Particulares
Autónomos y empresas

Particulares

Deitu

900 622 374
YOIGO - LOGO HEADER RESIDENCIAL DESKTOP
YOIGO - LOGO HEADER RESIDENCIAL DESKTOP
YOIGO - LOGO HEADER RESIDENCIAL DESKTOP

NOLA AKTIBATZEN DA SIM TXARTELA?

Oraindik Yoigoren bezero ez bazara eta gurekin etortzeko

eramangarritasuna eskatu baduzu, Yoigo denda batean nahiz telefonoz, honako hau kontuan hartu behar duzu zure SIMa aktibatzeko:

  1. SMS bidez jasoko dituzu eramangarritasun-prozesuari buruzko jakinarazpenak

    . Eramangarritasuna eskatzen duzunetik 48 orduko epean, gutxi gorabehera, eramangarritasun horren data zehatz bat iritsiko zaizu, zure terminalean SIM txartela noiz sartu behar duzun jakin dezazun, zure linea automatikoki aktiba dadin.

  2. Yoigora etortzeko eramangarritasun-prozesuak dirauen bitartean, zure lineak zure aurreko konpainiarekin funtzionatzen jarraituko du. Ez sartu Yoigoren SIMa eramangarritasuna gauzatuko den egunera arte.

Yoigoren bezero bazara

eta SIM txartelaren kopia bat eskatu baduzu, zure txartela eta/edo terminala lapurtu dizutelako edo galdu duzulako, edo zure txartela hondatuta dagoelako, honako hau hartu behar duzu kontuan zure SIMa aktibatzeko:

  • SIMaren kopia Yoigo denda batean edo baimendutako beste edozein banatzailetan (Phone House) eskatzen baduzu, SIM txartela unean bertan uzten dizute aktibatuta eta funtzionatzen.
  • SIMaren kopia telefonoz eskatzen baduzu eta SIM txartela mezularitza bidez iristen bazaizu, gurekin harremanetan jarri beharko duzu Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuan, Yoigo zenbaki batetik 622 zenbakira deituta, edo Yoigorena ez den zenbaki batetik 1707 zenbakira deitu eta 3. aukera hautatuta, eta geuk aktibatuko dizugu deian bertan SIM txartela, erabilgarri izan dezazun.
  • Titular gisa identifikatu ondoren

    , zure SIM txartel berriaren ICC zenbakia eman beharko diguzu. 8934xxx hasten den zenbaki oso luzea da.

  • Kontuan izan SIMaren kopia eskatu diguzun linea beretik deitzen badiguzu deia eten egingo dela txartel berriaren aktibazioa gauzatzen denean. Ez dago arazorik; horrek adierazten du SIM txartel berria behar bezala aktibatu dela.
  • Gogoratu

    SIM txartel berria aktibatuta dagoenean txartel zaharrak funtzionatzeari utziko diola.

EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN:

Localiza tu tienda más cercana

Contacta con nosotros

LO MÁS BUSCADO

Ofertas Internet MóvilMejor Oferta FibraMejor oferta fibra, móvil y NetflixFibra 1Gb + Móvil InfinitoFibra 1GbYoigo TVDescuentos y OfertasTarifas para pensionistas

DESCARGA NUESTRA APP

NUESTRO PROYECTO SOCIAL


Mapa webPolítica de CookiesPolítica de privacidadCalidad de servicioInformación legalCanal de ética© Grupo MASORANGE 2026