Ezagutu hemen gure gizarte-proiektuak | Gehiago jakin

Laguntza



ES

EU

Partikularrak

e-SIMa

ZER DA eSIM TXARTELA?

eSIM txartela edo SIM birtuala orain arte erabili dugun SIM txartelaren eboluzioa da. Gailuan integratuta dago, eta QR kode bat eskaneatu eta SIM hori aktibatu besterik ez duzu egin behar operadorearen sarera konektatzeko. Txartela aldatu beharrik ez duzunez gero, eramangarritasun-prozesua errazten du, eta telefono berean zenbaki bat baino gehiago eramateko aukera ematen dizu.

 

NOLA ESKATU eSIM BAT?

Soilik dendetan dago eskuragarri. Bilatu hurbilen duzun denda

Zure eSIM txartela dendan eskatzean, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu txartela aktibatzeko beharrezkoak diren datuekin, QR kode batekin, eta SIM txartelaren PINarekin eta PUKarekin.


eSIM txartela aktibatzeko urratsak

Eskaneatu zure gailuarekin mezu elektroniko bidez jaso duzun QR kodea.

Kontuan izan beste gailu bat beharko duzula (ordenagailua, tableta edo mugikorra) kodea ikusi ahal izateko, edo inprimatuta eduki beharko duzula.

Horrez gain, ziurtatu zure mugikorrawifi-sare batera konektatuta dagoela, prozesu osoan Interneterako konexioa bermatu dadin.


Hauek dira zure eSIM txartela aktibatzeko egin beharreko urratsak:

1. URRATSA

Sartu hemen: Ezarpenak > Datu mugikorrak eta barruan zaudenean sakatu Datu mugikorren plana erantsi.

esim-mobile-data%402x.png

2. URRATSA
Eskaneatu bidali dizugun QR kodea.

Funtzionatzen ez badu, beti izango duzu datuak eskuz sartzeko aukera, pantaila horretan aurkituko duzun estekan.

 

 

3. URRATSA

Eskaneatu ostean, berretsi aktibazioa, bidalitako QR kodearen ondoan agertzen den PIN kodea sartuta.

4. URRATSA
Onartu berrespen-mezua, eta eSIM txartela guztiz konfiguratuta geratuko da

. eSIM horrek SIM fisikoa ordezkatzen badu, aurreko SIM hori gailutik kenduko dugu.


Kontuan hartu beharrekoa:

  • Bigarren linea bat konfiguratzen ari bazara, Dual SIMaren portaera konfiguratu beharko duzu. Informazio gehiago nahi baduzu: https://support.apple.com/es-es/HT209044.
  • Samsung-en smartwatch batean zure eSIM txartela aktibatu nahi baduzu,jarraitu urrats hauei
  • Gogoratu, segurtasunagatik,

    QR kode bakoitza erabilera bakarrerako dela, eta gailu-linea aldatu nahi baduzu edo eSIM txartela berriz instalatu behar baduzu beste kode bat eskatu beharko duzula.

GAILU BATERAGARRIAK


Oraingoz, Yoigo-ren E-sim-a bateragarria da zerrenda horretan agertzen diren gailuekin.

EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: