Inprimatu

URRUTIKO SALMENTARAKO BALDINTZA PARTIKULARRAK

Honako baldintzek arautuko dituzte Xfera Móviles, S.A. (“YOIGO”)-ren urrutiko salmentaren zerbitzuen eragiketak eta funtzionamendua..

1.- Zerbitzuaren xedea

YOIGOren urrutiko salmentaren zerbitzuaren xedea hauxe da: Espainian, urrutiko salmenten bidez, YOIGO-k une bakoitzean eskaintzen dituen produktuak eta zerbitzuak saltzea (“Zerbitzua”). Zerbitzua erabiltzeak Zerbitzuaren erabiltzailea (aurrerantzean, “Erabiltzailea”) ezartzen du eta baldintza partikular guztiak (“Baldintza Partikularrak”) onartzen dituela adieraziko du. Baldintza horiek, YOIGOk eskaintzen dituen zerbitzuen Baldintza Orokorrekin batera, YOIGOren www.yoigo.com Web Orrian aurki ditzakezu.

www.yoigo.com edo YOIGOk momentuan horretarako eskaintzen dituen doako telefonoen bitartez kontrata daitezkeen zerbitzuak zein produktuak kontratuaren (ondorengo ordainketa) edo txartelaren (aurretiko ordainketa) Zerbitzuaren Baldintza Orokorretan oinarrituko dira edo Erabiltzaileak emandako beste baldintzetan. Erabiltzaileek urrutiko salmenta kontratatzean onartuko dituzte baldintza horiek eta kontratazioa bukatzean YOIGOk behar bezala baieztatuko dizkio Erabiltzaileari.

YOIGOk eskubidea izango du edozein unetan, eta ezer esan gabe, Zerbitzuaren aurkezpena, konfigurazioa eta edukia aldatzeko, baita Zerbitzua erabiltzeko behar diren Baldintza Partikularrak ere. Baldintza horiek une honetatik aurrera egingo diren kontratuetan aplika daitezke.

2.- Kontratatzeko prozedura

Kontratatzea. EYOIGOk merkaturatutako www.yoigo.com eta YOIGOk momentuan horretarako eskaintzen dituen doako telefonoen bitartez bitartez, zerbitzuak hainbat produktu eta zerbitzu eskainiko dizkie Erabiltzaileei. Horiek kontratatzeko, Erabiltzaileak zenbait formulario bete beharko ditu erosteko prozesuan, eta Honako Baldintza Partikularrak zein kontratatutako produktuari edo zerbitzuari aplika dakizkiokeen baldintza guztiak onartu beharko ditu.

www.yoigo.com web gunearen bitartez kontratatzerakoan, formularioa bete eta bidaltzean (klik eginez) amaituko da kontratatzeko prozesua eta Erabiltzaileak YOIGOren proposamen komertziala eta hari dagozkion baldintzak onartu dituela onartuko da. YOIGOk kontratatzeko prozesuaren kopia bat gordeko du bere artxiboetarako, euskarri elektronikoan.

Telefonoz kontratatzen denean, formularioak bete eta Erabiltzaileak onartu beharrekoak onartzean amaituko da kontratatzeko prozesua eta Erabiltzaileak YOIGOren eskaintza komertziala eta hari dagozkion baldintzak onartzen dituela onartuko da. Sistemaren segurtasuna hobetzeko eta egindako kontratazioa gordetzeko, Erabiltzaileak aldez aurretik baimena ematen badio, YOIGOk telefonoko elkarrizketak grabatu ahal izango ditu.

Telefonoz nahiz www.yoigo.com Web gunearen bidez kontratatzen denean, Erabiltzailea pertsona juridikoa baldin bada, lehen aipaturiko ekintzez gain Erabiltzaileak halako agiri frogagarriak bidali behar izango ditu; YOIGOk agiri horiek behin egiaztaturik, urrutiko salmentaren prozesua amaitutzat joko da.

Beti ere, YOIGOren produktuak eta zerbitzuak kontratatzeko YOIGOk momentuan horretarako eskaintzen dituen telefono-zenbakira egindako deiak doan izango dira.

Kontrataturikoa baieztatzea. Urrutiko salmenta egin eta gero, YOIGOk erositakoaren baieztapena bidaliko dio Erabiltzaileari, kontratatutako produktuari eta zerbitzuari dagozkion baldintza guztiak barne. Edozergatik eragiketak huts egingo balu, YOIGOk Erabiltzaileari jakinaraziko lioke. Legeak hala uzten badu, YOIGOk ez du huts egindako eragiketen inguruko erantzukizunik izango Erabiltzailearen aurrean.

www.yoigo.com Web gunearen bitartez kontratatzean, YOIGOk posta elektronikoz bidaliko dio Erabiltzaileari kontrataturikoaren eta dagozkion baldintzen baieztapena. Aldiz, telefonoz kontratatzen denean, YOIGOk paperean bidaliko dizkio Erabiltzaileari kontratazioaren baldintzak, Erabiltzaileak adierazitako helbidean eskatutakoa entregatzen zaionean.

3.- Erabiltzeko baldintzak

YOIGOk Zerbitzua erabiltzea doakoa da Erabiltzailearentzat eta ez du izena eman behar.

Erabiltzaileak Zerbitzua zuzen, arretaz eta legearen arabera, honako Baldintza Partikularren, moralaren eta guztiok onartutako ohitura onen eta ordena publikoaren arabera erabiltzeko konpromisoa hartuko du. Erabiltzaileak konpromisoa hartuko du Zerbitzua legez kanpoko helburu edo ondorioekin, hirugarrenen eskubideen edo interesen kontra, galarazitako edo Zerbitzua, ekipo informatikoak, dokumentuak, artxiboak eta YOIGOren zein hirugarrenen ekipo informatikoetan gordetako edukiak kaltetu edo ondo erabiltzea oztopatuko duen moduan ez erabiltzeko. Zerbitzua iruzurrezko moduan erabiltzen ari dela adierazten duen probarik badago, YOIGOk eskubidea izango du neurri egokiak hartzeko.

4.- Izenpetzearen muga

Erabiltzaile bakoitzak (IFZ,NA edo Pasaportearen bitartez identifikatutakoa) YOIGOrekin izenpetu ditzaken telefono mugikorreko zerbitzuen kontratu-kopuru maximoa hiru (3) da, eta hamar (10) kontratu Erabiltzailea pertsona juridikoa baldin bada, bai kontratu bidez (erabili ondoren ordaintzeko) bai txartel bidez (aurretik ordaintzekoa) ordaintzen bada ere eta erabiltzen den momentua edo izenpetzeko bidearen arabera muga aldatuko ez delarik (web gunean, telefonoz edo dendan). YOIGOk, ordea, salbuezpenen bat egin dezake eta muga horretik gorako kontratu-kopurua izenpetzeko baimena eman diezaioke erabiltzaileari, horretarako, Erabiltzailea YOIGOren bezeroaren arreta zerbitzuarekin hitz egin beharko duelarik, 800 622 800 zenbakiaren bitartez (doan), edo 800 622 801 zenbakiaren bidez (doan) pertsona juridikoa baldin bada, bezeroaren arreta zerbituak eskakizuna azter dezan. Erabiltzaileak onartzen du bost (5) baino kontratu gehiago izateko baimena salbuezpena dela eta YOIGOri dagokiola, haren negozioen irizpideen eta iruzurra, atzerapenak edo YOIGOren zerbitzuen legez kanpoko erabilera ekiditeko irizpideen araberako erabakia dela.

5.- Ordaintzeko modua

Erabiltzaileak erosterakoan, YOIGOk onartzen dituen moduen artetik aukeratuko du ordaintzeko modua. Erabiltzaileak kreditu- edo kargu-txartel bidez ordaindu dezake erositakoa, baita adierazitako helbidean eskatutakoa iristen zaionean ere.

Kreditu- edo kargu-txartel bidez ordaintzea. Ordainketak VISA, VISA Electrón, MasterCard, Maestro, 4B eta Red 6000 txartelekin egin daiteke. Ordaintzeko, YOIGOren produktuak edo zerbitzuak kontratatu dituen Erabiltzailearen txartela erabili beharko da.

Jasotakoan ordaintzea. YOIGOren produktuak eta zerbitzuak Erabiltzaileak adierazitako helbidean jasotzean ordaindu daitezke. Ordaintzeko modu horrek lau euroko (4€) kargua izango du (zergak barne) eta kargu hori produktuaren edo zerbitzuaren prezioari gehituko zaio.

Kreditu-txartelarekin ordaintzeko zerbitzua kreditu-erakunde batek kudeatuko du.

YOIGOk ez du erantzukizunik izango Bezeroak erosketa elektronikoak edo telefono bitartezkoak kreditu-txartel bidez egiteko emandako informazioaren eta datuen konfidentzialtasunaren eta segurtasunaren inguruan, informazio hori eta datu horien erabilera YOIGOren kontrolpean bakarrik ez dagoenean.

6.- Bidaltzea

Beharrezkoak diren formularioak bete eta produktuari edo zerbitzuari dagozkien baldintzak onartu eta kontratatzeko prozesua bukatzen denean, Erabiltzaileak adierazitako helbidera bidaliko du eskatutakoa YOIGOk. Helbide hori espainiar estatukoa izango da nahi eta nahi ez. Eskakizun hori, Dextra Móviles S.A.U. (“Operadore Logistikoa”) konpainia logistikoaren bitartez (A81971699 IFK zenbakia eta Calle Garzas nº1, Pinto (Madril) helbidea duena) kudeatu eta mezularitza-zerbitzu baten bitartez bidaliko da.

Erositakoa Erabiltzaileak berak jaso beharko du, bere nortasuna ziurtatzeko nortasun agiria (edo baliokidea) erakutsi beharko du eta eskaturiko jasotzeko albarana sinatu beharko du.

YOIGOk eskatutakoa formalizatu eta hogeita hamar (30) eguneko epean entregatuko du erosketa. Erabiltzaileak eskakizuna egin eta bost (5) laneguneko epean, YOIGOk Erabiltzaileari entrega-eguna egiaztatzeko testu-mezu bat bidaliko dio.. Entregatzeko epeak gutxi gorabeherakoak dira eta, YOIGO Erabiltzailearekin harremanetan jarri den egunetik zenbatuta, honakoak izango dira:

Erabiltzaileak onartuko du epe horiek gutxi gorabeherakoak direla eta YOIGOren edo Operadore Logistikoaren mende ez dauden atzerapenak egon daitezkeela.

Erabiltzaileak kontratua bertan behera utzi duela ulertuko da YOIGOk kudeatutako eta Operadore Logistikoaren bitartez emandako helbidean entregatzeko bi (2) saiakera egin eta lortzen ez bada.

Bidaltzearen kostua. Eskakizun zehatz batentzat kontrakoa esaten ez bada, kontratatutako produktuak eta zerbitzuak egokitu, paketatu eta bidaltzeko gastuak eta, BEZ edo bestelako zergak aplikatzen direnean, Erabiltzaileak prezioarekin batera eta prezioa ordaintzeko aukeratutako modu berean ordainduko ditu. Kontrakoa zehazten ez bada, etxera edo Erabiltzaileak adierazitako helbidera eramateko kostua zortzi eurokoa (8€) izango da (zergak barne) eskakizun bakoitzeko.

7.- Atzera egiteko eskubidea

Produktua edo zerbitzua jasotzen duenetik Erabiltzaileak zazpi (7) egun izango ditu erosketaren kontratua atzera bota eta ordaindutakoa bueltatzea eskatzeko, honako tramite guztiak betetzen baditu:

1. YOIGOrekin harremanetan jarri bezeroaren arretarako honako telefonoaren bitartez: 800 622 800 (doakoa), edo 800 622 801 zenbakiaren bidez (doakoa) pertsona juridikoa baldin bada, edo YOIGOk horretarako martxan jarritako beste sistemaren baten bitartez, kontratuan atzera egin nahi duela adierazteko;

2. YOIGO Bezeroak adierazitako helbidetik pasako da produktua jasotzera. Produktua jatorrizko paketean egon beharko da eta osagarri guztiak eduki beharko ditu (kargadorea, bateria, etab.), dena egoera onean. Era berean, telefonoaren serie-zenbakiak jatorrizko kaxan azaltzen denarekin egin behar du bat eta Erabiltzailearen SIM txartelari dagokionarekin; eta

3. Erosketaren jatorrizko faktura eman beharko du.

Erabiltzaileak eskubide hori doan erabili ahal izango du, baina YOIGOri produktua bueltatzeagatik sorturiko kostu zuzena ordaindu beharko du.

Era berean, kontratatutako zerbitzua atzera botatzeko sine qua non baldintza izango da zerbitzua erabiltzen hasi ez izatea. Dena den, lehenengo deia egin denean ulertuko da zerbitzua hasi dela.

Ordaindutakoa zerbitzua atzera bota eta hurrengo hamabost (15) egunetan bueltatuko da edo YOIGOk Klausula honetan adierazten diren egoeran produktua jaso duen unetik aurrera. Dirua Erabiltzaileak emandako kontu korronterako banku-transferentzia bidez edo kreditu- edo kargu-txartelaren bidez itzuliko zaio, haien bidez ordaindu zenean.

8.- Zerbitzuaren erabilgarritasuna

YOIGOk ez ditu Zerbitzuaren funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraitasuna bermatuko. Ezta jarduera zehatz batean edozein helburu edo erabileratarako egokia denik eta huts egin ezin duenik ere.

Aplika daitekeen araudiak uzten duen gehienera arte, YOIGOk ez du erantzukizunik hartuko Zerbitzua ez dabilenean edo zerbitzua eteten denean, edo Bezeroek Zerbitzuari eman nahi zioten erabileraren edo helbururen batentzat balio ez badu edo Zerbitzuak huts egiten badu.

9.- Datu pertsonalak

Datu Pertsonalak Babesteko Abenduaren 13ko Lege Organikoak dioena eta gainerako araudia betez, hauxe adierazi nahi dio YOIGOk Bezeroari: Bezeroak Eramangarritasun-eskakizunean adierazitako datu pertsonalak Xfera Móviles, S.A.ren jabetzako (Helbidea Avda. de la Vega, 15 (28108) Alcobendas , Madrilen, duena) fitxategi batean gordeko dira eta Bezeroaren Eramangarritasun-eskakizuna kudeatzeko baino ez dira erabiliko. Datu horiek Eramangarritasunean parte hartzen duen Operadore Emaileari eman ahal izango zaizkio, Eramangarritasuna kudeatu ahal izateko. Bezeroak bere datuetara sartzeko, haiek aldatu, ezeztatu edo horiei aurka egiteko eskubidea izango du. Horretarako, Xfera Móviles, S.S. Avda. de la Vega, 15 (28108). ALcobendas (Madril)-era idatzi beharko du.

Bezeroak adieraziko du YOIGOri kontratatzeko prozesuan emandako datu guztiak zuzenak direla eta YOIGOri baimena emango dio datu horiek egiaztatzeko.

Formularioetan izartxoarekin adierazitako datuak edo telefonoz kontratatzean nahitaezkoak direla adierazten direnak nahitaez eman beharko dira. Horiek ez ematea edo zuzen ez emateak eskakizuna bideratzea eragotziko du.

10.- Ondoren ordaintzeko bermea

Ondoren Ordaintzeko Zerbitzuen Baldintza Orokorren arabera, kontratatzen ari denean, YOIGOk berme bat eskatu ahal izango dio Erabiltzaileari, ordaindu gabeko diru edo banku-abal moduan. Era berean, kredituari muga bat jarri edo tarifa handiko zerbitzuen erabilera edo nazioarteko zerbitzuak eta tarifak ezartzeko gehigarriak murriztu ahal izango ditu.

11.- Lizentziarik ez ematea

YOIGOk ez du emango bere jabego industrial edo intelektualari edo Zerbitzuari loturiko jabego edo eskubideak erabiltzeko inolako lizentzia edo baimenik.

12.- Aplika daitekeen legedia

YOIGOren eta Erabiltzailearen arteko harremana Espainiako legediaren arabera zuzenduko da.