Ezagutu hemen gure gizarte-proiektuak | Gehiago jakin

Laguntza



ES

EU

Partikularrak

Flixolé: ohiko galderak

ZER DA FLIXOLÉ?


FlixOlé eskaripeko edukia —batik bat Espainiako zinema— eskaintzen duen zerbitzu bat da, harpidetzea eskatzen duena. Garai guztietako 3.000tik gora film eta telesail biltzen ditu, nazioarteko klasikoen eta film arrakastatsuen selekzioa barne.

 

ZEIN GAILUREN BIDEZ IKUS DEZAKET FLIXOLÉ?


FlixOlé Androiderako eta iOSerako dago erabilgarri, mugikorren eta tableten kasuan, baita Android TV, Apple TV eta Amazon Fire TV deskodetzaileetan eta Samsung TVren modelo batzuetan ere. Kontsultatu hemen gailuei buruzko informazio gehiago.

 

ZENBATEKO KOSTUA DU FLIXOLÉ ZERBITZUAK?


Zerbitzuak, sustapenik gabe, hilean 3,99 €-ko kostua du, zergak barne.

NOLA ORDAINDUKO DUT FLIXOLÉ?

Ordaintzeko metodo baliagarri bat sartu beharko duzu, hala nola kreditu-txartela edo PayPal.
 

AURREZ FLIXOLÉ ZERBITZUKO KONTUA BADUT, YOIGOREN SUSTAPENA BALIA DEZAKET?


Bai. Sartu FlixOléren web-orriko “Nire Plana” atalean https://miyoigo.yoigo.com/ orrian aurkituko duzun kodearekin, eta hautatu “Sustapen-kodea trukatu” aukera.

 

NOLA BALIA DEZAKET YOIGOREKIN FLIXOLÉ ZERBITZUKO SUSTAPENA?


Sartu https://miyoigo.yoigo.com/ orrian, eta bilatu FlixOléren sustapenaren atala. Bertan aurkituko duzun kodea FlixOlé zerbitzuaren alta-prozesuan txertatu ahal izango duzu, eta Yoigoren sustapena baliatu.


NOLA EMAN DEZAKET BAJA FLIXOLÉN?

FlixOléren bezeroarentzako eremuan dagoen harpidetza ezeztatzeko aukera hautatuta.

EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: