Laguntza



ES

EU

Partikularrak

ZERTAN DATZA ESKAINTZEN DIZUGUN SAFE GO ZERBITZUA?

ZER DA SAFE GO?

SafeGO da Yoigok mugikorra aseguratzeko eskaintzen dizun zerbitzua, zure terminal berria zaintzeko behar dituzun estaldura guztiak dituena. Gainera, SafeGO zerbitzuarekin, ordainketak babesteko asegurua izan dezakezu Yoigoren eskutik.  

 

SAFE GO MUGIKOR-ASEGURUAREN ONURAK

Eskura dago hilean 1,74 €-ren truke.  

Hilabete dohainik oparitzen dizugu, proba dezazun.  

Etxean entregatzeko eta jasotzeko zerbitzuaz baliatu ahal izango duzu.  

Ordezko mugikorra lor dezakezu zurea konpontzen dugun bitartean.  

Ez du mugarik fabrikatzailearen bermeak estaltzen ez dituen kalte edo matxuretan.  

 

SAFE GO MUGIKOR-ASEGURUAREN ESTALDURAK

Istripuzko kalteak eta likidoek eragindako kalteak, pantaila barne.  

Fabrikatzaileak estaltzen ez dituen terminalaren matxurak.  

Gastuak baimendu gabeko deietan edo iruzurrezko kontsumoetan (2.000 €-raino).  

Telefono mugikorraren lapurreta. Lapurtu dizuten terminalaren baliokidea edo hobea jasoko duzu, eta SIM txartela, MicroSIM txartela edo USIM txartela ordeztuko dugu.  

 

SAFE GO MUGIKOR-ASEGURUARI BURUZKO GALDERAK

Zenbateko iraupena du SafeGoren polizak?  

Polizak urtebeteko iraupena du, terminala erosten den egunetik hasita. Automatikoki luzatu daiteke.

Baja eman al dezaket?  

Bai, baja eman dezakezu. Horretarako, epemuga baino hilabete lehenago idatziz jakinarazi beharko diozu konpainiari. Orain, gainera, kontratatu eta lehen 30 egunen barruan baja emateko aukera ere eskaintzen dizugu.

Eta mugikorra itzultzen badut?  

Telefono mugikorra itzuli nahi izanez gero, telefonoa erosi eta hurrengo 15 egunetan, ondoriorik gabe baliogabetuko da poliza, betiere erabili ez bada.

 

SAFE GO ORDAINKETAK BABESTEKO ZERBITZUA

Zure mugikorraren aseguruaren osagarri gisa, Ordainketak Babesteko Asegurua ere eskaintzen dizugu. Langabeziagatik, aldi baterako ezintasunagatik edo ospitaleratzeagatik diru-sarrerak galduz gero, kalte-ordaina izango duzu. Horrela, ez duzu zure fakturez eta gastuez kezkatu behar.  

Hauek dira ezaugarri nagusiak:  

  • Eskura dago hilean soilik 1,99 €-ren truke.  
  • Lehen hilabetea doakoa da.  
  • Barne hartzen ditu langabezia, istripuak, ospitaleratzeak, aldi baterako ezintasunak edo heriotzak. 
  • Hilean 70 €-ko estaldura.  


Errazagoa izan dadin, unean bertan 6 hilabeteri dagokien zenbatekoa aurreratuko dizugu (420 €). Epe hori igaro ondoren, egoera berean jarraitzen baduzu, hurrengo 6 hilabeteetakoa emango dizugu (beste 420 €)

EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: