Webguneen edo atari mugikorren bidez eskaintzen dizkizuten zerbitzuak dira, eta horietan musika, bideoak, filmak, jokoak, zerbitzuak eta abar eskuratu ditzakezu.
Kasu honetan, eduki jakin bat erosten duzu, hau da, irudi bat, bideo bat... eta horregatik kobratzen dizute, webgune zehatz horretan agertzen diren baldintzetan azaltzen dizuten bezala.
Baliteke, orobat, hornitzaileak harpidetza-zerbitzu bat eskaintzea eta sarbide horren truke astero edo hilero kobratzea. Baldintza horiek guztiak argi eta garbi azaldu behar dira zerbitzu horiek eskaintzen dituen webgunean.
Erlazionatutako edukia