Baldintza hauek arautuko dituzte Xfera Moviles SA (YOIGO) enpresaren aurretiko ordainketa txartela Web bidez eta Zuzenean kargatzeko operatiba eta funtzionamendua, YOIGOk kreditu edo zordunketa txartelak erabiliz eta YOIGOk uneoro gaitutako birkarga kanalen bidez, www.yoigo.com web orrian eskaintzen duen informazioaren arabera (aurrerantzean, “YOIGOren Birkarga kanalak”).
Zerbitzuaren helburua da YOIGOren aurretik ordaintzeko txartelak kargatzeko zerbitzua ematea, YOIGOren Birkarga kanalen bitartez (“Zerbitzua”). Zerbitzua erabiltzeak Zerbitzuaren erabiltzaile bihurtzen zaitu (aurrerantzean “Erabiltzailea”) eta adierazten du erabat onartzen dituzula baldintza berezi hauek (aurrerantzean “Baldintza Bereziak”). Baldintzak www.yoigo.com web orrian aurki ditzakezu beti.
YOIGOk, alde bakarrean, edozein momentutan eta abisurik eman gabe, alda ditzake Zerbitzuaren aurkezpena, konfigurazioa eta edukia eta baita Zerbitzua erabiltzeko Baldintza Bereziak ere, eta aldaketa horiek momentu horretatik aurrera egindako kontratuei aplikagarri izango zaizkie.
Zerbitzuak saldoa handitzen ahalbidetzen du YOIGOren aurretik ordaintzeko txartela edozein momentutan birkargatuz, aurretiko ordainketa txartelarekin ematen den zerbitzua aktibatuta dagoen bitartean. Horretarako, Erabiltzaileak YOIGOren Birkarga kanaletako edozein aukera dezake, www.yoigo.com web orrian eskaintzen den informazioaren arabera.
Web orriaren bidezko kontratazio prozesuan, Zerbitzua kontratatu nahi duen Erabiltzaileak bete beharko ditu birkarga orriko inprimakian eskatutako datu guztiak. Inprimakia bete eta bidali eta Baldintza hauek onartzeko klik egin ondoren, kontratazio prozesua amaituko da eta Erabiltzaileak YOIGOren proposamena eta aplikagarri zaizkion baldintzak onartzen dituela esan nahiko du. YOIGOk kontratazioaren kopia bat gordeko du bere artxiboetarako, euskarri elektronikoan.
Kontratazio telefonikoaren prozesuan, inprimakiak bete eta Erabiltzaileari baimena eskatzean, kontratazio prozesua amaituko da eta Erabiltzaileak YOIGOren proposamena eta aplikagarri zaizkion baldintzak onartzen dituela esan nahiko du. Sistemaren segurtasuna hobetzeko eta egindako kontratazioaren egiaztagiria gordetzeko, YOIGOk elkarrizketa telefoniko horiek grabatu ditzake, Erabiltzaileak aurretiaz baimena emanda.
Edonola ere, YOIGOk kasuan kasu produktu eta zerbitzuak kontratatzeko ezarritako telefono zenbakiak dohainekoak dira.
Zerbitzuak bi birkarga modalitate ditu: Web Birkarga (Erabiltzaileak ez du erregistratu behar) eta Birkarga Zuzena (Erabiltzaileak erregistratu behar du). Web Birkargarekin, edozein erabiltzailek birkarga egin dezake, eta, Birkarga Zuzenarekin, azkarrago egin daiteke, erabiltzailea erregistratu ostean. Birkarga Zuzena zerbitzua izan dezakete soilik YOIGOren aurretiko ordainketa gaituta duten bezeroek.
Operazio bakoitzeko, gutxienez bost (5) euro birkargatu behar dira, eta, gehienez, ehun eta berrogeia hamar (150) euro (zergak barne). Birkargaren zenbatekoak bostaren (5) multiploak izango dira eta ez da dirurik itzultzen. Ondorioz, aurretiko ordainketa txartelean metatutako saldo eskuragarria zerbitzua ordaintzeko erabilik oda soilik (ahotsa, SMS, MMS, datuak eta edukiak), eta YOIGOk ez dio Erabiltzaileari inolaz ere dirurik itzuliko birkargatu den saldoaren zenbatekoaregatik.
YOIGOk eskubidea du edozein momentutan Zerbitzu hau aldatu, aldi baterako eten edo bertan behera uzteko.
Prozesua amaitu ostean, YOIGOk Erabiltzaileari egindako birkargaren konfirmazioa bidaliko dio. Horretarako, posta elektronikoz igorriko dio kontratazioaren ziurtagiria (Internet bidez egiten bada, pantailaren bidez emango zaio baita ere). Era berean, YOIGOk SMS bat bidaliko dio birkarga jaso duen aurretiko ordainketaren txarteleko zenbakira, birkargaren zenbatekoa jakinarazteko.
Eragiketak arrazoiren batengatik huts egiten badu, YOIGOk Erabiltzaileari jakinaraziko dio. Legeak baimentzen duen heinean, YOIGOk ez du Erabiltzailearekiko erantzukizunik izango huts egiten duten eragiketengatik.
Zerbitzuaren ezaugarri bereziak direla-eta, ezin dira zuzendu kontratazio prozesuan informazioa ematean egiten diren hutsegiteak. Hori dela eta, YOIGOk ez du erantzukizunik bere gain hartzen, Erabiltzaileak birkarga egiterakoan datuak gaizki ematen baditu, eta birkarga jasoko duten telefono zenbakia eskatzen duten inprimakiak betetzean arreta berezia jarri beharko da. Erabiltzaileak telefono zenbakia gaizki sartzen badu, YOIGOk beharrezko kudeaketa teknikoak egin ditzake birkarga egin eta hurrengo 24 orduetan, banku txartelaren zorra deuseztatzeko. Horrelakoetan, eskatutako birkargaren zenbateko osoa emango zaio bakarrik (ez dira ordainketa partzialak onartuko), birkargatu den txartelean saldo nahikoa badago eta Erabiltzaileak aurretiaz YOIGOri jakinarazi badio birkarga deuseztatu nahi duela eta egindako eskaeraren zenbakia. Horretarako, 622 bezeroaren arreta zerbitzura jo (dohainekoa YOIGOren saretik egiten denean) edo 622 622 622 zenbakira dei dezake (beste operatzaile batetik deitzen denean).
Zerbitzu hau dohainekoa da Erabiltzailearentzat. Dena dela, aurrekoa hala izanda ere, dagokion bankuak kreditu edo zorduntze txartelak erabiltzeagatik prezio bat kobratu diezaioke Erabiltzaileari.
Erabiltzaileak hitz ematen du Zerbitzua zuzen eta eraginkortasunez erabiliko duela eta errespetatuko dituela legea, Baldintza Berezi hauek, orokorrean onartutako moral eta ohitura onak eta ordena publikoa. Erabiltzaileak hitz ematen du ez duela Zerbitzu erabiliko helburu ilegal edo debetatuekin, hirugarrenen eskubide eta interesen kaltetan edo Zerbitzua, ekipo informatikoak, softwarea, fitxategiak, dokumentuak eta YOIGOren edo hirugarrenen ekipo informatikoetan gordetako edukiak kaltetu edo normal erabili eta gozatzea oztopatzen duen era batean. YOIGOk eskubidea du egoki deritzon neurriak har ditzake, Zerbitzua legez kanpo erabiltzen dela uste badu.
Erabiltzaileak bere gain hartuko ditu Baldintza hauen edo Zerbitzuaren erabilerarekin lotutako legearen araberako betebeharrak haustearen ondorioz YOIGOk izan ditzakeen edozein kalte-galera.
Birkarga egiteko, kreditu edo zorduntze txartelak erabiliko dira edo Erabiltzaileak aukeratzen duen era YOIGOk Zerbitzu honetarako aurreikusten dituenen artean. Erabiltzailea ordainketarako erabiltzen den txartelaren titularra izan behar du. YOIGOk eskubidea du birkargak atzera botatzeko, ordainketa zerbitzua kudeatzen duen bankuak ezarritako segurtasun neurriak betetzen ez badituzte.
Kreditu txartel bidezko ordainketa zerbitzua kreditu erakunde batek baimendutako merkatari titular batek kudeatzen du.
YOIGOk ez du erantzukizunik erabiltzaileak kreditu edo zorduntze txartelekin ordaintzeko ematen dituen datuen isilekotasun eta segurtasunaren gainean, informazio eta datu horien tratamendua YOIGOk bakarrik kontrolatzen ez badu.
YOIGOk ez du bermatzen Zerbitzua eskuragarri eta beti funtzionamenduan egongo denik, edozein helburutarako egokia denik edo jardueraren bat egiteko bereziki erabilgarria denik, eta ezta hutsik egiten ez duenik.
Aplikagarri zaion araudiak baimentzen duen maximora arte, Zerbitzua eskuragarri ez egotegatik edo funtzionatzeari uzteagatik sortutako kalte-galerei dagokienez, YOIGOk ez die erantzukizunik leporatzen erabiltzaileek Zerbitzuari egotzi dioten helburu edo erabilera baterako egokitasun ezari eta Zerbitzuaren hutsegiteei.
Izaera pertsonala duten datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, YOIGOk jakinarazten dio Erabiltzaileari kontratuan azaltzen diren datu pertsonal guztiak eta YOIGOk kontratua garatzean lor ditzakeenak datu pertsonaletako fitxategi automatizatuetan gordeko dituela YOIGOk eta horien erantzule izango dela, Erabiltzailearentzat kontratua mantendu eta kudeatzeko eta beste operadoreen sareen bitartez egindako konexioak ordaintzeko, eta, Zuzeneko Kargaren Erabiltzaile bazara, baita merkataritza ekintzak eta publizitate sustapena egiteko ere. Erabiltzaileak edozein momentutan gauzatu ditzake indarrean dagoen legedian aurreikusitako atzipen, zuzentze, deuseztatze eta aurkaratze eskubideak. Horretarako, Xfera Móviles, SA enpresari idatziz zuzenduko zaio (Erreferentzia: DATOS), helbide honetara: Avenida de la Vega 15, 28108, Alcobendas (Madrid).
YOIGOk Erabiltzailearen datu pertsonalak isilpean mantendu eta gorde beharko ditu. Orobat, datu horiek aldatzea, galtzea, erabiltzea edo baimenik gabe inork atzitzea galarazteko neurriak hartu beharko ditu, indarrean dagoen legediak ezarritako betebeharren arabera. Erabiltzaileak hitz ematen du zentzuzko epe batean YOIGOri adierazi diola aldaketarik egon den kontratuak iraun bitartean emandako datuetan.
YOIGOk Erabiltzailearen edo haren ordez edo interesean ari denaren kaudimena egiazta dezake, ondare eta kreditu kaudimenaren gaineko fitxategi komunak atzituz, fitxategien arduradunek zerbitzu horiek ematen badituzte, indarrean dagoen legediaren arabera. Horretaz gain, YOIGOk Erabiltzaileak emandako datuak zuzenak direla ere egiaztatzeko eskubidea du. Erabiltzaileak helburu estatistikoekin eta kaudimenaren azterketak egiteko, kaudimenaren datuak erabili eta mantentzeko baimena ematen dio YOIGOri. Baimen hori bertan behera geratuko da kontratua sinatzen ez bada.
Erabiltzaileak adierazten du YOIGOri emandako datu guztiak zuzenak direla eta YOIGOri baimena ematen dio datuak zuzenak direla egiaztatzeko.
Inprimakian daturen bat betetzen ez bada edo gaizki betetzen bada, ez da eskaera tramitatuko.
Erabiltzaileak informazioa jaso ahal izango du Zerbitzuaren eta hari eragiten dioten bestelako gertakarien inguruan Erabiltzailearen Arretako Zerbitzuaren bitartez. Horretarako, 622 zenbakira (YOIGOko saretik deitzen denean) edo 622 622 622 zenbakira (beste operadoreen sareetatik deitzen denean) deitu dezake edo www.yoigo.com web orrira sartu. Halaber, postaz ere harremanetan jar daiteke: Xfera Móviles, S.A., Departamento de Atención al Cliente, Avenida de la Vega, 15, 28108 Alcobendas (Madrid); eta baita posta elektronikoz ere: clientes@yoigo.com.
Ondorio guztietarako, YOIGO eta erabiltzailearen arteko harremana Espainiako legediaren arabera arautuko da.
Baldintza Orokor hauek 2009ko abuztuaren 29arte indarrean egongo dira. 2009ko abuztuaren 30ean www.yoigo.com web gunean kontsulta ditzakezun Baldintza Orokor berriak indarrean sartuko dira.