Xfera Móviles, S.A.-k (“YOIGO”) eskaintzen dituen telefonia mugigarriko edozein modalitateko zerbitzuetan alta eman nahi duen bezeroak (“Bezeroa”) eramangarritasuna eskatzeko aukera du, hau da, orain duen operadoretik (“Operadore emailea”) YOIGOra. Gainera, aldatu baino lehen zuen telefono mugigarriaren zenbakia mantendu ahal izango du (“Eramangarritasuna”).
Eramangarritasuna eskatzean, Bezeroak baldintza partikular hauek guztiak onartuko ditu (“Baldintza partikularrak”). Baldintza Partikular hauek, Zerbitzuaren Baldintza Orokorrak (kontratu edo txartel bidezkoak) eta kontratatutako produktuei edo zerbitzuei aplika dakizkiekeen bestelako baldintzak www.yoigo.com Web orrian kontsulta daitezke.
Eramangarritasuna eskatzerakoan, Bezeroak ondokoa adieraziko du:
a) Operadore Emailearen zerbitzuetan baja eman nahi duela, bere zenbakia aldatu gabe (“Eramandako Zenbakia”) YOIGO zerbitzuentzako.
b) Operadorea aldatzeko sistemetan egin behar diren aldaketek irauten duten bitartean zerbitzua denboraldi batez eten daitekeela onartuko du. Denboraldi hori hiru ordukoa izango da gehienez ere.
Eramangarritasuna eskatzean (“Eskakizuna”), Bezeroak YOIGOri eskatuko dio Operadore Emailean baja emateko tramiteak eta kudeaketak egiteko (Eskakizuna baja eskaeraren dokumentua da) eta lehendik zuen Eramandako Zenbakia YOIGOren zerbitzuentzako mantentzeko.
2.1.- Eramangarritasun-epea
Eskakizuna bideratzeko gutxienezko epea sei (6) egunekoa izango da Eskakizuna egiten duzunetik, eta Eskakizuna egin eta hurrengo 30 egunetan Bezeroak nahi duen eguna aukera dezake zenbakia eramateko.
Bezeroak badaki eta onartuko du datu hori gutxi gorabeherakoa dela. Operadore Emaileak data alda dezake, kupo-soberakina dagoenean edo bestelako arrazoietan oinarriturik. Operadore emaileak Eramangarritasun-data aldatzen badu, Bezeroarekin harremanetan jarriko da YOIGO, aldaketaren berri emateko.
2.2.- Eramangarritasuna Ukatzea
Aldeek onartuko dute Operadore Emaileak ahalmena duela Eskakizuna ukatzeko, ondorengo arrazoi hauengatik (zenbait aipatzearren, baina ez da horietara bakarrik mugatzen) edo aplika daitekeen araudia dela-eta orain edo etorkizunean baimenduta dauden arrazoiengatik:
(i) Kontsumitu ondoren ordaintzen duten abonatuen kasuan, abonatuaren zenbakia eta haren IFZ/NA/Pasaportea eta nazionalitatea/IFK bat ez datozelako.
(ii) Aurretik ordaintzen duten abonatuen kasuan, abonatuaren zenbakia eta ICC-ID edo SIM-(ar)en serie-zenbakia bat ez datozelako.
(iii) Zenbakiarentzat eramangarritasun prozesu bat martxan dagoelako;
(iv) Zenbakia Operadore Emaileari ez dagokiolako edo hari eraman ez zaiolako;
(v) Zenbakia baja emanda dagoelako;
(vi) Ezinbesteko arrazoiak daudelako;
(vii) Operadore Emaileari SIM txartela lapurtu edo galdu dela salatu ez zaiolako; edo
(viii) Sarea bideratzeko aurrizkia edo NRN elkarrekin konektatzeko ireki ez delako.
Halako arrazoiren bat dela-eta Operadore Emaileak eramangarritasuna ukatzen badu, YOIGOk ez du Bezeroaren aurrean inolako erantzukizunik izango.
Datu Pertsonalak Babesteko Abenduaren 13ko Lege Organikoak dioena eta gainerako araudia betez, hauxe adierazi nahi dio YOIGOk Bezeroari: Bezeroak Eramangarritasun-eskakizunean adierazitako datu pertsonalak Xfera Móviles, S.A.ren jabetzako (Helbidea Avda. de la Vega, 15 (28108) Alcobendas , Madrilen, duena) fitxategi batean gordeko dira eta Bezeroaren Eramangarritasun-eskakizuna kudeatzeko baino ez dira erabiliko. Datu horiek Eramangarritasunean parte hartzen duen Operadore Emaileari eman ahal izango zaizkio, Eramangarritasuna kudeatu ahal izateko. Bezeroak bere datuetara sartzeko, haiek aldatu, ezeztatu edo horiei aurka egiteko eskubidea izango du. Horretarako, Xfera Móviles, S.S. Avda. de la Vega, 15 (28108). ALcobendas (Madril)-era idatzi beharko du.
Eramangarritasunaren inguruko informazio gehiago lortzeko, Bezeroak YOIGOren www.yoigo.com Web orria ikus dezake edo 622 bezeroaren arretako doako zenbakira deitu (YOIGOren telefono batetik deitzen denean edo 622 622 622 telefonora beste operadore batetik deitzen denean, orduan operadorearen arabera izango da deiaren prezioa).