzeko zerbitzuaren berme-aldian.

10.2 Zerbitzua aldi baterako eteten bada, Bezeroak kalte-ordain automatikoa jasotzeko eskubidea izango du; hots, etenaren aurretiko 3 hilabeteetan etenak jasan dituzten zerbitzu guztiengatik fakturatutako zenbatekoen batez bestekoa sartuko zaio Bezeroari Kontuan, etenak dirauen denboraren arabera proportzionalki zatitua. Ez da kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango aurreko arauaren arabera kalkulatutako zenbatekoa 1 €-tik behekoa bada.

10.3 Ezinbesteko kasuetan Zerbitzua eten beharra badago, etenak iraun duen denborarekiko proportzionala den deskontu automatikoa egingo dio YOIGO-k Bezeroari hileko kuotan.

10.4 Mugikorrean Interneteko zerbitzua eteten bada, zerbitzu horren hileko kuotaren zenbatekoa itzuliko dio YOIGO-k Bezeroari, etenak iraun duen denboraren arabera proportzionalki banatuta. Etena 8:00ak eta 22:00ak bitartean gertatzen bada eta 6 ordutik gora luzatzen bada, kalte-ordaina automatikoki ordainduko da.

10.5 Horrez gain, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, zerbitzuaren etenak hil natural bakoitzeko 8 ordu baino gehiago iraungo ez duenaren konpromisoa hartzen du YOIGO-k. Etena 8 orduz baino gehiagoz luzatzen bada, arestian aipatutako 10.2. paragrafoan xedatutako kalte-ordaina bikoiztu egingo da. Horretarako, zerbitzuari berrekin ondoko hilabetean, Bezeroak kalte-ordainen eskaera bidali beharko du YOIGO-ren Bezeroentzako arreta-zerbitzura. Kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izanez gero, Bezeroaren Kontuan sartuko du YOIGO-k ordainketa moduan.

10.6 Bezeroak ez du kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango arrazoi hauetako batengatik eteten bada Zerbitzua: Bezeroaren kontratu-urratze larria, edo indarrean dagoen legediari jarraikiz egiaztatu ez diren terminalak erabilita konektatzeagatik sortutako sareko kalteak.

11. ZERBITZUAREN KALITATEA.

11.1 Interneten ibiltzeko zerbitzuen gehienezko abiadura kontratatutako tarifako megen kopuruaren araberakoa izango da. Jaitsierarako gehienezko abiadura murriztu egingo da bezeroak bere tarifan zehaztutako megen kopurua gainditzen badu fakturazio-aldiaren barruan. Hurrengo fakturazio-aldia hasten denean, gehienezko abiadura berrezarriko da. Era berean, bezeroak darabilen telefono mugikorraren ahalmenaren eta erabilgarri dagoen estalduraren araberakoa izango da abiadura. www.yoigo.com webgunean, Bezeroak uneoro izango du eskuragarri gehienezko eta iragarritako goranzko eta beheranzko abiadura estimatuei buruzko informazio xehatua.

11.2 Sarearen lotura agortzea edo saturatzea saihestearren, baliteke YOIGO-k trafikoa neurtzeko eta kudeatzeko diseinatutako prozedurak aplikatzearen eragina nabaritzea Zerbitzuaren kalitateak.

11.3 Bezeroek erabilitako trafiko-bolumenak kontrolatzeko neurriak aplikatu ahal izango ditu YOIGO-k, sarea kudeatu eta dimentsionatzeko xedez, bai eta kontratatutako Zerbitzuaren segurtasuna eta kalitatea bermatzeko ere.

11.4 Segurtasunarekin, sarearekin edo sareak izan ditzakeen mehatxu edo ahultasunekin erlazionatutako arazorik izanez gero, YOIGOk beharrezko neurriak hartuko ditu, gertatutakoaren arabera, ahalik eta bizkorren konpontzeko arazo horiek eta segurtasuna berrezartzeko.

12. DATUEN BABESA.

12.1 Kontratu honetan emandako datu pertsonalak eta kontratu-erlazioaren garapenean zehar YOIGO-k eskuratzen dituenak YOIGO-ren jabetzako fitxategietan gehituko dira, Datuak Babesteko Espainiako Agentzian erregistratuta daudenak. Helburu hauetarako erabiliko ditu YOIGO-k bezeroen datu pertsonalak: Zerbitzua (eta, halakorik balego, Balio erantsiko zerbitzuak) emateko eta kudeatzeko, eta kontratatutako zerbitzuen eguneratze edo hobekuntzarekin erlazionatutako komunikazioak bidaltzeko.

12.2 Bezeroak ez badu markatzen alta-kontratuan ondoren aipatuko den helbururako bereziki adierazitako koadroa:

  • Onartzen du YOIGO-k bere datu pertsonalak erabiliko dituela, produktuen eta zerbitzuen merkataritza-ekintzak eta publizitate-promozioak garatzeko.
  • Onartzen du YOIGO-k bere datu pertsonalak erabiliko dituela, hirugarrenen produktuen eta zerbitzuen merkataritza-ekintzak garatzeko.
  • Onartzen du YOIGO-k bere trafiko-, fakturazio- eta nabigazio-datuak erabiliko dituela, merkataritza-promozioei buruzko informazioa eskaintzeko.
  • Onartzen du YOIGO-k bere datu pertsonalak bere Taldeko enpresen utziko dituela, honek Zerbitzua garatu eta hobetzeko ekintzak edo bere produktu eta zerbitzuen merkataritza-ekintzak egiteko. Telekomunikazio-zerbitzuak ematen dituzten enpresek osatutako Talde baten barruan dago YOIGO.

Eskatutako balio erantsiko zerbitzuak ematearren, YOIGO-k trafiko- eta kokapen-datuak erabili ahal izango ditu, zerbitzuok emateko beharrezko heinean eta denboran zehar. Bezeroak zerbitzu horiek deskonektatzeko eskatu ahal izango du edonoiz. Modu anonimo eta laburtuan erabili ahal izango ditu YOIGO-k trafiko- eta kokapendatuak, beti ere estatistika-helburuetarako eta sarearen egoera eta funtzionamendua ezagutzeko, sarearen kudeaketa eraginkorra dela bermatzearren eta funtzio berriak garatu ahal izatearren.

12.3 Bezeroak baldintza orokor honetan emandako baimenak deuseztatzeko eskubidea izango du, eta indarrean dagoen legedian xedatutako sarbide-, zuzenketa-, baliogabetzeeta aurkaritza-eskubideak erabili ahal izango ditu edonoiz, YOIGO-ri postaz idatzita (Avda. de la Vega, 15, 28108, Alcobendas, Madrid) edo datospersonales@yoigo.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita, beti ere NANaren edo dokumentu baliokideren baten kopia batekin batera, bezeroa identifikatu ahal izateko.

12.4 YOIGO-k Bezeroaren datu pertsonalak gorde beharko ditu, eta haiek aldatzea, galtzea, erabiltzea edo inork ezagutzea galarazteko neurriak hartu beharko ditu, indarrean dagoen legediak xedatzen dituen betebeharren arabera.

12.5 YOIGO-k Bezeroaren kaudimena egiaztatu ahal izango du, bere kasa edo bere izenean aritzen den hirugarren baten ardurapean, scoring prozedura automatizatuak erabilita eta ondare-kaudimeneko eta kredituko fitxategi komunak atzituta; zerbitzu horien arduradunek indarrean dagoen legediaren arabera eskainiko dituzte zerbitzuok. Horrez gain, Bezeroak emandako datuak zuzenak direla ere egiaztatzeko eskubidea du YOIGO-k. Estatistika-helburuekin eta kaudimenaren azterketak egiteko, kaudimenaren datuak erabili eta mantentzeko baimena ematen du Bezeroak. Baimen hori bertan behera geratuko da kontratua sinatzen ez bada. Era berean, Bezeroak YOIGO-rekiko dituen diru-betebeharrak behar denean betetzen ez baditu, kontratuak adierazten duen bezala, YOIGO-k Bezeroaren identifikazio-datuak eta ordaindu gabe dauden zorrei buruzko datuak ezagutzera eman ahal izango dizkie ondare-kaudimen eta kredituari buruzko informazioa ematen duten erakundeei, indarrean dagoen legediari jarraikiz beti ere.

12.6 Kontratazio-eskaera honetako datuak Sistema Hunter fitxategian gehituko direla jakinarazten dio YOIGO-k bezeroari. Aipatutako fitxategiaren arduraduna Iruzurraren aurkako enpresen Espainiako elkartea da. Eskaeretan iruzurrak saihesteko erabiltzen den Sistema Hunter fitxategiko telefonia-zerbitzuen eskaeretako datuekin alderatuko dira datu pertsonalak, zerbitzua onartzeko prozesuaren baitan iruzurrezkoa izan litekeen informazioa hautemateko helburu bakarrarekin. Datu ez-zehatzak, inkoherenteak edo osatugabeak hautematen badira, eskaera sakonago aztertuko da, datu horiek fitxategian gehituko dira eta arestian aipatutako helburuetarako begiratu ahal izango dituzte Sistema Hunter-i atxikitako eta sektore hauetako erakundeek: finantzak, txartel-jaulkitzaileak, ordainketa moduak, telekomunikazioak, renting, aseguru-etxeak, zor-erosketa, higiezinak, energia- eta ur-hornidura, aldizkako fakturazioa eta ordainketa atzeratua. Sistema Hunter-i atxikitako erakundeen zerrenda Iruzurraren aurkako enpresen Espainiako elkartearen web-orrian dago eskuragarri:
Bezeroak sarbide-, zuzenketa-, baliogabetze- edo aurkaritza-eskubideak erabili ahal izango ditu edonoiz, Iruzurraren aurkako enpresen Espainiako elkartearekin harremanetan jarrita. Hona hemen helbidea: Apartado de Correos 2054, 28002 Madrid. Sinatuta eta identifikazio-dokumentu baten fotokopia batekin batera bidali beharko da eskaera.

12.7 Bezeroak bere datuak harpidedunen giden barne hartzeko eskatzen badu, YOIGOk Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari jakinaraziko dizkio datu horiek, gidak egiten dituzten erakundeen eta informazio- eta kontsulta-zerbitzuak ematen dituzten erakundeen.

13. KONTRATU-ALDAKETA.

YOIGO-k, hilabeteko aurrerapenarekin eta Bezeroari jakinarazi ondoren, kontratu hau aldatu ahal izango du, legeen, teknologiaren edo telefonia mugikorraren merkatuaren egoera berrietara egokitzeko. Proposatutako aldaketarekin ados ez badago, Bezeroak kontratua bertan behera uzteko nahia adierazi ahal izango dio YOIGO-ri.

14. KONTRATU-AZKENTZEA.

14.1 Kontratuak azkentzeko kausa orokorrengatik eta, batez ere, kausa hauengatik azkendu da kontratua:

  • Bezeroak bertan behera utzi nahi duenean, edonoiz, azkentze-eguna baino 2 egun baliodun lehenago gutxienez jakinarazita.
  • YOIGO-k hala erabakiz gero, (I) Bezeroak Kontratu honen baldintzen aurkako erabilera ematen badio Zerbitzuari; edo (II) 7. klausulan xedatutako egoeraren batengatik behin betiko eteten bada Zerbitzua.

15. LEGEDI ETA ERREGIMEN JURIDIKO APLIKAGARRIA.

Kontratu honek eta Espainiako legediak arautzen dute Bezeroaren eta YOIGO-ren arteko erlazio juridikoa.

16. AURRETIKO ORDAINKETA MODALITATEAREN BEZEROEN ERREGISTRO-LIBURUA.

Bezeroak SIM txartela jasotzen duen unetik beretik, bere izen-abizenak, IFZa, Pasaportea edo AIZ eta nazionalitatea YOIGO-k kudeatzen duen Aurretiko Ordainketa Modalitatearen Bezeroen Erregistro-liburuan sartuko direla jakinarazten dio YOIGO-k Bezeroari, komunikazio elektronikoei eta komunikazio-sare publikoei dagozkien datuak gordetzeari buruzko urriaren 18ko 25/2007 Legeari jarraikiz. Era berean, jakinarazten dizuegu Segurtasun Indar eta Kidegoen esku utziko dituela datuok YOIGO-k, beren betebeharrak gauzatzeko eskatzen dizkiotenean.

IBILTARITZAKO ZERBITZURAKO BALDINTZA GEHIGARRIA.

Zerbitzua bera Europako Eremu Ekonomikoko (EEE) beste herrialde batean erabiltzen denean, YOIGO-k erabilera nazionaleko tarifa berberak ezarriko ditu, betiere, bezeroa Espainian bizi ohi bada edo herrialde honekiko lotune egonkorrik badauka. Europako arautegian xedatutakoaren arabera, kontratatutako tarifako baldintza partikularretan halaxe aurreikusten bada, YOIGO-k kontratatutako datuen kopurua mugatu ahal izango du, eta, hortik aurrera, gainordaina ere ezarri ahal izango du, ondoren adierazten den bezala.
Bezeroak behar besteko konpromisoa hartuko du, EEEko beste herrialde batean ibiltaritzako zerbitzua zentzuz erabiltzeko. Zerbitzua larregi edo behar ez bezala ez erabiltzeko, YOIGO-k gutxienez 4 hilabeteko epean behatu ahal izango ditu kontsumoaren eta agerpenaren adierazle objektiboak. Honako hauexek izan ahalko dira adierazle horiek: datuetan kontratatutako kopuruaren %50 edo EEEko beste herrialde bateko agerpena egunetan neurtutako behaketa-epearen erdian baino gehiagoan gainditzea, jarduerarik gabeko eta aktibazioko epealdi luzeak edukitzea eta hainbat SIM txartel modu sekuentzialean erabiltzea.
Bezeroak EEEko beste herrialde batean kontsumitu daitezkeen datuen kopuruan zehaztutako muga gainditzen badu edo zerbitzua bera larregi edo behar ez bezala erabiltzen badu, YOIGO-k bezeroari ezarri ahal izango dio indarreko prezio handizkaria baino handiagoa ez den gainordaina, aurretiaz jakinarazi ostean. Ezarri baino lehen, bezeroak 14 eguneko epea izango du, hala badagokio, bere agerpenari edo kontsumoari buruzko benetako datuak aurkezteko.
8. klausulan xedatutakoaren arabera, bezeroak YOIGO-ra jo ahal izango du, hemen adierazitakoaren ezarpenarekin zerikusia duen edozein erreklamazio aurkezteko.
Ibiltaritzako zerbitzua erabiltzeko baldintzei buruzko informazio xeheagoa eduki nahi izanez gero: https://sobre.yoigo.com/pdf/condiciones-particulares-roaming-eusk.pdf