Kontratuko bezeroek, alta ematean, roaminga aktibatua dute, lehenespenez. Hala ere, Europar Batasunetik kanpoko herrialde batera bidaiatu behar izanez gero, komeni da aurretik joatekoa zaren herrialdea bilatzea Yoigoren web-orriko herrialdeen bilatzailean, eta jakitea zer zerbitzu dituzun erabilgarri (ahotsa, SMS eta datuak) eta zer prezio dituzun hitz egiteko eta nabigatzeko. Ezin dizugu eman datu-zerbitzua Europar Batasunetik kanpoko herrialde guztietan eta herrialde elkartu guztietan.
Roamingaren egoera ikus dezakezu Mi Yoigoren aplikazioan (ezarpenak – roaminga) edo Bezeroaren Gunean (roaminga – ezarpenak).
Bidaiatu aurretik, handik aktiba edo desaktiba dezakezu zure roaminga.
Bidaiatu aurretik, begiratu gomendio hauei.
YOIGOn, bi datu-sare eskaintzen dizkizugu (horrela edozein ingurutako sarerik onena ziurtatzen duzu). Hori dela eta
, behar bezala nabigatzeko aktibo izan beharko duzu “datu-ibiltaritza” aukera. Bidaiatu behar duzunean ere aktibo izan beharko duzu.
Androiden
hemen egon ohi da: Ezarpenak - Sare mugikorrak / Ezarpenak - Gehiago… - Sare mugikorrak / Ezarpenak - Aukera gehiago… - Sare mugikorrak.
iPhonean:
Ezarpenak - Datu mugikorrak
BILATUENAK
MUGIKORRAK
LAGUNTZA
ESTEKA INTERESGARRIAK