Particulares
Autónomos y empresas

Particulares

Deitu

900 622 374
YOIGO - LOGO HEADER RESIDENCIAL DESKTOP
YOIGO - LOGO HEADER RESIDENCIAL DESKTOP
YOIGO - LOGO HEADER RESIDENCIAL DESKTOP

FAKTURARI BURUZKO GUZTIA

ZER DAGO SARTUTA NIRE FAKTURAN?

  • Hileko kuotak, barnean direla linea finkoa eta mugikorra, bai eta kontratatutako zerbitzu gehigarriak ere, hala nola TBa eta aldizkako harpidetzak (NETFLIX, HBO…). Deskontuak ere sartzen dira, izanez gero.
  • Zure hileko tarifan sartzen ez diren kontsumoak (nazioarteko deiak, 90X, zenbaki berezietara egindako deiak...), finkoan eta mugikorretan egindakoak.
  • Zordunketa gehigarriak, hala nola gailu finantzatuak
  • Kontratuan sartzen diren linea guztien deien eta datuen xehetasunak
     

FAKTURAREN AZALPENA

 

Jarraian, zure fakturaren xehetasunak ikus ditzakezu:

fra yoigo eusk gif

🎥 Gure fakturari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, bideo hau ikus dezakezu

 

Gogoratu gure bezeroen aplikazioan hilero eskura ditzakezula fakturak, eta zure zerbitzuak kontrolatu eta kudeatu ditzakezula. Ezagutzen ez baduzu, MiYoigo aplikazioa deskargatzera gonbidatzen zaitugu

 

FAKTURAZIO-ALDIA


Zure fakturazio-aldian hil bakoitzaren 1etik 30-31 arteko kuotak

eta kontsumoak sartzen dira. Adibidez, otsailaren hasieran iristen zaizun faktura urtarrilaren 1etik 31ra bitarteko aldiari dagokio.

Fakturak hil bakoitzaren lehen astean pasatzen zaizkio bankuari. Zure fakturaren goiburuan kontsultatu dezakezu noiz pasatzen zaion zordunketa zure bankuari

(“Zordunketa-data” literala).

Hila hasita dagoenean ematen baduzu alta Yoigon, ordainketaren zati proportzionala bakarrik kobratuko dizugu, daukazun tarifaren arabera. Adibidez, alta urtarrilaren 10ean ematen baduzu, otsailean kobratuko dizugun zenbatekoa urtarrilaren 10etik 31 arte egindako kuota eta kontsumoei dagokie.

Gogoratu beti kontsultatu ditzakezula zure fakturak Mi Yoigoren aplikazioan eta webgunean.

 

 

NOLA IKUS DITZAKET NIRE FAKTURAK?


Beti zuk aukeratzen duzun moduan, eta eskatzen diguzunean alda dezakezu zure aukera.

  • Mi Yoigotik(webgunea/aplikazioa): Hori da gomendatzen dizugun aukera, nahi duzunean kontsultatu baitezakezu. Nahikoa duzu “Fakturak” atalean klik egitea, eta PDF formatuan deskarga ditzakezun azken 14 fakturen zerrenda ikusiko duzu.

Oharra: Negozioetako IFKa duen bezero bazara, zure linea nagusiarekin sartu behar duzu fakturak ikusi ahal izateko.

  • Posta elektronikoaren bidez: Bidalketa-modu hau aktibatuta baduzu, faktura PDF formatuan erantsita izango duen mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, ikusteko aukera izan dezazun. Nahi baduzu, deskargatu egin dezakezu.
  • Paperean:  Zure fakturak posta arruntaren bidez jaso ditzakezu eman zenigun helbidean. Hilaren lehen 20 egunetan jasoko dituzu.

Paperean bidaltzeko aukera aktibatuta baduzu eta ingurumenari lagundu nahi badiozu, jarri harremanetan gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuko taldearekin eta eskatu aldatzeko.

Aldatu eta faktura elektronikoa aukeratzen baduzu, ez duzu jasoko fakturarik paperean. Eta planeta zaintzen lagunduko dugu, gainera. Paper gutxiago, zuhaitz gehiago! ;-)

Fakturak bistaratzea Murriztua agertzen da


Zure Bezeroaren Gunera sartzean “Sarbide mugatua” mezua bistaratzen bazaizu, kontratuko linea gehigarrietako batekin saioa hasi duzulako da hori

image_1721992252747.png


Besterik gabe, itxi saioa (kontuaren ataletik), eta sartu zure bezeroaren gunera erregistratuta duzun helbide elektronikoa erabiliz (kontuaren atalean ikus dezakezu zein den helbide elektronikoa). Pasahitza ahaztu baduzu, hemen azalduko dizugu nola lor dezakezun pasahitz berria

 

NOLA ALDATU FAKTURAREN HIZKUNTZA

Faktura gaztelaniaz, katalanez, euskaraz edo ingelesez jaso dezakezu. Hizkuntza aldatu nahi baduzu, jarri harremanetanBezeroarentzako Arreta Zerbitzuko gure taldearekin eta eska ezazu.

 

Zerikusia duen edukia

EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN:

Localiza tu tienda más cercana

Contacta con nosotros

LO MÁS BUSCADO
Ofertas Internet MóvilMejor Oferta FibraMejor oferta fibra, móvil y NetflixFibra 1Gb + Móvil InfinitoFibra 1GbYoigo TVDescuentos y OfertasTarifas para pensionistas

DESCARGA NUESTRA APP

NUESTRO PROYECTO SOCIAL


Mapa webPolítica de CookiesPolítica de privacidadCalidad de servicioInformación legalCanal de ética© Grupo MASORANGE 2026