Laguntza



ES

EU

Partikularrak

Nola konfiguratu DNSak

ZER DIRA DNS-AK?


Siglek ingelesezko Domain Name System adierazten dute; euskaraz domeinu-izenen sistema izango litzateke, telefono-gida baten baliokidea.

Adibidez, telefono-gidan “Etxea” jartzen dugu, eta deitzen dugunean mugikorrak badaki zer zenbakitara deitu behar duen. Horixe da DNSek egiten dutena, Interneteko orrien IP zenbakiak domeinu-izenera itzultzen dituzte.

Normalean ez duzu egin behar DNSen eskuzko aldaketarik.

Dena den, aldatu behar badituzu, behar bezala nabigatzen ez duzulako, edo orri jakin bat kargatzeko denbora luzea behar duelako, eskuz alda ditzakezu.

Zuzenean egin dezakezu bideratzailean sartuta, edo, bestela, Windows 10en, urrats hauek eginez:

 

NOLA KONFIGURATU DNS-AK?

  1.  Egin klik Hasi botoian, sakatu konfigurazioan sartzeko engranajea eta hautatu “Sarea eta Internet” aukera.

 


  1. Ondoren, ezkerreko zutabean, egin klik “Wifia” aukeran Internetera hari gabe konektatzen bazara edo “Ethernet” kablearen bitartez konektatzen bazara.  Gero, mugitu beherantz saguarekin “Erlazionatutako konfigurazioa” atala ikusi arte, eta gero hautatu “Aldatu egokigailuaren aukerak”.

 

  1. Irekiko den orrian, egin klik egokigailuaren gainean saguaren eskuineko botoiarekin eta hautatu laster-menuko “Propietateak” aukera. Orain, “Wifiaren propietateak” edo “Etherneten propietateak” leihoan, hautatu “Interneteko protokoloaren 4 bertsioa (TCP / IPv4)”. Ez desautatu laukia; egin klik izenaren gainean, eta gero sakatu “Propietateak” botoia.

 

  1. Gero, “Orokorra” fitxan, bilatu eta hautatu “Erabili DNS zerbitzariaren helbide hauek” aukera.  

Nagusia: 212.230.135.1 edo 212.230.135.2

Bigarrena: 8.8.8.8

 

 

EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: