Inprimatu

TELEFONIA MUGIKORRAREN ZERBITZUA TXARTEL MODALITATEAN EMATEKO BALDONTZA OROKORRAK

1. Xedea

1.1. Zehaztu gabeko iraupeneko kontratu honen bitartez, XFERA MÓVILES, S.A. ("YOIGO") enpresak aurretiko ordainketako-modalitatearekin eskainiko dio telefono mugikorren zerbitzu publikoa (“Zerbitzua”) Bezeroari. Enpresak (A-82528548 IFK zenb.) helbide honetan du egoitza: Avda. de la Vega 15, (28108) Alcobendas, Madril.

1.2. Bezeroak Zerbitzua azken erabiltzaile gisa bakarrik erabili ahal izango du, beraz, ez du telefono-trafikoa berriz saltzeko, ezta Zerbitzua komertzializatzeko edo emateko baimenik izango ere.

2. Txartela ematea eta zerbitzuaren aktibazioa

2.1 Zerbitzua eskaini ahal izateko, YOIGOk, Erabiltzailearen Eskuliburuarekin batera, SIM txartel bat (“SIM Txartela”) emango dio Bezeroari. Bezeroak hura telefono-terminal bateragarri batean sartuko du.

2.2 SIM Txartela Bezeroari emateak ez du adierazten haren jabetza eman denik, jabea YOIGO izaten jarraituko baita. Bezeroak SIM Txartela Zerbitzuan sartzeko bakarrik erabili ahal izango du eta Zerbitzua jardunean dirauen bitartean, honako kontratuak aurreikusten duenaren arabera. Era berean, Bezeroak SIM Txartela YOIGOri entregatuko dio YOIGOk arrazoi teknikoak direla edo Zerbitzua hobetzeko aldatzeko beharra edo komenigarritasuna adieraziz gero.

2.3 Bezeroari SIM Txartela ematen zaionean aktibatuko da automatikoki Zerbitzua.

3. Prezioa

Bezeroak egindako ahots- eta datu-trafikoari momentu bakoitzean indarrean dauden eta kontratatutako modalitateari dagozkion tarifak aplikatuko zaizkio. Bezeroari kontratatutako prezio-planaren arabera aplikatuko zaizkion tarifak ezagutzera eman zaizkio; horiek YOIGOren web-orrian (www.yoigo.com) daude erabilgarri, bai eta honako telefono-zenbakietara deituta ere: 622 (YOIGOko saretik deitzen denean) edo 622 622 622 (beste operadoreen sareetatik deitzen denean).

4. Kontua, saldo erabilgarria eta birkarga

4.1 Bezeroak haren abonatu-zenbakiari dagokion kontu bat izango du bertan momenturo Zerbitzua erabiltzeko duen saldo erabilgarria adierazten duena (“Kontua”). Bezeroari Kontuan duen saldoaren berri emango zaio, egiten duen dei bakoitzaren edo bidaltzen duen SMS bakoitzaren ostean. Halaber, www.yoigo.com web-orrian, saldo erabilgarria kontsultatzeko aukerei buruzko informazio eguneratua dago.

4.2 Deiak egiteko, mezuak bidaltzeko edo, Bezeroaren ekimenez, ahots- edo datu-trafikoa sortzea eragiten duten Zerbitzuaren gainerako erabilerentzako, nahitaezkoa izango da Bezeroak haren Kontuan, tarifa aplikagarrien arabera, eskatutako trafikoa aurrera eramateko bezainbesteko saldoa edukitzea. Saldorik ez edukitzeak, dena den, ez du 112 larrialdietarako deiak egitea galaraziko, ezta, 7. Klausulan zehaztutako kasuetan izan ezik, mezuak jasotzea edo Bezeroari kobratuko ez zaizkion deiak egitea ere.

4.3 Bezeroak bere Kontuko saldoa areago dezake SIM Txartela edozein momentutan birkargatuz, Zerbitzua aktibatua dagoenean. Horretarako, YOIGOk eskaintzen dituen birkargatzeko modu bat aukera dezake Bezeroak, YOIGOren web-orrian (www.yoigo.com) adierazten den informazioaren arabera (kutxazain automatikoak, baimendutako banatzaileak, gasolindegiak, etab.).

4.4 Bezeroak egindako birkarga bakoitza gutxienez bost (5) eurokoa izango da eta gehienez ehun eta berrogeita hamarrekoa (150) (zergak barne). Ezin izango da diru hori bueltatu. Ondorioz, Kontuan metatutako saldo erabilgarria Zerbitzua ordaintzeko bakarrik erabili ahal izango da (ahotsa, SMS, MMS, datuak eta edukiak). YOIGOk Kontuan duen saldo erabilgarriaren zenbatekoa inolaz ere ezingo dio Bezeroari dirutan bueltatu.

5. Ordoinketa

5.1 Bezeroak Zerbitzua erabili aurretik ordaindu beharko du, SIM Txartelaren birkargatuz. Bezeroak Zerbitzua erabili ahala, tarifa aplikagarrien arabera egiten dituen karguak haren saldo erabilgarritik kendu zaizkio automatikoki. Bezeroak dohain lor ditzake hilabete batean egindako komunikazioen zerrenda MIYOIGO atalaren bidez, www.yoigo.com web-orrian. Horretaz gain, Bezeroak informazio hori YOIGOren Bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren (622) bitartez. Azken kasu horretan, egiten diren eskaera bakoitzeko bost (5) eurotako (zeharkako zergak kanpo) zenbatekoa sortuko da YOIGOren alde eta Bezeroaren Kontuan zordunduko da.

5.2 Kontuaren saldo erabilgarria ez da inoiz zero (0) euro baino gutxiagokoa izango. Ondorioz, Bezeroak haren telefono-terminaletik deia edo datu-transmisioa egiten duen bitartean agortzen bada saldo erabilgarria, deia edo datuen transmisioa eten egingo da. Era berean, Bezeroak deia edo datu-transmisioa haren telefono-terminaletik egin nahi duenean, aplikatuko diren tarifen arabera horretarako saldo nahikoa ez badu, ezin izango du eskatutako trafikoa sortu.

6. Nahitaezko gutxieneko kontsumoa

6.1 Zerbitzuak aktibaturik dirauen bitartean, Bezeroak, tarifa aplikagarrian zehazten den "Nahitaezko gutxieneko kontsumoa" deritzon zenbatekoa berdindu edo gainditu beharko du Bezeroak kontsumoari dagokionez. Hil naturalean Bezeroak Nahitaezko gutxieneko kontsumoa baino gutxiago kontsumituz gero, YOIGOk haren Kontutik kenduko dio erabilitako kontsumoaren eta Nahitaezko gutxieneko kontsumoaren arteko aldea. Era berean, Nahitaezko gutxieneko kontsumoaren zenbateko osoa Bezeroaren Kontuari kenduko zaio hil naturalean kontsumorik egin ez badu ere.

6.2 Nahitaezko Gutxieneko Kontsumoa hila bukatu ondoren kobratuko da, hurrengo hilabeteko lehenengo lanegunean. Kobratzeko orduan, Bezeroaren saldoa Nahitaezko Gutxieneko Kontsumoa ordaintzeko bezainbestekoa ez bada, YOIGOk saldo erabilgarria soilik kenduko dio Kontutik.

6.3 Zerbitzua aktibatzen deneko Gutxieneko kontsumoa hil horretan zerbitzua aktibo egon den egunen kopuruan oinarrituz kalkulatuko da.

7. Zerbitzuaren behin-behineko eta behin betiko desaktibazioa

7.1 Bezeroaren kontuak ondoz ondoko sei (6) hilabetetan zehar 0 euroko saldoa izango balu, YOIGO enpresak zerbitzua behin betiko desaktibatzeko eskubidea izango du. Halaber, kontratatutako tarifak nahitaezko gutxieneko kontsumorik izan ezean, YOIGO enpresak zerbitzua behin betiko desaktibatzeko eskubidea izango du ondoz ondoko bederatzi (9) hilabetetan behin kargatzen ez bada.

7.2 Bezeroak hala eskatuko balu, Bezeroaren Arretako Zerbitzuaren bitartez, YOIGOk Zerbitzua behin behineko desaktiba dezake SIM Txartela duen telefono-terminala edo SIM Txartela bera galdu bada.

7.3 YOIGOk, era berean, behin behineko edo behin betiko desaktiba dezake zerbitzua, iruzurra gertatu bada, iruzurra gertatzeko arriskua badago edo Zerbitzuaren legez kanpoko erabilera egon denean zein Bezeroak kontratua bete ez duenean ere.

7.4 Zerbitzua, honako Klausulan aipatutako arrazoiak direla eta, behin betirako desaktibatzen bada, kontratua bertan behera utziko da.

8. Bezeroarentzako arreta

8.1 Bezeroak Zerbitzuaren eta hari ukitzen dioten bestelako gertakarien inguruko informazioa jaso ahal izango du Bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren bitartez, bai 622 zenbakira (YOIGOko saretik deitzen denean) edo 622 622 622 zenbakira (beste operadoreen sareetatik deitzen denean) deituz edo www.yoigo.com web-orriaren bitartez. Postaz ere jar daiteke harremanean: Xfera Móviles, S.A., Departamento de Atención al Cliente, Avenida de la Vega, 15, 28108 Alcobendas (Madril) edo posta elektronikoz clientes@yoigo.com helbidera idatzita.

8.2 Zerbitzuari buruzko erreklamazioak aurkezteko, Bezeroa YOIGOrekin jarri beharko da harremanetan, aurreko paragrafoan aipaturiko modu baten bitartez, erreklamazioaren arrazoiaz jabetzen den momentutik hilabete bateko (1) epean. Erreklamazioa jasotzen duenean, YOIGOk erreklamazioari dagokion erreferentzia-zenbakia adieraziko dio Bezeroari.

8.3 Erreklamazioa egin eta gero Bezeroak hilabete batean YOIGOren behar bezalako erantzunik jasoko ez balu, honek dagokion Arbitraje-batzordeari edo Estatuko Telekomunikabideen eta Informazio Gizarterako Idazkaritzari aurkez diezaioke erreklamazioa, lege aplikagarrian zehaztutako baldintzen arabera.

9. Deskonektatzeko eskubidea

9.1 Bezeroak YOIGOri eska diezaioke, Bezeroarentzako arreta-zerbitzuaren bitartez, nazioarteko deien, goi mailako tarifen edo tarifa gehigarriak erabiltzen dituzten zerbitzuak deskonektatzea.

9.2 Deskonexioa Bezeroaren eskaera jaso eta hurrengo hamar (10) egunetan zehar gauzatuko da. Bezeroaren erruz ez diren arrazoien ondorioz deskonexioa eskatu eta hamar (10) egunetan egin ez bada, YOIGOk ordainduko ditu deskonektatzeko eskaeraren zerbitzuak dakartzan gastuak.

10. Zerbitzuaren kalitatea eta aldi baterako etena

10.1 YOIGOren Zerbitzuak indarrean dauden araudiak kalitateari buruz dioenaren betebeharrak beteko ditu. Zerbitzuaren mantentzearen berme gisa, YOIGOk 622 telefono-zenbakia eskaintzen du Bezeroen galderei edo gertaerei erantzuteko.

10.2 Zerbitzua aldi batez etengo balitz, Bezeroak kalte-ordainae automatikoki jasotzeko eskubidea izango du eta etenaren aurretiko hiru hilabeteetan etenak jasan dituzten zerbitzu guztiengatik fakturatutako zenbatekoen batez bestekoa sartuko zaio Bezeroari Kontuan, proportzionalki etenak dirauen denboraren arabera zatitua. Ez da kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik egongo, aurreko arauaren arabera kalkulatutako zenbatekoa euro bat (1) baino gutxiagokoa denean.

10.3 Ezinbesteko kasuetan Zerbitzua eten beharra badago, YOIGOk Bezeroari etenak iraun duen denborarekiko proportzionala den zenbatekoa kenduko dio Nahitaezko Gutxieneko Kontsumoaren zenbatekoari. Nazioartean YOIGO ez diren beste operadoreen bitartez egindako deiei (roaming delakoari) eta YOIGOren sarean tarifak ez dituzten zerbitzuei ez zaie arestian adierazitakoa aplikatuko.

10.4 Horretaz gain, YOIGOk, ezinbesteko kasuetan izan ezik, arazo teknikoen edo mantentze-lanen ondoriozko sareko zerbitzuaren etenak fakturazio-ziklo bakoitzeko zortzi (8) ordu baino gehiago iraungo ez duenaren konpromisoa hartzen du. Konpromiso horretan zehaztutako orduak baino ordu gehiago irauten badu etenak, YOIGOk ordu bakoitzeko, ehuneko hogeia (20) gehituko dio aurreko 10.2. atalean aurreikusitako kalte-ordainari.
Horretarako, Bezeroak, zerbitzua berrezarri den egunaren hurrengo hilean bidali beharko du kalte-ordainaren eskaera YOIGOren bezeroarentzako arreta-zerbitzura. Kalte-ordaina emango balitz, YOIGOk bezeroaren kontuan sartuko du haren zenbatekoa.

10.5 Ez da kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik egongo zerbitzua honako arrazoi batengatik eteten denean: Bezeroak kontratua betetzen ez duenean edo Bezeroak indarrean dagoen legearen arabera aztertu ez diren terminalak sarera konektatzean sortutako kalteak eragiten dituenean.

11. Datuen babesa

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1009 Lege Organikoari jarraiki, YOIGOk zera adierazi nahi dio Bezeroari: kontratuan azaltzen diren datu pertsonal guztiak eta YOIGOk kontratua garatzean ezagut ditzakeenak YOIGOk sortutako eta haren erantzukizunaren menpeko datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan gordeko ditu, Bezeroarentzat kontratua mantendu eta kudeatzeko, beste operadoreen sareen bitartez egindako konexioak ordaintzeko eta merkataritzako ekintzak eta publizitate-sustapena.

YOIGOk Bezeroari haien sustapen komertzialak jakinarazi edo balio gehigarriko zerbitzuak eman ahal izateko, kontratuak dirauen bitartean YOIGOk, Bezeroari baimena eskatzen dio trafiko- eta fakturazio-datu guztiak, Bezeroak kontratu honetan emandako datu pertsonalak eta erabiltzen dituen zerbitzu guztien datuak erabiltzeko. Bezeroak edozein momentutan baliogabetu ahal izango du YOIGOk haren datu pertsonalak horrela erabiltzeko baimena, helbide honetara idatzita: Xfera Móviles, S.A. (Ref. DATOS), Avenida de la Vega, 15, 28108, Alcobendas (Madril).

Hala ere, balio gehigarria duten zerbitzuak emateko beharrezkoak diren trafiko-datuak erabiltzeko baimena ontzat hartuko da Bezeroak mota horretako edozein zerbitzurako eskaera, erabilera edo sarbidea gauzatzen badu.

Bezeroak, indarrean dagoen araudiak adierazten duen sartze-, zuzentze-, baliogabetze- eta aurkaritza-eskubideak erabil ditzake nahi duenean, arestian adierazitako YOIGOren helbide sozialera idatziz.

YOIGOk Bezeroaren datu pertsonalak gorde beharko ditu eta haiek aldatzea, galtzea, erabiltzea edo inork ezagutzea galarazteko neurriak hartu beharko ditu, indarrean dagoen legediaren arabera. YOIGOk datu pertsonalen babesari dagozkion betebeharrak bete ahal izan ditzan, Bezeroak zentzuzko epe batean YOIGOri adierazi beharko dizkio hari adierazitako datuetan egon daitezkeen aldaketak kontratuak dirauen bitartean.

YOIGOk Bezeroaren kaudimena egiazta dezake, indarrean dagoen legediaren arabera zerbitzu horiek eskaintzen dituzten arduradunen bitartez, kaudimen patrimonialeko eta kredituko fitxategi komunetan begiratu, eta, horretaz gain, Bezeroak emandako datuak zuzenak direla ere egiaztatzeko eskubidea du. Bezeroak helburu estatistikoekin eta kaudimenaren azterketak egiteko, kaudimenaren datuak erabili eta mantentzeko baimena ematen dio YOIGOri. Baimen hori bertan behera geratuko da kontratua sinatzen ez bada.

Bezeroak bere datu pertsonalak harpidetu-gidetan agertzea eskatuz gero, YOIGOk datu horiek Telekomunikazioen Merkatuaren Batzordeari jakinaraziko dizkio, batzordeak gidak egiten dituzten erakundeen eta informazio- edo kontsulta-zerbitzuak ematen dituzten erakundeen eskura jar ditzan.

12. Kontratu-aldaketa

YOIGOk, aldez aurretik, hilabete bat lehenago eta Bezeroari jakinarazi ondoren, kontratua aldatu ahal izango du, edukia lege edo egoera teknologiko berriei edo mugikorren merkatu berriari egokitzeko. Proposatutako aldaketarekin ados ez badago, Bezeroak YOIGOri kontratua bertan behera uzteko nahia adierazi ahal izango dio. Bezeroak kontratua bertan behera uzteko nahia YOIGOren helbide sozialera bidali beharko du Bezeroaren NANaren kopia edo balio bereko dokumentuarekin batera. YOIGOk adierazitako aldaketa indarrean sartu ondoren Bezeroak Zerbitzua erabiltzen badu, honek aldaketa onartu duela adieraziko du.

13. Kontratuaren iraungitzea

13.1 Honako kontratua kontratuak iraungitzeko kausa orokorren ondorioz iraungiko da honakoez gainera:

13.2 Kontratua bertan behera uztean, Bezeroak Kontuan duen dirua galduko du, Bezeroak, uzteko momentuan YOIGOri ondoren ordaintzeko modalitatean zerbitzu telefoniko mugikorra kontratatu nahi duenean ezik. Hala bada, modalitate berrian eta kontrataturiko tarifen arabera egindako gastuak ordaintzeko erabiliko da Bezeroaren Kontuko saldo erabilgarri hori.

14. Legedi eta erregimen jiridiko aplikagarriak

Bezeroaren eta YOIGOren arteko erlazio juridikoa honako kontratuan eta Espainiako legedian oinarritzen da.

15. Aldez aureetiko ordainketa modalitatearen bezeroen erregistro liburua

YOIGOk bezeroari jakinarazten dio, SIM Txartela jasotzen duen unetik, haren izen-abizenak, IFZ, Pasaportea edo AIZ eta herritartasuna Aldez Aurretiko Ordainketa Modalitatearen Bezeroen Erregistro Liburuan sartuko direla, YOIGOk kudeatzen duen komunikazio elektronikoei eta komunikazioetako sare publikoei dagozkien datuak gordetzeari buruzko urriaren 18ko 25/2007 Legeari jarraiki. Era berean, jakinarazten dizuegu YOIGOk ahaldundutako Segurtasun Indar eta Kidegoei emango dizkiela datuok, haien xedeak betetzeko eskatzen dizkiotenean.