Gure 5G sareak 10 Gb/s-ko jaitsiera-abiadurak ahalbidetzen dizkizu, eta 0,7 eta 1,4 Gb/s arteko batez besteko abiadura. Abiadura horiek gutxi gorabeherakoak dira, eta faktore askoren mende daude. Une batzuetan batezbestekoaren gainetik egongo dira, eta beste batzuetan azpitik.
Laburbilduz, oraintxe bertan, 5G teknologiak 10 aldiz ere abiadura handiagoa eskaintzen du 4Gra konektatutako terminalekin dugun abiaduraren aldean.
Baina askoz ere potentzial handiagoa du! Teknologia garatu ahala, egungoa baino 100 aldiz konexio-abiadura handiagoa eskainiko du.