Laguntza



ES

EU

Partikularrak

NOLA KONEKTATU SMART TV-A BIDERATZAILERA?

NOLA KONEKTATU ZURE SMART TV-A BIDERATZAILE BATERA?

Zure Smart TVaren potentzial osoa baliatzeko, zure etxean duzun Interneteko sarea konektatu behar duzu bideratzailearen bitartez. Horretarako bi aukera dituzu: kable bidez eta wifi bidez konektatzea.

 

NOLA KONEKTATU SMART TV-A BIDERATZAILERA KABLE BIDEZ?

Ahal baduzu behintzat, zure Smart TVa bideratzailera kable bidez konektatzea da egonkortasunez, kalitatez eta abiadurarik handienean nabigatzea bermatuko dizun aukerarik onena.

Horretarako, zure Smart TVaren Ethernet konektorea aurkitu behar duzu; normalean atzeko panelean, albokoan edo behekoan egoten da.

Ethernet kablearen beste muturrak bideratzaileraino joan behar du, eta hor ataka bateragarrietako batean sartu behar duzu. Oro har, bideratzaileak ataka horietako batzuk izaten ditu, zenbait gailu kable bidez konektatu ahal izateko.

Bideratzailea piztuta eta Interneteko konexioa erabilgarri badago, zure Smart TVak dena prest izango du eskaintzen dituen onlineko aukera guztiak baliatzeko.

Normalean kable bidezko konexio batekin ez da Interneten konfiguraziorik behar izaten, zure Smart TVak automatikoki detektatuko baitu bi aparatuen arteko lotura fisiko hori.

Hala ez bada, zure Smart TVaren sarea konfiguratzeko panelean sartu beharko duzu, eta aukeren artean “kable bidezko konexioari” dagokiona hautatu, sistemak haren presentzia detekta dezan.

 

NOLA KONEKTATU SMART TV-A WIFIRA?

Zure Smart TVak hari gabe konektatzeko wifi-teknologia badu, zure etxeko bideratzailera konektatzeko balia dezakezu, kable fisiko bat erabili beharrik gabe.

Horretarako, zure Smart TVaren sarea konfiguratzeko panelean sartu beharko duzu, eta aukeren artean “hari gabeko konexioari” edo “wifi-konexioari” dagokiona hautatu.

Litekeena da “bilatu sareak” edo antzeko aukeraren bat hautatu behar izatea. Erabilgarri dauden wifi-sareen zerrenda bat agertuko zaizu. Hautatu zurea eta idatzi dagokion pasahitza.

Aldatu ez baduzu, aparatuan daukazun informazio teknikoan dago bideratzailearen pasahitza. Pasahitza hori ez bada, idatzi dagokiona eta zure Smart TVaren sistema hari gabe konektatuko da zure etxeko bideratzailearekin
 

EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: