Inprimatu

TELEFONO MUGIKORRAREN ZERBITZUA KONTRATU-MODALITATEAN EMATEAREN BALDINTZA OROKORRAK.

1. XEDEA

1.1. Zehaztu gabeko iraupeneko kontratu honen bitartez, XFERA MÓVILES, S.A. ("YOIGO") enpresak erabiltzaileentzat erabilgarri dagoen telefono mugikorren zerbitzua ("Zerbitzua") eskainiko dio Bezeroari. Enpresak A-82528548 IFK zenbakia du eta helbide honetan du egoitza: Avda. de la Vega, 15 (28108), Alcobendas (Madril).

1.2. Bezeroak azken erabiltzaile gisa bakarrik erabili ahal izango du Zerbitzua, beraz, ez du izango telefono-trafikoa berriz saltzeko, ezta Zerbitzua komertzializatzeko edo eskaintzeko baimenik ere.

2. ZERBITZUAREN HASIERA

YOIGOk honako kontratua sinatu eta hamabost eguneko epean Zerbitzua eskaintzen hasteko konpromisoa hartzen du.

3. PREZIOA

Bezeroak egindako ahots- eta datu-trafikoari une bakoitzean indarrean dauden eta kontratatutako modalitateari dagozkion tarifak eta kuotak aplikatuko zaizkio. Bezeroari kontratatutako prezio-planaren arabera aplikatuko zaizkion tarifak eta kuotak behar bezala eman zaizkio ezagutzera; horiek YOIGOren web-orrian (www.yoigo.com) aurki daitezke edo arretarako telefono-zenbakien bitartez ezagut daitezke, hain zuzen ere: 622 (YOIGOren saretik deitzen denean) edo 622 622 622 (beste operadoreen sareetatik deitzen denean).

4. FAKTURAZIOA ETA ORDAINKETA

4.1 YOIGOk hilean behin fakturatuko ditu Bezeroak egindako karguei dagozkien ordainketak. Fakturari dagokion epean Bezeroaren kontsumoa nahitaezko gutxieneko kontsumoaren zenbatekora iristen ez bada ("Gutxieneko kontsumoa"), YOIGOk, egindako kontsumoaz gain, zenbateko horren eta gutxieneko kontsumoaren zenbatekoaren arteko aldea ere fakturatuko dio Bezeroari. Gutxieneko kontsumoa Bezeroak fakturaren epean kontsumorik egiten ez badu ere kobratuko da.

4.2 Sortzapenaren ondoren zailtasun teknikoak direla-eta fakturatzea ezinezkoa denean, ondorengo aldietan fakturatu gabe dagoen zenbatekoa kobratu beharreko gisa agertuko da. Espainiatik kanpo egindako deien edo desbideratzeen kasuan, atzerriko operadoreak YOIGOri dei edo desbideratze horien zenbatekoa jakinaraztean hasiko da fakturatzen aipatutako zerbitzuak.

4.3 Harpidetzeko kuota behin bakarrik kobratuko da Zerbitzuaren konexioaren ordain gisa, eta haren zenbatekoa lehenengo fakturan sartuko da.

4.4 YOIGOk fakturazioa eta zordundutako zenbatekoak honako kasuetan aurreratu ahal izango ditu: (i) Bezeroak YOIGOk ezarritako kreditu-mugak gainditzen dituenean, (ii) Zerbitzua bertan behera uzten edo eteten denean, (iii) kontratua edozein arrazoi dela-eta iraungitzen denean, (iv) iruzurra edo ez ordaintzeko arrisku objektibo eta akreditatua dagoenean edo (v) Bezeroak kontratua betetzen ez duenean.

4.5 Bezeroak banku-helbideratze bidez edo, Bezeroak hala eskatuz gero, banku-transferentzia bidez ordainduko du faktura.

4.6 Mugaegunean ordaindu ez diren fakturei, atzerapena dela-eta, diruaren legezko interesa gehi bi puntuko interesa gehituko zaie.

4.7 Bezeroak faktura xehatua lortzeko eskubidea izango du, maiatzaren 22ko 899/2009 Errege Dekretuak onartutako komunikazio elektronikoen zerbitzuen erabiltzailearen eskubide-gutunaren 22.2. artikuluan ezarritako xehetasun-mailaren arabera. Xehetasun-maila horren ordainetan, YOIGOk bezeroari eska diezaioke hilabetean euro bateko (1) kuota ordaintzea (zeharkako zergak kanpo). YOIGOk aipatutako hilabeteko kuota hori eskatzea erabakitzen badu, Bezeroari fakturazio xehatua jasotzeari uzteko aukera emango dio, hilabete bateko aurrerapenarekin.

5. DESKONEKTATZEKO ESKUBIDEA

5.1 Bezeroak YOIGOri eskatu ahal izango dio nazioarteko deien, goi-mailako tarifen edo tarifa gehigarriak erabiltzen dituzten zerbitzuak deskonektatzea, Bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren bitartez.

5.2 Bezeroak eskatu eta hurrengo hamar egunetan deskonektatuko da zerbitzua eta, Bezeroaren errua ez denean, deskonexioa egun horietan egiterik ez balego, deskonektatzea eskatu den zerbitzuaren gastuak YOIGOk ordaindu beharko ditu.

6. ZERBITZUAREN ALDI BATERAKO ETENA

6.1 Bezeroak zor dituen zenbatekoen zatiren bat edo zenbateko osoa ordainduko ez balu, egindako deiak murriztu eta Zerbitzua eten ahal izango du YOIGOk. YOIGOk zor den zenbatekoa ordaindu dela egiaztatu ondorengo lehenengo lanegunean zehar berrezarriko du Zerbitzua. Horretarako, YOIGOri hamar (10) euro ordainduko zaizkio gehienez (zeharkako zergak kanpo), Zerbitzua berrezar dezan.

6.2 YOIGOk iruzurra, iruzurra gertatzeko arrisku objektiboa edo Zerbitzua legez kanpo erabiltzen ari dela nahiz YOIGOk eskatutako bermea betetzen ez dela hautematen duenean, irteerako deiak murriztu eta Zerbitzua eten ahal izango du, 11. klausulak dioenaren arabera.

6.3 Bezeroak eskubide osoa du YOIGOri Zerbitzua hilabetea eta hiru hilabete bitarteko epealdian etetea eskatzeko eta eten hori lortzeko. Zerbitzuaren etenaldiak ezin izango du laurogeitahamar egun natural baino gehiago iraun. Bezeroak eskatutako epealdia bukatu eta gero, YOIGOk Zerbitzua berriz ere aktibatuko du.

6.4 Zerbitzua etenez gero, 112 larrialdietarako telefonora deiak egin ahal izango ditu Bezeroak.

6.5 Edozein arrazoi dela-eta, Zerbitzua etenda dagoen bitartean, Bezeroari Gutxieneko kontsumoaren zenbatekoa kobratuko zaio deiak jasotzeko gaitasunaren ordainean.

7. ZERBITZUAREN KALITATEA ETA ALDI BATERAKO ETENA

7.1 YOIGOren Zerbitzuak indarrean dauden araudiak kalitateari buruz xedatzen duten betebeharrak beteko ditu. YOIGOk Bezeroentzat 622 telefonoa sortu du, gertakizunen arreta-zerbitzua mantentzeko.

7.2 Zerbitzua aldi baterako etengo balitz, Bezeroak kalte-ordain automatikoa jasotzeko eskubidea izangoo luke hurrengo fakturan, hurrengo bi zenbatekoen artean altuena, baldin eta horietako batek euro bateko (1) zenbatekoa gainditzen badu:

7.3 Ezinbesteko arrazoia dela-eta Zerbitzua eteten denean, YOIGOk harpidetza-kuoten eta trafikoarekin zerikusirik ez duten zenbatekoak automatikoki itzuliko dizkio Bezeroari, etenak iraun duen denboraren arabera proportzionalki banatuta. Atzerrian YOIGO ez diren beste operadoreen bitartez egindako deiei (ibiltaritza delakoari) eta YOIGOren sarean tarifak ez dituzten zerbitzuei ez zaie arestian adierazitakoa aplikatuko.

7.4 Horretaz gain, YOIGOk, ezinbesteko kasuetan izan ezik, arazo teknikoen edo mantentze-lanen ondorio diren sareko zerbitzuaren etenak fakturazio-ziklo bakoitzeko zortzi (8) ordu baino gehiago iraungo ez duenaren konpromisoa hartzen du. Konpromiso horretan zehaztutako orduak baino ordu gehiago irauten badu etenak, YOIGOk ordu bakoitzeko, ehuneko hogeia (20) gehituko dio aurreko 7.2. atalean aurreikusitako kalte-ordainari. Horretarako, Bezeroak, zerbitzua berrezarri den egunaren hurrengo hilean, bidali beharko du kalte-ordainaren eskaera YOIGOren bezeroarentzako arreta-zerbitzura. Kalte-ordaina emango balitz, YOIGOk hurrengo fakturaren zenbatekotik kenduko du haren zenbatekoa.

7.5 Etena egonez gero, ez da kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik egongo Zerbitzua honako arrazoi batengatik eteten denean: Bezeroak kontratua betetzen ez duenean edo Bezeroak indarrean dagoen legearen arabera aztertu ez diren terminalak sarera konektatzean sortutako kalteak eragiten dituenean.

8. DATUEN BABESA

8.1 Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1009 Lege Organikoari jarraiki, YOIGOk zera adierazi nahi dio Bezeroari: kontratuan azaltzen diren datu pertsonal guztiak eta YOIGOk kontratua garatzean ezagut ditzakeenak YOIGOk sortutako eta haren erantzukizunaren menpeko datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan gordeko ditu, Bezeroarentzat kontratua mantendu eta kudeatzeko, beste operadoreen sareen bitartez egindako konexioak ordaintzeko eta merkataritzako ekintzak eta publizitate-sustapena egiteko.

8.2 YOIGOk Bezeroari haien sustapen komertzialak jakinarazi edo balio gehigarriko zerbitzuak eman ahal izateko, kontratuak dirauen bitartean YOIGOk Bezeroari baimena eskatzen dio trafiko-datuak eta Bezeroak kontratu honetan emandako datu pertsonalak eta erabiltzen dituen zerbitzu guztien datuak erabiltzeko. Bezeroak, nolanahi ere, edozein unetan baliogabetu ahal izango du YOIGOk haren datu pertsonalak horrela erabiltzeko baimena, helbide honetara idatzita: Xfera Móviles, S.A. (Ref. DATOS), Avenida de la Vega, 15, 28108 Alcobendas (Madril).

8.3 Hala ere, balio gehigarria duten zerbitzuak emateko beharrezkoak diren trafiko-datuak erabiltzeko baimena ontzat hartuko da Bezeroak mota horretako edozein zerbitzurako eskaera, erabilera edo sarbidea gauzatzen badu.

8.4 Bezeroak, indarrean dagoen araudiak adierazten duen sarbide-, zuzentze-, baliogabetze- eta aurkaritza-eskubideak erabil ditzake nahi duenean, arestian adierazitako YOIGOren helbide sozialera idatziz.

8.5 YOIGOk Bezeroaren datu pertsonalak gorde beharko ditu eta haiek aldatzea, galtzea, erabiltzea edo inork ezagutzea galarazteko neurriak hartu beharko ditu, indarrean dagoen legediaren arabera.

8.6 YOIGOk Bezeroaren kaudimena egiaztatu ahal izango du, indarrean dagoen legediaren arabera zerbitzu horiek eskaintzen dituzten arduradunen bitartez, kaudimen patrimonialeko eta kredituko fitxategi komunetan begiratu eta, horretaz gain, Bezeroak emandako datuak zuzenak direla ere egiaztatzeko eskubidea du. Bezeroak helburu estatistikoekin eta kaudimenaren azterketak egiteko, kaudimenaren datuak erabili eta mantentzeko baimena ematen dio YOIGOri. Baimen hori bertan behera geratuko da kontratua sinatzen ez bada. Era berean, Bezeroak YOIGOrekin dituen diru-betebeharrak behar denean betetzen ez baditu, kontratuak adierazten duen bezala, YOIGOk haren identifikazio-datuak eta ordaindu gabe dauden zorrei buruzko datuak ezagutzera eman ahal izango dizkie kaudimen patrimonial eta kredituzkoei buruzko informazioa ematen duten erakundeei , indarrean dagoen legediari jarraiki beti ere.

8.7 Bezeroak bere datu pertsonalak harpidetu-gidetan agertzea eskatuz gero, YOIGOk datu horiek Telekomunikazioen Merkatuaren Batzordeari jakinaraziko dizkio, batzordeak gidak egiten dituzten erakundeen eta informazio- eta kontsulta-zerbitzuak ematen dituzten erakundeen eskura jar ditzan.

9. BEZEROARENTZAKO ARRETA

9.1 Bezeroak Zerbitzuaren eta harekin lotutako bestelako gertakarien inguruko informazioa jaso ahal izango du Bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren bidez, bai 622 zenbakira (YOIGOko saretik deitzen denean) edo 622 622 622 zenbakira (beste operadoreen sareetatik deitzen denean) deituta edo www.yoigo.com web-orrian. Postaz ere jar zaitezke harremanetan: Xfera Móviles, S.A., Departamento de Atención al Cliente, Avenida de la Vega, 15, 28108 Alcobendas (Madril) helbidera idatzita edo posta elektronikoz clientes@yoigo.com helbidera idatzita.

9.2 Zerbitzuari buruzko erreklamazioak aurkezteko, Bezeroa YOIGOrekin jarri beharko da harremanetan, aurreko paragrafoan aipaturiko modu baten bitartez, erreklamazioaren arrazoiaz jabetzen den momentutik hilabete bateko (1) epean. Erreklamazioa jasotzen duenean, YOIGOk erreklamazioari dagokion erreferentzia-zenbakia adieraziko dio Bezeroari.

9.3 Erreklamazioa egin eta gero, Bezeroak hilabete batean YOIGOren behar bezalako erantzunik jasoko ez balu, honek dagokion Arbitraje-batzordeari edo Telekomunikabideen eta Informazio Gizarterako Estatu Idazkaritzari aurkez diezaieke erreklamazioa, lege aplikagarrian zehaztutako baldintzen arabera.

10. KONTRATU-ALDAKETA

10.1 Bezeroak, kontratuko datuetan gertatzen den edozein aldaketa YOIGOri adierazteko konpromisoa hartzen du, fakturazioaren helbideari eta helbideratzearen banku-kontuari dagozkienak batez ere, kontratuan adostutako betebeharrak betetzeko ezinbestekoak baitira.

10.2 YOIGOk, aldez aurretik, hilabete bat lehenago eta Bezeroari jakinarazi ondoren, kontratua aldatu ahal izango du, edukia lege edo egoera teknologiko berriei edo mugikorren merkatu berriari egokitzeko. Proposatutako aldaketarekin ados ez badago, Bezeroak YOIGOri kontratua bertan behera uzteko nahia adierazi ahal izango dio. Kontratua bertan behera uzteko nahia Bezeroak YOIGOren helbide sozialera bidali beharko du Bezeroaren NANaren kopia edo balio bereko dokumentuarekin batera. YOIGOk adierazitako aldaketa indarrean sartu ondoren Bezeroak Zerbitzua erabiltzen badu, honek aldaketa onartu duela adieraziko du.

11. BERME- GORDAILUAK

11.1 Kontratuaren xedea diren betebeharrak betetzen direla bermatu ahal izateko, YOIGOk Bezeroari berme bat eskatu ahal izango dio, esku-dirutan ordaintzen ez den diru-gordailu edo banku-abal gisa, eta Bezeroari kreditu-muga edo goi-mailako zerbitzuak, tarifikazio gehigarriak edo nazioarteko zerbitzuak erabiltzea eragotzi ahal izango dio, honako egoeren aurrean:

11.2 Eskatuko zaion bermea ez betez gero, YOIGOk harpidetza-eskaera baliogabetzea, irteerako deiak mugatzea, zerbitzua etetea edo kontratua bertan behera uztea eragin dezake.

11.3 Ordaindu beharreko zorrak egonda Bezeroak kontratua bertan behera uzteko, jabetza aldatzeko edo kontratua beste norbaiti emateko eskatuz gero, YOIGOk zor den zenbatekoa bermetik kentzeko eskubidea izango du, gainerakoa Bezeroarentzat erabilgarri geldituz.

12. KONTRATUAREN IRAUNGITZEA. ZERBITZUAREN BEHIN BETIKO ETETEA

12.1 Honako kontratua kontratuak iraungitzeko kausa orokorren ondorioz iraungiko da honakoez gainera:

12.2 Kontratua bertan behera uzteak ez du Bezeroa YOIGOrekiko dituen ordaintzeko betebeharrengandik kargugabetuko haren Zerbitzuak erabiltzeagatik.

13. LEGEDI ETA ERREGIMEN JURIDIKO APLIKAGARRIAK

Bezeroaren eta YOIGOren arteko erlazio juridikoa honako kontratuan eta Espainiako legedian oinarritzen da.

TELEFONOAREN, MODEMAREN EDOTA ERAMANGARRIAREN (PRODUKTUA/K) EROSKETARI BURUZKO BALDINTZA BEREZIA

1. IRAUNKORTASUNA

Honako baldintza partikularra alderdiek berariaz adierazten badute soilik aplikatu ahal izango da.

Produktua/k erosteko orduan YOIGOk Bezeroari egindako deskontua ("Deskontua") kontutan hartuta, Bezeroak harpidetza deuseztatzen badu edo kontsumo-konpromiso baxuagoa duen prezio-plan batera aldatzen bada harpidetza-kontratuan zehaztutako iraunkortasun-aldian zehar, aipaturiko Deskontuaren zenbatekoaren baliokidea den ordaina ordaindu beharko dio Bezeroak YOIGOri gehienez. Halaber, harpidetza deuseztatzearen datan edo prezio-plana aldatzen den datan ordaindu gabe dauden Ordainketa atzeratuko kuota guztien epemuga aurreratu egingo da. Zenbateko horiek Bezeroari fakturatuko zaizkio hala dagokionean.