Arazoa bada ezin duzula deirik egin edo jaso, egiaztapen hauek egin behar dituzu:
Egiaztapen horiek guztiak egin ondoren oraindik ez badabilkizu, jar zaitez harremanetan Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuko gure taldearekin, eta atseginez lagunduko dizugu arazoa konpontzen.
Ezer baino lehen, kontuan izan Interneteko arazoak kasu askotan puntualak direla; beraz, ez larritu. Arazo teknikoengatik gertatzen dira, eta sarritan azkar konpontzen dira, bakarrik, edo, besterik gabe, mugikorra itzali eta piztuta.
Hala ere, ezin bazara Internetera inon eta inoiz konektatu, eta lehen funtzionatzen bazizun, probatu ezazu egiaztapen hauek egiten:
• Oraindik jarrita ez baduzu, sarea automatikoki hautatzeko moduan jarri behar duzu mugikorra. Hala eginez gero, mugikorra seinale on batekin konektatuko da beti. “Ezarpenak” atalean duzu, “Operadorea” edo “Sarea hautatzea” dioen lekuan.
• Gerta liteke abiadura handian nabigatzeko megarik ez izatea, zure tarifako edo bonuko mega guztiak gastatu dituzulako. Orduan, ikusiko duzu Interneteko orri batzuk irekitzean oso motel doazela, deskarga astunegia baita, eta Internet ez dabilelako sentsazioa izan dezakezu. Halakoetan, gehitu megak abiadura handia lortzeko. Kasu honetan, zabaldu zure Megas gure Interneteko hobarietako batekin.
• Mugikor-linea jasotzen duzun unean hura aktibatu egiten da eta APNaren konfigurazio automatikoa jasotzen du (telefonoak edo tabletak konfigurazio hori behar du Internetera sartzeko), baina telefono mugikorren fabrikatzaile batzuek ez dute uzten urruneko konfigurazioa automatikoki egiten: Xiaomi, OnePlus, Lenovo, Nexus gama, Asus, eta Motorola eta HTC modelo batzuk. Zure mugikorra horietako bat bada, eskuz konfiguratu beharko duzu APNa Interneten sartzeko.
Eskuz konfiguratzeko, aukeratu zure sistema eragilea, eta bete hemen jasotako jarraibideak.
• Funtzionatu gabe jarraitzen baduzu, probatu SIM txartela Yoigoko beste mugikor batean edo mugikor libre batean. Beste mugikorrean SIMa aldatzean funtzionatzen badu, arazoa zure mugikorrarena da. Yoigo denda batera eraman beharko zenuke, zerbitzu teknikoak begiratu bat eman diezaion.
• Bidali GUZTIAK hitza 22500 zenbakira eta testu-mezu bat bidaliko dizugu. Horren bidez, telefonoa besterik gabe konfiguratuko da.
Egiaztapen horiek guztiak egin ondoren oraindik ez badabilkizu, jar zaitez harremanetan Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuko gure taldearekin, eta atseginez lagunduko dizugu arazoa konpontzen.
BILATUENAK
MUGIKORRAK
LAGUNTZA
ESTEKA INTERESGARRIAK