Hilaren 3tik aurrera kobratzen dira fakturak. Ordaindu gabeko fakturarik baduzu, honela ordaindu dezakezu:
Visa eta Mastercard kreditu- eta zordunketa-txartelekin ordaindu dezakezu, linea ahalik eta azkarren berraktibatzeko. Horretarako, sartu pago.yoigo.com helbidera edo deitu 900622200 zenbakira, txartela eskura duzula. Unean bertan eta modu seguruan ordaindu ahal izango duzu, gure sistema automatikoa erabilita.
Google Payrekin ere ordaindu ditzakezu zure fakturak, botoi bat sakatze hutsarekin. Aukera hau pago.yoigo.com helbidean aurkituko duzu. Urrats hauei jarraitu behar diezu.
Ordaindu zure fakturak azkar eta seguru Internet bidez. Bizumekin zure telefono mugikorra besterik ez duzu behar. Aukera hau pago.yoigo.com helbidean aurkituko duzu. Urrats hauei jarraitu behar diezu.
Kontu-zenbaki honetara transferentzia eginez ordaindu dezakezu: ES75 0049 1500 08 2110410351. Kontzeptuan, adierazi zure NANa edo AIZa eta Yoigo mugikorraren zenbakia. Transferentzia zein bankurekin egiten duzun, litekeena da 72 ordu ere behar izatea. Ez ordaintzeagatik linea moztuta badaukazu eta lehenbailehen berreskuratu nahi baduzu, kreditu-txartel bidez edo Bizum bidez ordaintzea da modurik azkarrena.
Banco Santander-en edozein bulegotan ordaindu dezakezu, leihatilan, ES75 0049 1500 08 2110410351 (BBVA) kontu-zenbakian. Ordainketa 24 ordura gauzatuko da, gutxi gorabehera. Ez ordaintzeagatik linea moztuta badaukazu eta lehenbailehen berreskuratu nahi baduzu, kreditu- edo zordunketa-txartel bidez edo Bizum bidez ordaintzea da modurik azkarrena.
BILATUENAK
MUGIKORRAK
LAGUNTZA
ESTEKA INTERESGARRIAK