Ayuda



ES

EU

Particulares

INTERNET EZ DABILKIT MUGIKORREAN

internet_1732201060638.png eusk

 

Arazoak Internetekin

Kontuan izan Interneteko arazoak kasu askotan puntualak direla; beraz, ez larritu. Arazo teknikoengatik gertatzen dira, eta sarritan azkar konpontzen dira, bakarrik, edo, besterik gabe, mugikorra itzali eta piztuta.

Hala ere, edonon nabigatzen duzula ere Internet beti mantso badabilkizu, zenbait egiaztapen egin ditzakezu:

Konexiorik gabe

 

  1. Itzali eta piztu mugikorra.
  2. Mugikorra sare-hautaketa automatikoan jarri behar duzu. Hori egiten baduzu, mugikorra seinale on batekin konektatuko da beti. “Ajustes” atalean duzu, “Operador” edo “Selección de red” jartzen duen lekuan.
  3. Berrikusi Interneteko konfigurazioa, jarraitu argibideei hemen. GUZTIAK hitza 22500 zenbakira ere bidal dezakezu, eta testu-mezu bat bidaliko dizugu, telefonoa bakarrik konfiguratzeko
  4. Egiaztatu datu mugikorrak aktibatuta daudela. Esteka honetan aktibatzeari buruzko informazio gehiago duzu

Motel nabigatzen duzu

  1. Baliteke abiadura handian nabigatzeko megarik ez izatea, zure tarifako edo bonuko mega guztiak gastatu dituzulako. Kasu honetan, handitu zure megak Interneteko gure bonu batzuekin.
  2. Baliteke bigarren mailan irekita dauden aplikazio asko izatea, begiratu gure Blogeko artikulu hau non nola itxi esaten dizugun.
  3. Probatu zure SIM txartela YOIGOko beste mugikor batean edo libre batean; beste mugikorrean SIMa aldatzean funtzionatzen badu, arazoa zure mugikorrarena da. Yoigo denda batera eraman beharko zenuke, zerbitzu teknikoak begiratu bat eman diezaion.
  4. Egin autodiagnostikoa Mi yoigo-tik

 

image_1732201596473.png eusk

 

EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: