ZTE F680 zuntz-bideratzailea konfiguratu
ahal izateko lehen urratsa bideratzailera sartzea da. Behin sartu ondoren, aukera hauek izango ditugu:
NOLA ALDATU WIFIAREN IZENA
- Ezkerreko menuan sakatu Network
- WLAN Radio2.4G (Online): 2G seinalea, sakatu azpimenuko SSID Settings
- SSID Name: Aldatu wifi-seinalearen izena
- WLAN Radio5G (Online): 5G seinalea, sakatu azpimenuko SSID Settings
- SSID Name: Aldatu wifi-seinalearen izena
- Sakatu Submit, egindako aldaketak aplikatzeko

NOLA ALDATU WIFIAREN PASAHITZA
- Ezkerreko menuan sakatu Network
- WLAN Radio2.4G (Online): 2G seinalea, sakatu azpimenuko Security.
- WPA Passphrase: Aldatu wifi-seinalearen pasahitza
- WLAN Radio5G (Online): 5G seinalea, sakatu azpimenuko Security.
- WPA Passphrase: Aldatu wifi-seinalearen pasahitza
- Sakatu Submit, egindako aldaketak aplikatzeko

NOLA IREKI BIDERATZAILEAREN ATAKAK
Nola ireki ataka guztiak
- Ezkerreko menuan sakatu Application
- Sakatu azpimenuko DMZ Host
- WAN Connection laukian hautatu WANConnection
- DMZ Host IP Address laukian idatzi ataka guztiak ireki nahi dizkiozun gailuaren IP helbidea
Atakak MAC helbidearen arabera ireki nahi badituzu, markatu Enable MAC Mapping, eta DMZ Host MAC Address aukera agertuko zaizu (MAC formatuan).

Ataka espezifikoak irekitzea
- Ezkerreko menuan sakatu Application
- Sakatu azpimenuko Port Forwarding
- Honela konfiguratu ataken irekiera:
- Enable Klikatu laukian, irekiera aktibatzeko
- Izena: Sartu izen bat irekiera identifikatzeko (adibidez, PC atakak)
- Protokoloa: Hautatu TCP edo UDP protokoloa (zalantzarik izanez gero, hautatu TCP and UDP)
- WAN Start Port: Ireki nahi duzun ataka zenbakia:
- WAN End Port: Berriro idatzi ireki nahi duzun atakaren zenbakia edo hori baino handiago bat, ataka-tartea sortzeko.
- LAN Host IP Address: Idatzi atakak ireki nahi dizkiozun gailuaren IP helbidea
- LAN Host Start Port: Idatzi ireki nahi duzun atakaren zenbakia
- LAN Host End Port: Idatzi ireki nahi duzun atakaren zenbakia edo hori baino handiago bat, ataka-tartea sortzeko
- Egin klik Add aukeraren gainean, atakaren konfigurazioa gordetzeko

NOLA ALDATU WIFIAREN KANALA
- Ezkerreko menuan sakatu Network, eta, gero, “WLAN Radio 2.4G (Online)” edo “WLAN Radio5G (Online)”
- Sakatu “Surrounding WiFi” eta gero “Scan Wireless Network”, gutxien okupatuta dagoen kanala bilatzeko

- Eskaneatzea ikusi ondoren, sakatu ezkerreko menuko “Basic”
- “Channel” aukeran aldatu ahal izango duzu zure wifi-seinalearen emisio-kanala.
- WLAN Radio2.4G (Online): 2G seinalea, sakatu Channel, emisio-kanala aldatzeko
- WLAN Radio5G (Online): 5G seinalea, sakatu Channel, emisio-kanala aldatzeko
- Sakatu Submit, egindako aldaketak aplikatzeko

Oharra
: Kanal-aldaketa egin ostean hobetzen ez bada, "Band Width" parametroa alda dezakezu eta AUTOtik 40 Mhz-era pasatu; pantailan bertan egiten da.
NOLA PIZTU ETA ITZALI WIFIA
- Ezkerreko menuan sakatu Network
- WLAN Radio2.4G (Online): 2G seinalea, sakatu Enable Wireless RF, seinalea aktibatzeko
- WLAN Radio5G (Online): 5G seinalea, sakatu Enable Wireless RF, seinalea aktibatzeko
- Sakatu Submit, egindako aldaketak aplikatzeko
