Política de privacidad de datos.

A los efectos de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de 13 de diciembre, de Protección de Datos de Carácter Personal, YOIGO les informa de que los datos personales proporcionados serán incorporados en ficheros automatizados de datos de carácter personal creados por y bajo la responsabilidad de YOIGO, con la finalidad de tramitar su duda o sugerencia. Asimismo les informamos que pueden ejercitar en cualquier momento los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición previstos en la legislación vigente, dirigiéndose por escrito al domicilio social de YOIGO, Xfera Móviles, S.A.U. (Ref. DATOS), Avenida de la Vega, 15, 28108 Alcobendas (Madrid) o por correo electrónico a datospersonales@yoigo.com.

X

Tienes que aceptar la
Política de privacidad de datos.

ACEPTARX

¿Todavía no conoces Mi Yoigo app?

Puedes seguir navegando en la versión escritorio.

X
LLÁMANOS GRATIS AL 800 622 234
TE LLAMAMOS
¿TIENES YA LA FIBRA DE YOIGO?
CONSULTA TU COBERTURA DE FIBRA

EN YOIGO NO OCULTAMOS NADA, NADA. Y MUCHO MENOS NUESTRA INFORMACIÓN LEGAL.

Aquí tienes todas las condiciones de cada servicio para que no tengas ninguna duda de que en Yoigo decimos la verdad, toda la verdad y nada más que la verdad verdadera.

URRUNEKO SALMENTAREN BALDINTZA OROKORRAK.

Xfera Móviles, S.A.U. (“YOIGO”) enpresaren (IFZ: A-82528548, helbidea: Avda. de la Vega, 15, 28108 Madrid) zerbitzuen urruneko salmenta-zerbitzuaren funtzionamendua eta aritzeko modua arautuko dute baldintza hauek.

Era berean, Interbox Technology, S.L. enpresaren (IFK: 95783312, helbidea: Ibáñez de Bilbao, 28 - 8, 48009 Bilbo) funtzionamendua eta aritzeko modua arautuko dute baldintza hauek.

1. ZERBITZUAREN HELBURUA.

1.1. YOIGOren urruneko salmenta-zerbitzuaren xedea da Interbox Technology, S.L.-ren produktuak eta YOIGOk une bakoitzean emandako zerbitzuak Espainian merkaturatzea, urruneko salmenta-kanal baten bidez (“Zerbitzua”). Telefonia finko eta mugikorreko zerbitzuak YOIGOrenak dira, baina batzuetan telefono-terminalak (“Produktuak”) Interbox Technology, S.L.-rekin batera eskain ditzake. Zerbitzua erabiltzeak Zerbitzuaren erabiltzaile izaera ematen du (aurrerantzean, “Erabiltzailea”), eta esan nahi du hemen jasotako baldintza partikular guztiak (“Baldintza Partikularrak”) onartzen direla. Bai baldintza horiek, bai YOIGOk eskainitako zerbitzuak emateari dagozkion baldintza orokorrak bai aplikatu litezkeen beste Baldintza Partikularrak www.yoigo.com webgunean egongo dira eskuragarri beti.

1.2. YOIGOk emandako zerbitzuak www.yoigo.com webgunearen bidez nahiz YOIGOk aldiro finkatutako doako telefono-zenbakien bidez kontratatu daitezke. Zerbitzu horiek kontratu bidezko (geroko ordainketa) nahiz txartel bidezko (aurreordainketa) kontratuari dagozkion Zerbitzuaren Baldintza Orokorren edo Erabiltzaileari emandako beste edozein baldintzen bidez arautuko dira. Erabiltzaileak onartu egin behar ditu baldintza horiek urruneko kontratazio-prozesuan, eta prozesua amaitzean, YOIGOk baldintza horiek berretsiko dizkio Erabiltzaileari.

1.3. YOIGOk beretzat gordetzen du Zerbitzuaren aurkezpen, konfigurazio eta edukia, edozein unetan, aldebakartasunez eta aldez aurretik abisatu gabe, aldatzeko eskubidea, bai eta une horretatik aurrera egindako kontratazioei aplikatzekoak zaizkien Zerbitzua erabiltzeko Baldintza Partikularrak aldatzekoa ere.

2. KONTRATAZIO-PROZEDURA.

2.1. Kontratazioa. Zerbitzuak Interbox Technology, S.L.-k eta YOIGOk merkaturatutako zenbait produktu eta zerbitzu jartzen ditu Erabiltzaileen esku, www. yoigo.com webgunearen eta YOIGOk aldiro finkatutako doako telefono-zenbakien bidez. Kontratazioa egiteko, Erabiltzaileak erosketa-prozesuan zehar aurkezten zaizkion formularioak bete behar ditu eta, horrekin batera, honako Baldintza Partikular hauek eta kontratutako produktu edo zerbitzuari aplikatzekoak zaizkion gainerako baldintza guztiak berariaz onartu behar ditu.

  • Kontratazioa www.yoigo.com webgunearen bidez egiten bada, formularioa bete eta klik eginez bidalitakoan bukatzen da kontratazio-prozesua. Erabiltzaileak YOIGOren merkataritza-proposamena eta aplikatzekoak diren baldintzak guztiz onartzen dituela esan nahi du horrek. Kontratazio horren kopia bat euskarri elektronikoan gordeko du YOIGOk bere fitxategietarako.
  • Kontratazioa telefono bidez egiten bada, formularioak telefonoz bete eta Erabiltzaileari eskatzen zaizkion onespenak emandakoan bukatzen da kontratazioprozesua. Erabiltzaileak YOIGOren eta Interbox Technology, S.L.-ren merkataritza-proposamena eta aplikatzekoak diren baldintzak guztiz onartzen dituela esan nahi du horrek. Sistemaren segurtasuna hobetzeko eta egindako kontratazioaren frogak gordetzeko xedez, telefono-elkarrizketa horiek gorde ahal izango ditu YOIGOk, Erabiltzaileak aldez aurretik baimena emanez gero.
  • Bai kontratazioa telefonoz egiten bada, bai www. yoigo.com webgunearen bidez egiten bada, Erabiltzailea pertsona juridikoa den kasuetan egiaztagiri batzuk bidali beharko ditu, aurrekoak pausoak betetzeaz gain. YOIGOk egiaztagiri horiek egiaztatutakoan, urruneko salmenta-prozesua amaitutzat emango da.
  • YOIGOren produktu edo zerbitzuak kontratatzeko YOIGOk aldiro finkatutako telefono-zenbakietarako deiak doakoak dira, kasu guztietan ere.

2.2. Kontratazioa berrestea. Urruneko salmenta-prozesua amaitutakoan, egindako erosketaren berrespena bidaliko dio YOIGOk Erabiltzaileari, kontratatutako produktu edo zerbitzuari aplikatzekoak zaizkion baldintza guztiekin batera. Arrazoiren batengatik eragiketak huts egingo balu, YOIGOk horren berri emango lioke Erabiltzaileari. Legeak aukera ematen duen neurrian, YOIGOk ez du Erabiltzailearekin inolako erantzukizunik izango, huts egindako eragiketei dagokienez.

  • Kontratazioa www.yoigo.com webgunearen bidez egiten bada, kontratazioa berresteko email bat bidaliko dio YOIGOk Erabiltzaileari, aplikatzekoak diren baldintza guztiekin batera. Kontratazioa telefonoz egiten bada, berriz, eskaera Erabiltzaileak adierazitako helbidean entregatzen denean, kontratazioari aplikatzekoak zaizkion baldintzen paperezko kopia bat emango dio YOIGOk Erabiltzaileari.
  • 3. ERABILERA-BALDINTZAK.

    3.1. YOIGOren Zerbitzua erabiltzea doakoa da Erabiltzailearentzat, eta ez dago aldez aurretik erregistratu beharrik.

    3.2. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du Zerbitzua modu egoki eta arduratsuan erabiltzeko, hauek guztiak errespetatuz: legea, Baldintza Partikular hauek, gizartean oro har onartutako morala, ohitura onak eta ordena publikoa. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du ez duela Zerbitzua legez kanpoko xede edo ondoriotarako erabiliko. Era berean, ez du erabiliko besteren eskubide eta interesen kalterako, debekatutako xedeetarako, Zerbitzua moduren batera kaltetu dezaketen xedeetarako, ez eta Zerbitzuaren erabilera normala, informatika-ekipoak, softwarea nahiz YOIGOren edo besteren informatikaekipoetan gordetako dokumentu, fitxategi eta bestelako edonolako edukiak kaltetu edo galarazi ditzakeen beste edozein xedeetarako ere. Zerbitzua modu iruzurtian erabili dela adierazten duen zantzurik egonez gero, YOIGOk egokitzat jotzen dituen neurriak hartzeko eskubidea izango du.

    4. HARPIDETZA-MUGA.

    4.1. Erabiltzaile bakar batek (IFZ, atzerritarren identifikazio-zenbaki edo pasaporte zehatz batekin identifikatuta) YOIGOrekin gehienez ere izan dezakeen telefonia mugikorreko kontratu kopurua hiru (3) da, eta pertsona juridikoen kasuan, hamar (10). Kontratuak geroko ordainketakoak nahiz aurreordainketako txartelari lotutakoak izan daitezke, eta berdin dio noiz eta zein kanalen bidez (webgunean, telefonoz edo dendan) sinatu diren.

    Salbuespen gisa, muga horretatik gaineko kontratu kopurua sinatzeko aukera eman ahal izango dio YOIGOk Erabiltzaileari. Horretarako, YOIGOren Bezeroen Arreta Zerbitzura jo beharko du Erabiltzaileak, bere eskaera azter dezaten. Hauek dira Bezeroen Arreta Zerbitzuaren telefono-zenbakiak (doakoak biak ere): 800 622 800 edo 800 622 801, pertsona juridikoen kasuan. Kontratu kopuruaren muga handitzeko erabakia ez ohiko erabakia dela onartzen du Erabiltzaileak eta YOIGOri beste inori ez dagokiola erabaki hori hartzea, bere negozio-irizpideen nahiz iruzurra, berankortasuna edo YOIGOren zerbitzuen legez kanpoko erabilera saihesteko irizpideen arabera.

    5. ORDAINTZEKO MODUA.

    5.1. Eskaera ordaintzeko modua Erabiltzaileak eskaera egiten duenean YOIGOk baimenduta dauzkan ordaintzeko moduen artean aukeratzen duena izango da. Erabiltzaileak aukera hauek izango ditu ordaintzeko: kreditutxartelarekin, zordunketa-txartelarekin edo esku-dirutan, eskaera YOIGOri adierazitako helbidean ordainduta.

    • Kreditu- edo zordunketa-txartelaren bidez ordaintzea. Txartel hauek erabili daitezke ordainketa egiteko: VISA, VISA Electron, MasterCard, Maestro, 4B eta Red 6000. YOIGOren produktu edo zerbitzuak kontratatu dituen Erabiltzaileak izan behar du ordainketa egiteko erabiltzen den txartelaren titularra.
    • Eskaera jasotzean ordaintzea. YOIGOren produktu edo zerbitzuak esku-dirutan ordaindu daitezke, Erabiltzaileak eskaera adierazitako helbidean jasotzen duenean. Aukera horrek lau euroko (4 €) errekargua dauka (zergak barne). Zenbateko hori aukeratutako produktu edo zerbitzuaren prezioari gehituko zaio.

    5.2. Kreditu-txartelaren bidez ordaintzeko zerbitzua kreditu-erakunde batek kudeatzen du.

    5.3. YOIGOk ez du inolako erantzukizunik hartzen Bezeroak bere erosketa elektroniko edo telefonikoak kreditu-txartelaren bidez ordaintzean emandako informazioaren eta datuen konfidentzialtasunari eta segurtasunari dagokienez, informazio eta datu horien tratamendua soil-soilik YOIGOren kontrolpean ez dagoen heinean.

    6. BIDALKETA.

    6.1. Beharrezko formularioak bete eta kontratatutako produktu edo zerbitzuari aplikatzekoak zaizkion baldintzak onartuta kontratazio-prozesua amaitutakoan, Interbox Technology, S.L.-k (operadore logistikoa) kudeatuko du eskaera eta mezularitza-zerbitzu bidez entregatuko da. Operadore logistikoak Erabiltzaileak adierazitako helbidera bidaliko du eskaera, Espainia barruan betiere.

    6.2. Eskaera Erabiltzaileak berak jaso beharko du: nortasun-agiri nazionala (edo baliokidea) erakutsi beharko du bere nortasuna frogatzeko eta emate-agiria sinatu beharko du.

    6.3. Eskaera berretsiz bezeroak jasotako mezu elektronikoan adierazitako datan edo, telefono bidezko salmentaren kasuan, telefono-deian adierazten zaion datan entregatuko du eskaera operadore logistikoak. YOIGOk eskaera onartu duela berretsi eta bost (5) laneguneko epean, Interbox Technology, S.L. harremanetan jarriko da Erabiltzailearekin, entrega-eguna berresten duen SMS baten bidez.

    6.4. Dena den, eta Erabiltzailea jakinaren gainean egon dadin, hauek dira aurreikusitako entrega-epeak, YOIGO Erabiltzailearekin harremanetan jartzen denetik hasita:

    - Penintsula barruan: 5 lanegun.
    - Balearretan: 5 lanegun.
    - Kanarietan, Ceutan eta Melillan: 10 lanegun.

    6.5. Erabiltzaileak onartzen du epe horiek gutxi gorabeherakoak direla eta gerta daitekeela YOIGOri edo Interbox Technology, S.L.-ri leporatzekoak ez diren atzerapenak egotea bidalketetan.

    6.6. YOIGO, bere Operadore Logistikoaren bidez, birritan (2) saiatzen bada entrega egiten Erabiltzaileak emandako helbidean eta bietan huts egiten badu hura han ez zegoelako, Erabiltzaileak kontratuan atzera egin duela ulertuko da.

    6.7. Bidalketa-kostua. Eskaera zehatz baterako berariaz besterik adosten ez bada, kontratatutako produktu edo zerbitzuak prestatu, bildu eta bidaltzeko kostuak, bai eta, hala badagokio, BEZ eta aplikatzekoak diren gainerako zergak, Erabiltzaileak ordaindu beharko ditu. Prezioarekin batera ordainduko ditu zenbateko horiek, prezioa ordaintzeko aukeratutako modu berean. Berariaz besterik adierazten ez bada, Erabiltzaileak adierazitako helbiderako bidalketa-kostua zortzi euro (8 €) dira (zergak barne), eskaera bakoitzeko.

    7. ZENBAKI ZAHARRA YOIGORA EKARTZEKO ESKARIA BERTAN BEHERA UZTEA.

    7.1. Erabiltzaileak egindako eskaeraren barruan zenbaki zaharra YOIGOra ekartzeko eskari bati lotutako telefonoterminal bat baldin badago, Erabiltzaileak aukera izango du eskari hori bertan behera uzteko, eskaria arautzen duten arauetan aurreikusitako baldintzekin bat etorriz. Bertan behera uzteko eskaria YOIGOk eskaera dagoeneko bidalia duenean eginez gero, Erabiltzaileak hiru aukera izango ditu: (I) terminalaren entrega ez onartzea, (II) terminala haren salmenta-prezio normalean erostea (zenbaki zaharra YOIGOra ekartzeagatik aplikatzen den deskontu edo diru-laguntzarik gabe) edo (III) YOIGOri itzultzea, zenbaki zaharra YOIGOra ekartzeko eskaria terminala entregatu eta gero ezeztatuz gero. Erabiltzaileak terminala YOIGOri itzultzea erabakiz gero, tramite hauek egin beharko ditu:

    • Zenbaki zaharra YOIGOra ekartzeko eskaria bertan behera utzi eta bi (2) eguneko epean, Erabiltzaileak Bezeroen Arreta Zerbitzura jo beharko du, terminala itzuli nahi duela jakinarazteko. YOIGOren telefono batetik deituz gero, 622 zenbakira (doako deia) deitu ahal izango du; beste edozein operadoretatik deituz gero, 622 622 622 zenbakira deitu ahal izango du (Erabiltzaileak darabilen operadoreak finkatutako prezioan).
    • YOIGO harremanetan jarriko da Erabiltzailearekin, terminala jasotzeko eguna berresteko.
    • YOIGOk bere gain hartuko du terminala jasotzeko eta YOIGOra bidaltzeko kostu osoa. Produktuak bere jatorrizko bilgarrian eta egoera perfektuan egon beharko du, osagarri guztiak (kargagailua, bateria, etab.) egoera perfektuan daudela, beren jatorrizko poltsetan poltsen barruan bazetozen, lente eta pantailen babesgailuak ondo jarrita eta okerreko erabilera edo manipulazioen aztarnarik gabe. Era berean, telefonoaren seriezenbakiak (IMEI) bat etorri beharko du jatorrizko kutxan ageri denarekin eta Erabiltzaileari bidalitako SIM txartelari dagokionarekin. Nabarmena bada jasotako produktuak baldintza horiek ez dituela betetzen, YOIGOk terminala itzuliko dio Erabiltzaileari, eta haren salmenta-prezio normala zordunduko dio, alta-prozesua egitean eman zuen kontu korronte, kreditu- edo zordunketa-txartelean.
    • Erabiltzaileak terminala salmenta-prezio normalean erostea erabaki duela ulertuko da baldin eta (I) zenbaki zaharra YOIGOra ekartzeko eskaria bertan behera utzi eta bi (2) egunen epean ez badu jakinarazten terminala itzuli egin nahi duela, edo (II) terminala epe horretan itzuli nahi duela jakinarazi arren, adierazitako helbidean ez badago terminala jasotzen birritan (2) saiatu eta gero. Kasu horretan, terminalaren zenbatekoa zordunduko zaio Erabiltzaileari, alta-prozesua egitean eman zuen kontu korronte, kreditu- edo zordunketatxartelean.

    8. ZERBITZUAREN ERABILGARRITASUNA.

    8.1. YOIGOk ez du bermatzen Zerbitzuaren erabilgarritasun eta jarraitutasunik, jarduera zehatzak egiteko egotzitako xede edo erabilera jakin baterako egokitasunik, ez eta haren hutsezintasunik ere.

    8.2. Aplikatzekoak diren legeek baimentzen duten bezain bestean, YOIGOk ez du erantzukizunik hartzen Zerbitzuaren funtzionamenduaren erabilgarritasun edo jarraitutasunik ezak, erabiltzaileek Zerbitzuari egotzitako xede edo erabilera jakin baterako egokitasunik ezak edo Zerbitzuaren hutsegiteek eragindako era guztietako kalteengatik.

    9. DATU PERTSONALAK.

    9.1. Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoan zehaztutakoari eta lege hori garatzeko gainerako araudiei jarraiki, YOIGOk Erabiltzaileari jakinarazten dio kontratazio-prozesuan zehar Erabiltzaileak jakinarazten dizkion datu pertsonalak Xfera Móviles S.A.U.-ren (helbidea: Avda. de la Vega, 15, 28108) jabetzako fitxategi batean gordeko direla eta eskaera bideratzeko erabiliko direla, aurreordainketako eta geroko ordainketako Zerbitzuen Baldintza Orokorretan horretarako aurreikusitakoarekin bat etorriz. Erabiltzaileak eskubidea dauka sarbide-, zuzenketa-, baliogabetze- eta aurkaritzaeskubideak gauzatzeko. Horretarako, idatzi bat bidali beharko du, Xfera Móviles, S.A.U.-ra (Avda. de la Vega, 15, (28108), Alcobendas (Madrid).

    Era berean, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoan zehaztutakoari eta lege hori garatzeko gainerako araudiei jarraiki, Interbox Technology, S.L.-k (IFK: B-95783312, helbidea: Ibáñez de Bilbao, 28 – 8, 48009 Bilbo) Erabiltzaileari jakinarazten dio bere produktuen urruneko erosketa-prozesuan zehar Erabiltzaileak jakinarazten dizkion datu pertsonalak Interbox Technology, S.L.-ren jabetzako fitxategi batean gordeko direla, eskaera bideratu eta fakturatzeko xedez.

    9.2. Kontratazio-prozeduran YOIGOri eta Interbox Technology, S.L.-ri emandako datu guztiak zuzenak direla adierazten du Bezeroak, eta datu horiek egiaztatzeko baimena ematen dio YOIGOri.

    9.3. Formularioan izartxoarekin ageri diren edo telefono bidezko kontratazio-prozesuan nahitaezkotzat jotzen diren datuak nahitaez bete behar dira. Datu horiek betetzen ez badira edo gaizki betetzen badira ezin izango da eskaera tramitatu.

    10. GEROKO ORDAINKETARAKO BERME-GORDAILUA.

    YOIGOren Geroko Ordainketako Zerbitzuen Baldintza Orokorretan eta Zerbitzu Finkoaren Baldintza Orokorretan aurreikusitakoari jarraiki, kontratazio-zerbitzuan zehar berme bat eskatu ahal izango dio YOIGOk Erabiltzaileari, esku-dirutan emandako ordainik gabeko gordailu gisa edo banku-abal gisa. Era berean, kreditu-muga bat finkatu eta tarifa altuagoko zerbitzuak, tarifikazio osagarria edota nazioarteko zerbitzuak erabiltzeko aukera mugatu ahal izango zaio Erabiltzaileari.

    11. ERREKLAMAZIOAK.

    Erabiltzaileak eskuragarri dauka YOIGOren Bezeroen Arreta Zerbitzua, 622 telefono-zenbakian (YOIGOren saretik deituz gero), 622 622 622 zenbakian (beste operadore baten saretik deituz gero), clientes@yoigo.comera email bat idatziz, nahiz posta bidez, Xfera Móviles, S.A.U., Atención al Cliente, Avda. de la Vega 15, 28108 Alcobendas (Madrid) helbidera idatzita. Erabiltzaileak bide horiek guztiak erabili ahal izango ditu bere erreklamazioa aurkezteko, eta hilabeteko epea izango du horretarako. Erreklamazioa jasotzen duenean, erreklamazioari dagokion erreferentzia-zenbakia emango dio YOIGOk Erabiltzaileari, bai eta erreklamazioa aurkeztu izana eta haren edukia egiaztatzen dituen dokumentu bat, hala eskatuz gero. Erabiltzailea ez badago ados YOIGOk emandako erantzunarekin, hilabeteko epea izango du dagokion Arbitraje Batzordean edo Telekomunikazioetarako eta Informazio Gizarterako Estatu Idazkaritzan erreklamazioa jartzeko.

    12. PRODUKTUEN BERMEA.

    12.1. Erabiltzaileak terminala erosi eta bi (2) urteko epean, ikusten badu terminala ez dabilela ondo edo ez datorrela bat fabrikatzailearen zehaztapenekin, terminala ordezkatzeko edo konpontzeko aukera izango du, dohainik.

    12.2. Edonola ere, YOIGOk terminala aztertu beharko du aurrena, ikusteko arazoa zein den eta erabakitzeko ea aukeratutako aukera neurrigabea den terminalaren kostuarekin alderatuta.

    12.3. Horretarako, Erabiltzaileak YOIGOren Bezeroen Arreta Zerbitzura deitu beharko du, 622 zenbakira (doako deia), edo, beste edozein operadoretatik deituz gero, 622 622 622 zenbakira (Erabiltzaileak darabilen operadoreak finkatutako prezioan), terminalari gertatzen zaionaren berri emateko. Handik Zerbitzu Teknikora bideratuko dute, eta haiek esango diote zer egin. Matxuraren eta konponketaprezioaren arabera, terminala konpontzea edo beste batekin ordezkatzea erabakiko du Zerbitzu Teknikoak.

    12.4. Terminala konpontzen edo aztertzen ari diren bitartean, ordezko terminala bat emateko zerbitzua dauka YOIGOk, halakorik eskuragarri baldin badauka.

    13. LIZENTZIAK EZ EMATEA.

    YOIGOk eta Interbox Technology, S.L.-k ez dute inolako lizentzia edo baimenik ematen beren jabetza industrial eta intelektualeko eskubideak edo Zerbitzuari lotutako beste edozein jabetza eta eskubide inolaz ere erabiltzeko.

    14. APLIKATU BEHARREKO LEGEDIA.

    YOIGO eta Interbox Technology, S.L.-ren eta Erabiltzailearen arteko erlazioa Espainiako legediari lotuta dago, ondorio guztietarako.

    ERANSKINA.

    KONTRATUAN ATZERA EGITEKO ESKUBIDEA GAUZATZEARI BURUZKO INFORMAZIOA:

    • Erabiltzaileak eskubidea dauka kontratu honetan atzera egiteko, 14 egun naturaleko epean, eta inolako justifikaziorik eman behar izan gabe.
    • Erabiltzaileak edo hark izendatutako garraiolariaz bestelako norbaitek eskaera jaso eta 14 egun naturalen buruan iraungiko da kontratuan atzera egiteko epea.
    • Kontratuan atzera egiteko eskubidea gauzatzeko, Erabiltzaileak atzera egin nahi duela jakinarazi beharko dio YOIGOri, bide hauetakoren bat erabiliz: email bat bidaliz devuelvomipedido@yoigo.com helbidera; gutun bat bidaliz Avenida de la Vega, 15, 28108 Alcobendas helbidera, edo telefonoz deituz 622 zenbakira (doako deia), YOIGOren telefono batetik deituz gero, edo 622 622 622 zenbakira (Erabiltzaileak darabilen operadoreak finkatutako prezioan), beste edozein operadoretatik deituz gero. Jarraian ageri den formularioa erabili ahal izango du Erabiltzaileak, nahiz eta ez den nahitaezkoa formulario hori erabiltzea.
    • Kontratuan atzera egiteko epea betetzeko, Erabiltzaileak aski du eskubide hori gauzatzeko eskaria dagokion epea amaitu aurretik bidalita.

    KONTRATUAN ATZERA EGITEAREN ONDORIOAK:

    • Erabiltzaileak kontratuan atzera eginez gero, ordura arte egindako ordainketa guztiak itzuliko dizkio YOIGOk, bidalketa-gastuei dagozkien 8 €-ak izan ezik (eta bidalketa egiteko eskaintzen dugun aukerarik merkeena baino garestiagoa den beste bide bat aukeratuz gero sortutako gastu osagarriak kenduta), behar ez bezalako atzerapenik gabe, eta kontratu honetan atzera egiteko erabakia YOIGOri jakinarazi eta 14 eguneko epean, gehienez ere. Erabiltzaileak kontratazioa egiteko erabili zuen bide beretik itzuliko dio dirua YOIGOk, non eta Erabiltzaileak berariaz besterik ez dion. Nolanahi ere, ez da inolako gasturik sortuko dirua itzultzearen ondorioz.
    • Kontratuan atzera egiteko erabakia YOIGOren Zerbitzua dagoeneko instalatuta edo aktibatuta dagoenean iristen bada, Bezeroa atzera egiteko epearen barruan dagoelarik, ordura egindako instalazioa eta ordura arteko kontsumoa kobratu ahal izango ditu YOIGOk, Bezeroak erabilitako tarifa bakoitzari dagozkion Baldintza Orokor eta Partikularretan zehaztutako kuoten zati proportzionalean.

    PRODUKTUA ITZULTZEKO, BALDINTZA HAUEK BETE BEHAR DIRA:

    • Paketearekin eman zitzaion material guztia bere jatorrizko bilgarrian eta egoera perfektuan itzuli beharko du Erabiltzaileak, osagarri guztiak (kargagailua, bateria, etab.) egoera perfektuan daudela, beren jatorrizko poltsetan poltsen barruan bazetozen, lente eta pantailen babesgailuak ondo jarrita eta okerreko erabilera edo manipulazioen aztarnarik gabe. Era berean, telefonoaren serie-zenbakiak (IMEI) bat etorri beharko du jatorrizko kutxan ageri denarekin eta Erabiltzaileari bidalitako SIM txartelari dagokionarekin. Produktuarekin batera, erosketa-faktura bidali beharko dio Erabiltzaileak YOIGOri. Dirua itzuli edo produktu berria bidali aurretik, artikuluaren bilgarriaren eta osagarrien egoera egiaztatu beharko du YOIGOk. Nabarmena bada jasotako produktuak baldintza horiek ez dituela betetzen, YOIGOk terminala itzuliko dio Erabiltzaileari, eta haren salmenta-prezio normala zordunduko dio, alta-prozesua egitean eman zuen kontu korronte, kreditu- edo zordunketa-txartelean.
    • Ondasunen izaera, ezaugarriak eta funtzionamendua finkatzekoa beharrezkoa denaz bestelako manipulazio baten ondorioz ondasunen balioa gutxitzearen erantzukizun osoa Erabiltzailearena izango da.

    KONTRATUAN ATZERA EGITEKO FORMULARIOAREN EREDUA.


    (Kontratuan atzera egin nahi baduzu baino ez duzu formulario hau bete eta bidali behar).

    Nori zuzendua: YOIGO (Xfera Móviles, S.A.U.), Avenida de la Vega, 15, 28108 Alcobendas (Madrid) eta devuelvomipedido@yoigo.com.

    Honen bidez jakinarazten dut/dugu (*) ondoren zehaztutako (*) ondasuna erosteko / zerbitzua jasotzeko nire/gure kontratuan (*) atzera egiten dudala.

    _/_/_ -(e)(a)n eskatua/jasoa (*).

    Kontsumitzaile eta erabiltzaile(ar)en izena:


    Kontsumitzaile eta erabiltzaile(ar)en helbidea:


    Kontsumitzaile eta erabiltzaile(ar)en sinadura (formulario hau paperan aurkezten bada bakarrik).

    ________, 20 ____(e)ko ________ ren ________ (e) an

    (*) Ezabatu ez dagokiona.

    PARA LEYES LAS DE TU MADRE.